Lambda puntu

Wikipedia, Entziklopedia askea
lambda hizki grekoa

Lambda puntua helio I eta helio II helioaren bi fase likidoen (lehena fluido edo jariakin arrunta dugu, bigarrena superfluido edo superjariakina) arteko trantsizioa gertatzen deneko tenperaturari deritzo gutxi gorabehera 2,17 °K. Zehaztasuna zabaltzearren lambda puntua tenperatura eta presio jakin batzuen bidez definitu beharko genuke eta beraz lambda puntu goren eta minimo batzuk defini genitzake, minimoa 2,172 °K eta 0,0497 atm-ko baldintzetan ematen da eta gorena 1,76 °K eta 29,8 atm-tara.

Puntuaren izena helioaren bero espezifikoak tenperaturarekin jasaten duen bariazioa grafikoki adierazterakoan agertzen den formarengatik ipini zen lambda hizki grekoaren antzekoa baita. Bero espezifikoa infiniturantz hazten da lambda puntura urreratu ahala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]