Lanassa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanassa

Bizitza
JaiotzaSirakusa, ?
Heriotza? ( urte)
Familia
AitaAgatokles Sirakusakoa
AmaAlkia
Ezkontidea(k)Pirro Epirokoa
Demetrio I.a Mazedoniakoa
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakezkontidea

Lanassa Agatokles Sirakusakoaren alaba zen. Beharbada, bere bigarren emaztearekin (Alzia) izan zuena. K.a. 295ean, Agatoklesek Lanassa emaztetzat eman zion Pirro Epirokoari. Agatoklesek berak lagundu zuen Lanassa Epiroraino. Lanassa Korfu irla eraman zuen ezkonsari moduan[1][2]. Bikoteak bi seme izan zituen Alexandro eta Heleno[3], baina Lanassak senarraren poligamia onartzen ez zuenez, Pirro utzi zuen, K.a. 291ean, Korfura abiatu zen eta Demetrio Poliorzetesi, Mazedoniako erregeari, irla dote gisa eskaini zion bere senarra izaten bazen. Garai hartan, bi errege hauek gerran zeuden. Demetrio Korfun ezkondu zen Lanassarekin eta irlan garnizio bat utzi zuen[4]. Hau guztia gertatu zen gerraren amaiera eta Demetrioren erorketa baino lehenago, litekeena da K.a. 288an.

Agatokles hil ondoren, K.a. 289an, Pirrok, Lanassaren aurreko senarra izan zenez, Siziliari buruzko oinordetzako eskubideak galdegin zituen. Eskakizun honetan oinarriturik, Sirakusako biztanleek Kartagotik defendatzeko laguntza eskatu zioten Pirrori K.a. 279anAipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diodorus Siculus, Bibliotheca historica 21.4
  2. Plutarch, Pyrrhus 9.
  3. Diodorus Siculus, Bibliotheca historica 22.8.2; Plutarch, Pyrrhus 9
  4. Plutarch, Pyrrhus 10

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Felix Stähelin: Lanassa 2). In: Realencyclopädie der Classischen Altertumswissenschaft. Vol XII, 1 (1924), col. 617-618.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]