Landa exodo
Itxura
Landa exodoa landa ingurunetik bereziki hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, bereziki gazteek egiten dutena. Historian zehar anitz izan dira landa exodoak, bereziki Industria Iraultzaren ondoren. Depresio Handian, Estatu Batuetako erdialdeko estatu askotan, eremu zabalak guztiz abandonatu ziren, nekazaritza produktuen prezioen beherakadak, maileguak ordaintzeko ezintasunak eta lehorteek bultzaturik. 1950eko hamarkadatik, Espainian landa exodo handia izan zen, bereziki industria garapen azkarra zuten Katalunia, Euskadi eta beste zenbait hirietara.