Hiri
Hiria biztanle dentsitate handiko eta industria nahiz zerbitzuen sektore ekonomiko garrantzitsua dituen gune eraikia da.
Pragako Europar Estatistika Konferentziaren arabera hiria 2.000 biztanle baino gehiago dituen eta biztanleriaren %25a baino gutxiago abeltzaintzan aritzen den hirigunea oro da. 10.000 biztanle baino gehiago baditu, bizigune guztiak hiritzat hartzen dira, biztanleak bata bestearengandik hurbil bizi diren bitartean (solairu bat baino gehiagotako eraikinetan) eta populazioaren gehiengoa industrian, merkataritzan eta zerbitzu sektoreetan lan egiten badu.
Hiriaren kontzeptu politikoari dagokionez, hiri hitza hiriburu entitatea daukan eta eskualdeko garrantzia handieneko biziguneei aplikatzen zaie. Gainontzeko izendapenak (adib: herri edo udalerri) generiko eta aukerakoak dira.
Bi kontzeptu berezi behar ditugu: hiri-eremua eta hiria.
Hiri-eremu deritzo 150 biztanle/km2 -tik gorako biztanleria-dentsitatea duen lurraldeari. Lurralde horretan, nagusi dira lurzoruaren erabilera artifizialak, hala nola etxebizitzak, garraio-azpiegituerak, fabrikak, biltegiak eta saltokiak. Hiri-eremu batean, hiri bat baino gehiago egon daitezke, hain zuzen ere.
Hiri deritzo hiri eremuan dagoen herri mota bati.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hiri . |
- Hiriari buruzko artikulua hiru.com web gunean
- EUSKAL HERRIKO HIRI INGURUNEA artikulua
- Megahiriak; mundua gero eta hiritarragoa Zientzia.net (2011)
- Euskal hirigintza, jasangarria? Zientzia.net (2007)