Lankide:Íñigo Sierra Bueno/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelainazko wikipediako «Correo electrónico» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Posta elektronikoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posta elektronikoa Internet baino lehen sortu zen. Lehenengo aurrekaria 1962koa da, non Massachusettseko Teknologia Institutuak denbora-partekatutako ordenagailua, IBM 7090 modeloa, erosi zuen; ordenagailu honekin, saioa terminal urrunetatik hastea lortu zen, eta honela, artxiboak diskoan gordetzea. Sistema berri hau mezuak trukatzeko erabili zen, baina 1965ean MAILA zerbitzua garatu zen, makina honetako erabiltzaileen arteko mezuen bidalketa errazten zuena.[1]

Posta elektronikoko lehen mezua 1971. urtean bidali zen. Mezua, bakarrik «QWERTYUIOP» testua zeukana, ARPANET[2] sarearen bidez bidali zen; nahiz eta makinak fisikoki bata bestearen ondoan egon. Sareen bidezko posta elektronikoaren ideia Ray Tomlinsoni esker izan zen; CYPNETa protokolo esperimentala erabili zuen mezuak saretik bidaltzeko, une horretara arte ordenagailu bereko erabiltzaileak komunikatzen zituztelako soilik.[3]

Tomlinsonek a bilduaren (@) erabilera sartu zuen, erabiltzailea eta amaierako erabiltzailea dagoen ordenagailua banatzeko. Bidaltzen ziren lehenengo mezuak lokalak zirenez gero, amaierako makina zehazteko beharrik ez zegoen; hala ere, sistema berriarekin posta lokala eta sareko posta bereiztea beharrezkoa zen.[4]

1977an, posta elektronikoa sare-zerbitzu estandarrean bihurtu zen RFC 733 espezifikaziori esker.

Posta elektronikoaren helbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mezuak bidaltzeko eta jasotzeko posta elektronikoko kontua edukitzea beharrezkoa da. Kontua postontzi birtuala da eta «Jon.Inor@adibide.com» formaren arabera identifikatzen da posta elektronikoaren helbidea. Helbide bakoitza honako atal hauez osatuta dago: zati lokala (Jon.Inor), @ sinbolo bereizlea eta domeinua identifikatzen duen zatia (adibide.com).

Posta elektronikoko kontua lortzeko modu desberdinak daude:

  • Enpresek eta administrazioek posta-kontu korporatiboa ematen diete haien langileei.
  • Heziketa zentroek, bereziki unibertsitateek, modu berean egiten dute haien langileekin eta ikasleekin.
  • Etxeko eremuan, Internet zerbitzu hornitzaileek kontu bat edota bi kontu ematen dute kontratu bakoitzetik.
  • Zerbitzu hau kuota baten truke ematen duten posta-hornitzaileak daude.
  • Azkenik, posta-kontua dohainik lortu ahal da zerbitzu batzuen bidez (GMail, Yahoo Mail, Outlook.com...).

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiaren adibidean, Anak (ana@a.org) posta elektronikoa bidaltzen dio Beari (bea@b.com). Bakoitzak zerbitzari desberdinean du bere posta elektronikoko kontua(a.org-ean bata, b.com-ean bestea).

Posta elektronikoko funtzionamendu eskema SMTP eta POP3 protokoloen bitartez.

Hurrengo pausoak sekuentzialki egiten dira:

  1. Anak, bere posta-bezeroarekin, posta idazten du. Mezua bidaltzen duenean, programak Anak erabilitako posta-zerbitzariarekin (kasu honetan, smtp.a.org) kontaktatzen du. Komunikatzen da SMTP (Simple Mail Transfer Protocol) protokoloa erabiliz. Posta transferitzen dio eta bidaltzeko agindua ematen dio.
  2. Smtp.a.org zerbitzariak posta bat eman behar dio b.com domeinuko erabiltzaileari, baina ez daki zer ordenagailuarekin konektatu behar den. Honetarako, bere sarearen DNSkon (Domain Name System) zerbitzariarekin kontsulta bat egiten du, DNS protokoloa erabiliz. Zer zerbitzari den b.com domeinuko posta galdetzen dio; hain zuzen ere, domeinuaren MX (Mail Exchange record) erregistroa galdetzen dio.
  3. Aurreko eskaerari erantzunez, DNS zerbitzariak erantzuten du Bearen posta zerbitzariaren domeinu-izena. Kasu honetan mx.b.com da; bereziki, Bearen Internet Zerbitzu Hornitzaileak kudeatutako zerbitzari bat da.
  4. Aurreko puntuari esker, SMTP zerbitzaria (smtp.a.org) mx.b.com-ekin konektatu daiteke eta mezua bidali diezaioke. Mezua ordenagailuan gordeta geratuko da. Berriro SMTP protokoloa erabiltzen da.
  5. Beak bere posta elektronikoko bezero-programa hasterakoan, bere ordenagailuak iritsi diren posta berriak gordetzen dituen zerbitzariarekin konexioa hasten du; honetarako, POP3 (Post Office Protocol versión 3) edo IMAP (Internet Message Acess Protocol) protokoloak erabiltzen dira. Kanpoko postak jasotzeaz eta postak bidaltzeaz arduratzen denez gero, ordenagailu hau (pop3.b.com) aurreko puntuaren ordenagailu bera da (mx.b.com). Irudian, Beak Anaren mezua jaisten du POP3 protokoloaren bitartez.

Batzuetan hainbat kasu berezi gerta daitezke:

  • Bi posta elektronikoko kontuak sare berean badaude: kasu honetan mezua ez da bidaltzen zerbitzarien artean, zerbitzari berean daudelako.
  • Anak bere ordenagailuan SMTP zerbitzaria izaten badu, Lehenengo pausoa bere ordenagailuan egiten da. Era berean, Beak ere bere zerbitzaria bere ordenagailuan izan lezake.
  • Pertsona batek posta-bezeroa web interfaze baten bidez erabiltzen badu, prozesua ia bera da, baina HTTP (Hypertext Transfer Protocol) konexioak erabiltzen dira postara sartzeko (IMAP/POP3 protokoloen ordez).
  • Normalean posta zerbitzari (MX) libre bat baino gehiago dago; batek huts egiten badu, posta jaso ahal izateko.

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaurko arazo nagusia zabor-posta da. Posta-mota hauek orokorrean kopuru handiko publizitate faltsuak dira; gehienetan, pornografia eta beste produktu batzuk (kalitate susmagarriarekin) bultzatzen dute .

Mezuek bidaltzailearen helbideak faltsuak direla erakusten dituzte. Arrazoi honengatik, zailagoa da benetako bidaltzaileak aurkitzea edota identifikatzea; beraz, erantzuteak ez du ezertarako balio: erantzunak jasoko dituzten erabiltzaileek ez direlako benetako erabiltzaileak. Oraingoz, posta elektronikoko zerbitzuak ezin ditu mezuak identifikatu, benetako helbideak eta faltsuak bereizteko moduan.

Zabor-postaz gain, segurtasunari eragiten dioten beste arazo batzuk daude:

  • Birus informatikoak, fitxategi erantsien bitartez hedatzen direnak, irekitzen dituenaren ordenagailua infektatuz.
  • Phishing: bankuaren informazioa lortzen saiatzen den iruzurrezko posta.
  • Gezurrak (txantxa, burla,...): berri faltsuak hedatzen dituzte masiboki.
  • Posta elektronikoko kateak, pertsona askori bidaltzen zaizkien mezuak dira. Nahiz eta kalterik ez duela eragiten iruditu, eskala handian hedatzen da kontaktu guztietatik. Identitateak ordezkatzen eta birusak bidaltzen dituzte.

Pribatutasunaren galera progresiboa

2014tik, web-postako hornitzaile nagusiek (Google[5] edo Yahoo[6] bezala) baldintza batzuk eskatzen dituzte aurreko arazoak ez gertatzeko saiatzen dira. Datu pertsonalak eskatzen dituzte, telefono-zenbaki edota ordezko posta elektroniko helbidea bezala. Honela alta anonimoak eta faltsuak galarazten dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The IBM 7094 and CTSS» www.multicians.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  2. First email sent by Ray Tomlinson - Computing History. 2015-12-04 (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  3. «How Ray Tomlinson Invented Internet-Based Email» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  4. Tomlinson, Ray. «The First Email» openmap.bbn.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Política de Privacidad – Privacidad y condiciones – Google» policies.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  6. «Welcome to the Oath Privacy Center | Oath Policies» policies.oath.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).