Lankide:94AGS/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manuel Padilla-Moyano[aldatu | aldatu iturburu kodea]

94AGS/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Manuel Padilla Moyano euskal hizkuntzalari eta ikertzailea da. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle gisa dihardu.[1]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an eta Blanca Urgellen zuzendaritzapean "Zuberoako euskararen azterketa diakronikoa: XVI-XIX. mendeak" izenburuko doktorego-tesia defendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean.[2]

XVIII. mendeko 50 gutun lapurteraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Lamikiz eta Xarles Bidegain ikertzaileekin Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) liburua argitaratu zuen Lapurdum agerkarian, 1757an lapurteraz idatzitako 50 gutunei buruz. Lapurdiko 48 herritarrak Ternuatik gertu dagoen Kanadako Louisburg hirian zeuden lagunei idatzitakoak.[3][4]

Geroago Xabier Elosegi idazleak lan osagarria argitaratu zuen gutun horietaz. Artxiboetan lan sakona egin zuen eta gogoeta egin zuen igorleei eta jasotzaileei buruz (Nongoak ziren? Alfabetatuak ziren? Ofizioak?), baita Lapurdiko gizarteaz eta herritarren alfabetatze mailaz XVIII. mendean.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «MANUEL PADILLA MOYANO - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  2. Moyano, Manuel Padilla. (2017). Zuberoako euskararen azterketa diakronikoa: XVI-XIX. mendeak. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  3. Lamikiz, Xabier; Padilla-Moyano, Manuel; Videgain, Charles. (2015). Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757). Lapurdum ISBN 978-2-9553413-1-5..
  4. Villanueva Etxague, Bidatz. «Gutunak, distantzia laburtzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  5. Elosegi, Xabier. (2019). Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera». Euskaltzaindia ISBN 978-84-948489-8-8..
  6. (Gaztelaniaz) «El Biltzar de Sara reúne hoy y mañana a 125 autores. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]