Edukira joan

Xabier Elosegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Elosegi

(2018)
Bizitza
JaiotzaTolosa1937ko maiatzaren 23a (88 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Xabier Elosegi Aldasoro (Tolosa, 1937ko maiatzaren 23a) euskal idazle eta historialaria da.[1]

Gerra garaian jaioa, euskara gauza ezkutukoa zen Tolosan txikia zenean. ETAren sorrerako Ekin taldean zen, 1961ean atxilotua. Martutenen egon zen preso, eta Carabanchelen, gero Ipar Euskal Herrira joan zen. Bertan egin du bizia, lanean. Baionan bizi da.

Lekuko historia zale, hainbat ikerketa-lan argitaratu ditu.[2][3] 2005ean Sarako etxeen izenak eta familia-deiturak aztertu zituen. 2011ko Sarako Idazleen Biltzarrean, Barandiaranen Bosquejo etnográfico de Sara aurkeztu zuen, Erramun Baxok eta Pantxoa Michelenarekin moldatuta.[4]

  • Jean Baptiste Elizanbururen bizitza. (1992, Euskaltzaindiaren Euskera agerkaria)[5][6]
  • Sara, etxeak eta deiturak lau mendez (XVI-XIX) (2005, Eusko Ikaskuntza).
  • Sara : 1914/1918-ko gerla eta intsumisioa 1884/1917 urtetan (2014, 1609 elkartea).
  • Gure erroen bila (2014, 1609 elkartea).
  • Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII.mendean (2018, 1609 elkartea).[7][8][9][10][11]
  • Le Dauphin : 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak «Othoi çato etchera»(2019, Euskaltzaindia.[12][13]

XVIII. mendeko 50 gutun lapurteraz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Lamikiz, Manuel Padilla-Moyano eta Xarles Bidegain ikertzaileek Othoi çato etchera (Otoi zatoz etxera) liburua argitaratu zuen Lapurdum agerkarian, 1757an lapurteraz idatzitako 50 gutunei buruz, Lapurdiko 48 herritarrak Ternuatik gertu dagoen Kanadako Louisburg hirian zeuden lagunei idatzitakoak. Gutun horiek ez ziren inoiz heldu Ternua aldera, Inglaterran geratu ziren mende batzuetan errekisatuta.[14][15]

Geroago 2019an Xabier Elosegi idazleak lan osagarria argitaratu zuen gutun horietaz. Artxiboetan lan sakona eginda gogoeta egin zuen igorleei eta jasotzailei buruz (Nongoak ziren? Alfabetatuak ziren? zein ziren haien ofizioak?), baita Lapurdiko gizarteaz eta herritarren alfabetatze mailaz XVIII. mendean.[16][17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Xabier Elosegi — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (kontsulta data: 2019-05-28).
  2. Elustondo, Miel Anjel. (2018-06-10). «"Espainola jakin behar da euskara batua konprenitzeko"» Argia (kontsulta data: 2019-05-28).
  3. «Xabier Elosegi — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (kontsulta data: 2018-06-21).
  4. Aire, Xan. (2011-04-05). «Xabier Elosegi — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (EKE) (kontsulta data: 2019-05-28).
  5. Elosegi, Xabier. (PDF) Jean Baptiste Elizanbururen biografia. (kontsulta data: 2019-05-28).
  6. Elosegi, Xabier. (1992). «Jean Baptiste Elizanbururen bizitza» Euskera, 37, 1 (Euskera : Euskaltzaindiaren lan eta agiriak, 37, 1, 1992,): 83-107. (kontsulta data: 2019-05-28).
  7. Elosegi, Xabier, 1937-..... (impr. 2018). Senpereko, eta lapurdiko, euskara XVIII mendean. Lapurdi 1609 elkartea ISBN 9782954831473. PMC 1059291734. (kontsulta data: 2019-05-28).
  8. Pouyet, Jean. (2018-05-17). Sarako Idazleen Biltzarra 2018: Xabier Elosegi -Senpereko (eta lapurdiko) euskara XVIII. mendean-. Kanaldude (kontsulta data: 2019-05-28).
  9. Xabier Elosegi: Senpereko (eta lapurdiko) euskara XVIII. mendean. (kontsulta data: 2019-05-28).
  10. «Senpereko (eta lapurdiko) euskara XVIII. mendean» www.bilketa.eus (kontsulta data: 2019-05-28).
  11. EUSKARA JENDEA: Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. Mendean | Bilbo Hiria irratia. (kontsulta data: 2019-05-28).
  12. Kanaldude. (2019-04-26). Idazleen Biltzarra 2019 - Euskaltzaindiaren argitalpenen aurkezpenak. (kontsulta data: 2019-05-28).
  13. «"Othoi çato etchera" liburuko testuak eta irudiak sareratu dira» FiloBlogia 2016-12-02 (kontsulta data: 2019-05-28).
  14. Lamikiz, Xabier; Padilla-Moyano, Manuel; Videgain, Charles. (2015). Othoi çato etchera. Le Dauphin itsasontziko euskarazko gutunak (1757) - Correspondance basque du corsaire Le Dauphin (1757). Lapurdum ISBN 978-2-9553413-1-5..
  15. Villanueva Etxague, Bidatz. «Gutunak, distantzia laburtzeko» Berria (kontsulta data: 2019-05-27).
  16. Elosegi, Xabier. (2019). Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera». Euskaltzaindia ISBN 978-84-948489-8-8..
  17. (Gaztelaniaz) «El Biltzar de Sara reúne hoy y mañana a 125 autores. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2019-05-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]