Lankide:Amaia11/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Santiagomendi:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarragako kokalekua

Astigarraga, Donosti ondoan dagoen 6.500 biztanleko udalerri bat da, Gizpuzkoako Iparraldean. Gaur egun, herri bat kontsideratu daiteke, inguruko herrietatik bizitzera etorri den jendearengatik. Herriaren  ezaugarrietako bat da  tradizioz-tradizio gurera heldu diren sagardotegiak (18 gutxigorabehera ). Herriaren mendirik ospetsuena Santiagomendi da, 286m ko altitudea duena eta herritik 2,5km-tara dagoena. Bertan San Roque  festa ospatzen da urtero (abuztuak 16) eta herriko jendea ermitara igotzeko joera du. Etxetik bazkaria hartuta mendia igotzen dira eta bertan pasatzen dute eguna, hainbat ekintzak eginez. Eguardiko 12:00tan meza ospatzen da eta ondoren bazkaria inguruan dauden mahaietan eta arratsaldean dantza egiten da txistularien laguntzaz.

Ermitara igotzeko hiru bide daude: lehenengoa bide printzipala, asfaltoz egina dagoen bidea. Bizikletaz edo kotxez igotzeko biderik aproposena. Baina ibilbidea oinez egin nahi baduzu, Ipintza sagardotegira iritsi eta monjen etxetik ermitara abiatuko zara. Bestalde, mendia hobeto ezagutzeko, azkeneko bidetik joatea gomendatzen da, mendiaren atzetik, oialume biltokiko bidea hartuz, ermañatik iragotzen den bidea.

Gailurrean XIII. mendeko ermita egoteaz gain, aterpetxe txiki bat dago, bertan hainbat ekintza antolatzen dira urtean zehar eta ume-talde asko animatzen dira. Bertan sukalde, jangela eta 30-35 pertsonentzako kapazidadea duen gela bat topatu dezakegu.

Historia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarraga sagardo lurralde gisa identifikatu izan da beti, baina agian askok ez dakite Santiagomendiko gailurraren garrantzia, Santiagoko baselizaren eta paradisu deituriko bista ikusgarriak sagardoaren herriaren biztanleriaren gainean, baita Martutene, Loiola eta Donostiaren gainean.

Espektakulu ikaragarri bat da behin gora igotzen zarenean autoz, bizikletaz (lan gogorra) edo oinez, mendiak eskaintzen dituen bistengatik (itsasoa ikusi daiteke ermitatik). Bere garaian, Erromesek egin zuten ibilbide hau, horregatik da tradizio handiko ibilbidea. Izan ere, bere ermitak tailla Apostoluak erromes gisa ezaugarritu zuen.

Santiagomendi ermita

Leku horietan aurkitu dira nekazaritzari eta ezkurren bilketari eskainitako herri bateko historiaurreko aztarnak, bieirazko fosilak, baleak behatzeko talaiak ... gai horiei buruzko informazio asko, sagardoaren kulturari buruzko informazio panelekin batera. , beraz, nahikoa arrazoi ditugu egun oso interesgarria pasatzeko.

Ermita XIII. mendekoa da eta kondaira batek dio mendi honetako haitz zatiak bere barnean Santiago apostoluaren loturak gordetzen dituela. Aterpetxeak eta piknik-gunea oholtza aulki tentagarriarekin, bistaz eta ilunabar ahaztezinez gozatzera eramango gaituzte.

Bisitarekin ondo bukatzeko eta eguna borobiltzeko, Astigarragak sagardo etxea ezagutzeko aukera paregabea du. Bertan sagardoari buruzko elementu eta ezaugarri garrantzitsuenak azaltzen dira, sagardoaren historia laburtu, museo txikia bixitatu eta, azkenik, sagardoa probatu eta dastatzeko aukera.