Loiola (Donostia)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loiola».
Loiola
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 36″ N, 1° 57′ 58″ W / 43.309888888889°N,1.9661388888889°W / 43.309888888889; -1.9661388888889Koordenatuak: 43° 18′ 36″ N, 1° 57′ 58″ W / 43.309888888889°N,1.9661388888889°W / 43.309888888889; -1.9661388888889
Loiola hemen kokatua: Euskal Herria
Loiola
Loiola
Loiola hemen kokatua: Gipuzkoa
Loiola
Loiola
Loiola (Donostia) hemen kokatua: Donostia erdigunea
Loiola (Donostia)
Loiola (Donostia)
Loiola (Donostia) (Donostia erdigunea)
Altuera 3 m.

Loiola Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. 2006ko erroldaren arabera, 4.547 biztanle ditu. Populazioaren %37,30 elebiduna, hiriko batazbestekoaren zerbait azpitik (%40,35)[1].

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topoaren trenbideek, Loiolako saihesbideak eta Urumea ibaiak mugatutako triangelua auzoaren bihotza da. Azken urteotan, eskuhartze urbanistikoak burutu dira; eta orain hasi dira egiten hainbat ekimen: ibaiaren berreskuratzea, etxebizitza berrien eraikuntzak, e.a.

Egiako auzoaren hegoaldean kokatzen da, bere zatirik handiena Urumea ibaiko ezkerraldeko ertzean aurkitzen delarik.

Ekialdean, Altza eta Intxaurrondorekin muga ezartzen du, hegoaldean, Martutenerekin; Iparraldean, GI-20 saihesbideak Amara Berritik bereizi egiten dute, eta beraz, administratiboki behintzat, auzotik kanpo geratzen da Loiolako lur eremu historikoetako bat: Loiolako Erriberak.

Beste gune batzuk: ‘Lorategi-hiria’; Igeltegi eta La Salle; Patxillardegi baserria eta inguruko eraikuntza multzoa.

Txomin-enea Loiola auzoaren baitan, izaera berezia du Txomin-enea auzuneak. Nekazal jatorria izanik Loiola eta Martutene auzoen artean kokatzen da, Urumea ibaiaren bailaran, Zorroaga eta Uba mendiak eta Ametzagainaren artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urumea ibaia izan da auzoaren ardatza eta auzoaren izena bera ere hari lotuta dago. Lohi (lokatz) eta Ola (fabrika edo lantegia), ez du zalantzarik uzten etimologia aldetik hitzaren esanahiaz. Bistan da lokatza ugari duen tokia izan dela, hau da, uholde lurra, ibai ertzetan aurki ohi den lurra. Tankera honetako toponimoak Euskal Herri osoan topa daitezke modu isolatuan, batak bestearengan eraginik izan gabe.

Loiola izenari buruzko lehen aipamena ez da argia, baina gaur egun auzoa dagoen lur eremuaren inguruko aipamena egiten da Leirek 1014an eginiko donazioetan.

Aro modernoan zehar jakina da inguru honetan hainbat baserri sortzen joan zirela. Idatzizko lehen aipamena 1771an elizak hamarrenak kobratzeko lantzen zituen liburu txukun eta zorrotzetan topa ditzakegu. Bertan 28 etxe aipatzen dira, besteak beste: Bordaberri; Errotaburu; Agirre-Errota; Agirre; Alborronea; Lukaseme; Olatxo; Txurriategi; Goia-erribera; Agirretolare; Antzieta Goikoa; Antzieta Behekoa, Lobaina; Albaizarene; Parratxene; Errekalde; Agirre-Blancaflor; Larrañategi Behea; Larrañategi Goia; Aranbutegi, Patxillardegi...

1813ko zentsuaren arabera, Loiolak 473 biztanle zituen. Ez da kopuru txikia kontuan badugu Donostian harresien baitan bizi zirenak 2.600 inguru zirela.

1912 urtean auzoaren itxura aldatuko zuen lehen azpiegitura eraiki zen, Donostia eta Hendaia lotzen zituen trenbidea. Bertatik Tren Frontera igarotzen zen, gaur egun Topo ezizenez ezaguna. Trenbide honen eraikuntzari esker, erdialdearekin aise komunikatuta egongo ziren txaletak eraikitzeko egitasmoari bultzada eman zitzaion. Modan zegoen garai hartan Europan, Britainia Handian batez ere, natura hiriaren baitan sartzeko saiakerak eta han-hemenka Garden Cities-ak eraikitzen hasi ziren. Maria Kristina erreginak jarri zuen urbanizazio berri honen lehen harria 1916an. Egitasmoak ez zuen arrakasta handirik izan eta 15 txalet baino ez ziren eraiki gaur egun Lorategi Hiria deitzen diogun eremuan. Dena den, egitasmo honek auzoaren lehen hiriztatzea ekarri zuen (kaleak, espaloiak, argiztatzea....).

Loiolako paisaia erabat eraldatuko zuen bigarren azpiegitura handia Loiolako Kuartelak izan ziren eta 1926an inauguratu ziren. Eraikuntza honek suposatu zuen historikoki Alde Zaharrean kokatutako armada Loiolara mugitzea. Kuartelen eraikuntza bultzada izan zen biziberritze hirigintza egitasmoak auzoan burutzeko, nahiz eta, Lorategi Hiria bezalako proiektu erresidentzialak baztertu ziren eta langileei zuzenduriko hirigintza hobetu zen. 1927an idatzi zen Loiolako Kaskoari zegokion hiri-berrantolakuntza lehen planoa. Gune zaharraren inguruan, 3 eta 4 mailatako etxebizitzak eraiki ziren eta honek lehen desoreka ekarri zuen maila baxuko etxe eta baserriekin alderatuz. Auzoko parrokia 1937an inauguratu zen dagoeneko jendetsua bilakatzen ari zen auzoari zerbitzu emateko.

Loiolako Jesusen Bihotza eliza 1942an

40. hamarkadan, Patronato de Casas Militares delakoak militarrentzako hainbat etxeen eraikuntza hartu zuen bere gain. Azken eraikuntza hauekin, beteta geratzen da jada Topo, Donostia-Hernani errepidea eta Urumea ibaiak osaturiko hirukiaren hiri-espazioa.

70. hamarkadan 4 eta 10 pisu bitarteko blokeak eraikitzen dira Zorroagako malden inguruan.

Auzuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Inazioetan ospatzen dira auzoko jaiak, uztailaren 31ean. Jaiei hasiera emateko iltze erraldoi bat zintzilikatzen da Eliz Kalean. Jaien azken egunean Iltzeari agurra egiten zaio. Auzokoek Loiolako kaleak zeharkatzen dituzte bakoitzak eskuetan kandela bat duela. Txarangak giroa alaitu eta tristatu egiten du.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ELEJALDE,F. (1998): "Behin batean Loiolan", pasado, presente y futuro de Loiola.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia