Lankide:Amaiagor/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Literatura kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askok Kim Kiplingen maisulantzat hartzen dute, baina badirudi iritziak askotarikoak direla haur-literaturatzat hartzeari edo ez hartzeari dagokionez.[1] [2]Roger Sale kritikariak, bere haur literaturaren historiaren inguruko liburuan, honako hau ondorioztatzen du: «Kim haurtzaroari egindako gurtza viktoriarraren apoteosia da, baina orain inoiz baino distira argiagoa du, Britainiar Inperioaren gainbehera eta askoz geroago...».[3]

1959an Macmillanek nobela berrargitaratu behar zuela eta, honela mintzatu zen kritikaria: «Kim hiru eratan deskribatu daitekeen liburua da: abenturazko kontakizun bat, nahi duena egiteko askatasuna duen haur baten drama bat eta jokaera eredu horren exegesi mistikoa». Kritikariaren arabera, «Kimek luzaroan iraungo du gure artean amaiera magistral guztiak bezalako hasiera duelako...».[4][5]

Nirad C. Chaudhur idazleak Indiari buruzko ingelesezko kontakizun hoberentzat jo zuen, eta Kiplingek mendi eta lautaden paisaia bikoitzaren indar ekologikoari ematen dion balioa nabarmendu zuen; hain zuzen ere, Himalaia eta Indus-Gangesetako lautadaren arteko artikulazio hautsiezina.[6]

Michael Ondaatjeren The English Patient eleberrian, Kip pertsonaiak (Lahoren jaio zen eta Bigarren Mundu Gerran Britainiar Armadan lan egiten duen zulatzaileak), Kimi buruzko iruzkin ironiko batzuk egiten ditu, bereziki Zam-Zammah kanoia azaltzen den hasierako pasarteari buruz.

Egokitzapen dramatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1950ean MGM konpainiak nobelaren egokitzapen zinematografiko bat kaleratu zuen. Victor Savillek zuzendu eta Leon Gordonek ekoitzi zuen, eta Errol Flynn, Dean Stockwell, Paul Lukas, Robert Douglas, Thomas Gomez eta Cecil Kellaway aktoreek antzeztu zuten. Filmak André Previnen konposaketa musikal bat izan zuen.[7]
  • 1960an Kim eleberriaren ordubeteko kolorezko egokitzapen bat telebistaratu zen NBC Shirley Temple's Storybook telesail antologikoan. Tony Haigek Kim antzeztu zuen, Michael Renniek Creighton koronela eta Alan Napierrek Devlin koronela. Atala DVD formatuan argitaratu zuten.[8]
  • 1984an London Filmsek Kimen telebistarako bertsioa egin zuen. John Howard Daviesek zuzendu zuen eta Peter O'Toole, Bryan Brown, John Rhys-Davies, Julian Glover eta Ravi Sheth aktoreek parte hartu zuten; azken horrek Kim antzeztu zuen. Home Video Entertainmentek 2006an DVD formatuan argitaratu zuen.[9]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Robert Heinleinek 1957an idatzitako Citizen of the Galaxy nobelaren lehen zatian, haur esklabo azkar bat agertzen da, jatorri misteriotsukoa. Planeta feudal batean bizi da eta izarrarteko espioi batek hezten du. Fakirrak, saltzaile ibiltariak eta elite dirudunak ageri dira: eleberriaren hasiera Kimenaren oso antzekoa da modu askotan.
  • Poul Andersonen 1985eko Game of Empire eleberriak, Dominic Flandry serieko azkenak, Kim du oinarri. Hala ere, Game of Empiren zientzia fikzioa nagusitzen da.
  • Tim Powers idazlearen Declare eleberriak Kim erabiltzen du inspirazio moduan eta epigraferako iturri gisa.
  • Steven Gouldenek 2011ean idatzitako 7th Sigma nobela, neurri handi batean, Kimen oinarritzen da.[10] Hain zuzen ere, Kim izeneko gazte bat agertzen da bertan. Gaztea arte martzialetako irakasle batek hezten du eta inteligentzia lanetan murgiltzen da. Azkenean, prestakuntza jaso eta agente bilakatzen da. Kim eleberriko aipuak kapituluen goiburu gisa erabiltzen dira.
  • T.N. Murariren The Imperial Agent (1989) Kimen jarraipena da.
  • Antal Szerbek Kiplingen Kim aipatzen du Pendragon Legend liburuan (9. eta 10. orrialdeetan). Protagonistaren ondoan liburutegian eserita dagoen pertsona batek ez daki zer irakurri eta ezta liburu bat nola eskatu ere. Zer interesatzen zaion galdetzean, eskalatzea esaten du. Protagonistak Kim gomendatzen dio.[11]
  • Coloradoko Kim hiriak bere izena eleberriaren omenez jaso zuen.
  1. «San Antonio College LitWeb Children's Literature Index» web.archive.org 2006-09-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. «Laffrado: Children's Lit Essay» web.archive.org 2006-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. Sale, Roger. (1978). Fairy tales and after : from Snow White to E.B. White. Harvard University Press ISBN 0-674-29157-3. PMC 3933279. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. Times Literary Supplement,. .
  5. Kipling, Rudyard. (2009). Kim. Cambridge University Press ISBN 978-1-139-54117-6. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  6. Nirad C. Chaudhuri, ‘The Finest Story About India - in English’, Encounter 43 (April 1957) 47-53, p. 51
  7. Eskuragarri: https://www.amazon.com/Kim-Errol-Flynn/dp/B007XTDX1Y/ref=sr_1_1?s=movies-tv&ie=UTF8&qid=1465681261&sr=1-1&keywords=kim+1950
  8. Eskuragarri : https://www.amazon.com/Shirley-Temple-Storybook-Collection-6-pk/dp/B001BSBBTO
  9. Eskuragarri: https://www.amazon.com/Kim-Peter-OToole/dp/B000G8NY2W.
  10. INTERVIEW | Steven Gould author of 7th Sigma. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  11. Szerb, Antal. (2016). A pedragon-legenda. Hungarian Electronic Library..