Michael Ondaatje

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Ondaatje

Bizitza
JaiotzaKolonbo1943ko irailaren 12a (80 urte)
Herrialdea Kanada
Familia
Ezkontidea(k)Linda Spalding (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBishop's University (en) Itzuli
Queen's unibertsitatea 1967) Arte-masterra
Dulwich College (en) Itzuli
Torontoko Unibertsitatea
(1964 - 1965) Artean graduatu
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, pedagogoa, idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea eta autorea
Lantokia(k)Toronto
Enplegatzailea(k)Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea

IMDB: nm0648546 Musicbrainz: 4fe9c3b7-4078-4c4c-bed8-fbcfeb7bc2fe Songkick: 120150 Discogs: 2052353 Edit the value on Wikidata

Michael Ondaatje (Zeilan, 1943ko irailaren 12a) kanadar eleberrigile eta poeta da.

1962an joan zen Kanadara, eta Torontoko eta Kingstoneko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1967-1970 bitartean, eskolak eman zituen Ontario Mendebaldeko Unibertsitatean, eta gero Torontoko York Unibertsitateko ingeles-sailean hasi zen lanean. Zineman eta antzerkian lan egin zuen, baina batez ere poesia- eta narratiba-lanek famatu zuten. Bere estiloak oso gutxi zor dio kanadar tradizioari, eta Wallace Stevensen eta egungo zinemagileen eragina du, batez ere Louis Malle, Alfred Hitchcock eta Sergio Leonerena. Lau poesia-liburu argitaratu ditu: The dainty monsters (1967, Munstro delikatuak), The man with seven toes (1969, Zazpi behatzetako gizona), Rat Jelly (1973) eta There´s a trick with a knife I´m learning to do: poems 1973-1978 (1979, Aiztoarekin egiten den amarru bat ikasten ari naiz: 1973-1978 poemak); bi ipuin liburu: Elimination dance (1980, Eliminazio-dantza) eta Tin Roof (1982, Teilatu mehea); eta bi eleberri: Coming Through Slaughter (1976, Sarraskia) eta Running in the Family (1982, Familia). Gainera, Leonard Cohen (1970) kritika liburua idatzi du, eta hiru antologia: The broken ark (1971, Hautsitako kutxa), Personal fictions (1977), eta The long poem anthology (1979). Bere poema gehienak Rat Jelly and other poems 1963-1978 (1980) liburuan daude bilduta. Hala ere, mundu-mailan ezaguna egin zen The English Patient" eleberriarekin, eta honekin Booker saria lortu zuen. Honen ondoren, Anil's Ghost (2000) idatzi zuen.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia-bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1962: Social Call, The Love Story, In Search of Happiness, all featured in The Mitre: Lennoxville: Bishop University Press
  • 1967: The Dainty Monsters, Toronto: Coach House Press
  • 1969: The Man with Seven Toes, Toronto: Coach House Press
  • 1970: The Collected Works of Billy the Kid: Left-handed Poems, Toronto: Anansi ISBN 0-88784-018-3 ; New York: Berkeley, 1975
  • 1973: Rat Jelly, Toronto: Coach House Press
  • 1978: Elimination Dance/La danse eliminatoire, Ilderton: Nairn Coldstream; revised edition, Brick, 1980
  • 1979: There's a Trick with a Knife I'm Learning to Do: Poems, 1963-1978, New York: W. W. Norton (New York, NY), 1979 ISBN 0-393-01191-7, ISBN 039302100X
  • 1984: Secular Love, Toronto: Coach House Press, ISBN 0-88910-288-0, ISBN 0-393-01991-8 ; New York: W. W. Norton, 1985
  • 1986: All along the Mazinaw: Two Poems (broadside), Milwaukee, Wisconsin: Woodland Pattern
  • 1986: Two Poems, Woodland Pattern, Milwaukee, Wisconsin
  • 1989: The Cinnamon Peeler: Selected Poems, London, United Kingdom: Pan; New York: Knopf, 1991
  • 1998: Handwriting, Toronto: McClelland & Stewart; New York: Knopf, 1999 ISBN 0-375-40559-3
  • 2006: The Story, Toronto: House of Anansi, ISBN 0-88784-194-5

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Ondaatje Aldatu lotura Wikidatan