Lankide:Ameslaria/Francisco Alba Medina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameslaria/Francisco Alba Medina
Bizitza
Jaiotza1918ko apirilaren 23a
Jarduerak
Los vendedores de marisco (1953)
Paco Albari omenaldia Falla Antzoki Handian

Francisco José María del Sagrado Corazón de Jesús Alba Medina, Paco Alba izenez ezagunagoa (Conil de la Frontera, 1918ko apirilaren 23a - Cádiz, 1976ko urtarrilaren 15a), musikari, letrista espainiar eta inauterietako koplen konpositorea izan zen. Cádizko inauterien munduan, Cádizko Inauteriaren konpartsaren sortzailetzat jotzen da, eta jai horren erakusgarri handienetako bat.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conil de la Fronteran jaio zen, 1918ko apirilaren 23an, eta Francisco Alba Romero eta Josefa Medina Zájararen seigarren eta azken semea izan zen. Musikarako zaletasuna familiatik zetorkion, aita, bi osaba-izeba eta bost lehengusu-lehengusina Conilgo Musika Bandaren kide baitziren. Guztiek solfeoa ikasi zuten, Pacok barne, eta gero klarinetea jo zuen. Osabak zuzendu zuen banda, Espainiako Bigarren Errepublikaren amaieran desagertu zen arte.[2]

Hasiera eta zentsura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibila amaitzean, Paco Albak musikarekin lotutako hainbat taldetan parte hartu zuen, eta talde horietan familiarentzako irabazi ekonomikoak ateratzen saiatu zen, Espainiaren egoera ekonomikoa une historiko okerrenetako batetik igarotzen baitzen.

Paco bere taldeetako batekin biran zebilela, ahizpa hil egin zela jakin zuen, eta Cadizera joan zen bere lagunekin egoteko. Cadizen zegoela, Cádizko ontzioletan lan egiteko baimena jaso zuen.

Pacok aspalditik erakutsitako letraz eta musika konpositore dohainari esker, 1952ko urrian Pacoren lankideek Francisco Patrón Tisirán aurkeztu zioten. Hark inauteri-talde bat atera nahi zuen eta Paco izan zen haren egilea. Horrela sortu zen Paco Albak lehiaketara eraman zuen lehen taldea: “Los vendedores de marisco”.

Gobernuak eta Elizak Ironiaz eta kritika sozialez betetako letrak ez zituztenez oso ondo hartu, zentsurak bere funtzioa bete zuen; honela, epaimahaiak txirigota deskalifikatzeko erabakia hartu zuen.

Hurrengo urtean, talde berarekin eta Tisirán zuzendari dela, bigarren saria irabazi zuen, “Los guajiros”ekin, eta, hala, Cádizko inauterietako arrakastara bidea hasi zuen.[3]

Konpartsaren sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cádizko Inauterietako Taldeen Lehiaketaren antolatzaileak ez ziren gai Paco Albak 1953tik aurrera ekartzen zituen taldeak txirigota klasikoen modura kalifikatzeko. Hau dela eta, 1960an arauak aldatzea erabaki zuten, konpartsa modalitatea sortuz. Hala, estilo berri hori egokitzen saiatu ziren. Conilgo egilea konpartsaren sortzaile gisa pasatu zen historiara, eta "Los Pajeros" izan zen lehen konpartsa ofiziala.[4]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere taldeak askotan saritu izan dituzte hainbat hamarkadatan, bere konposizioen argitasunagatik.

Urrezko Antifaza eman zitzaion 1969an, Cádizko inauterietako autore edo interpreteek lor dezaketen sari gorena dena.

Cadizko XXI. Inauteri Kongresua eskaini zitzaion.[5]

Inauterietako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Batasuna Modalitatea Egilea Posizioa
1953 Los vendedores de mariscos Txirigota Letra eta musika Deskalifikatua
1954 Los guajiros Txirigota Letra eta musika
1955 Los del bocho Txirigota Letra eta musika
1955 Los mosqueteros Abesbatza Musika
1956 Los del fin de curso Txirigota Letra eta musika
1956 Los de pura cepa Abesbatza Musika
1957 Los sarracenos Txirigota Letra eta musika frameless|20x20px

Berezia

1958 Los julianes Txirigota Letra eta musika
1958 Los hombres de la edad de piedra Txirigota Musika Akzesita
1959 La hueste de Don Nuño Txirigota Letra eta musika frameless|20x20px

Berezia

1959 Los tontos de pueblo Txirigota Musika
1960 Los pajeros Konpartsa Letra eta musika
1960 Los del tic Txirigota Letra eta musika Deskalifikatua
1961 Pancho Albachi y sus mamarrachis Konpartsa Letra eta musika
1961 Los afiladores de Orense Txirigota Musika Akzesita
1962 El pájaro azul y sus matuteros Abesbatza Musika
1963 Los corrusquillos gaditanos Konpartsa Letra eta musika frameless|20x20px

Berezia

1964 Los Fígaros Konpartsa Letra eta musika
1964 Los cinco latosos y uno más Txirigota Musika
1965 Hombres del mar Konpartsa Letra eta musika
1965 Los Romanceros Txirigota Letra eta musika Akzesita
1966 Los Beduinos Konpartsa Letra eta musika
1968 Los senadores romanos Konpartsa Letra eta musika
1969 Los fabulistas Konpartsa Letra eta musika
1970 Los huertanos Abesbatza Musika
1971 Los forjaores Konpartsa Letra eta musika
1973 Estampas goyescas Konpartsa Letra eta musika
1974 Los abuelitos chirigoteros Txirigota Letra eta musika
1975 Los belloteros Konpartsa Letra eta musika

COACeko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste sari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cádizko inauterietako taldeen lehiaketa ofiziala
  • Juan Carlos Aragón
  • Antonio Martín
  • Joaquín Quiñones
  • Antonio Martinez Áres

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Un 'Brujo' inmortal. 23 de abril de 2018.
  2. Aula de Cultura del Carnaval de Cádiz. Paco Alba. .
  3. Documental sobre Paco Alba - Canal Sur
  4. Espinosa, Pedro. (23 de octubre de 2017). «Los pajeros, la primera comparsa de Paco Alba» Cadena SER.
  5. «XXI Congreso del carnaval Paco Alba y su tiempo. Presentación de ‘La Final del Falla’, un nuevo título del Sello Editorial UCA. – Servicio de Publicaciones» publicaciones.uca.es.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • López Prats, J. Paco Alba, sus coplas. Cadizko inauterietako Kultur Aretoa. 1997.
  • López Prats, J., Mariscal Carlos, E., Vázquez Aragón, J. Colección Autores del Siglo XX. Musical J.M. 2000.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


[[Kategoria:Category:Cádizko inauteria]]