Lankide:Ameslaria/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Francisco José María del Sagrado Corazón de Jesús Alba Medina, Paco Alba izenez ezagunagoa (Conil de la Frontera, 1918ko apirilaren 23a - Cádiz, 1976ko urtarrilaren 15a), musikari, letrista espainiar eta inauterietako koplen konpositorea izan zen. Cádizko inauterien munduan, Cádizko Inauteriaren konpartsaren sortzailetzat jotzen da, eta jai horren erakusgarri handienetako bat.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conil de la Fronteran jaio zen, 1918ko apirilaren 23an, eta Francisco Alba Romero eta Josefa Medina Zájararen seigarren eta azken semea izan zen. Musikarako zaletasuna familiatik zetorkion, aita, bi osaba-izeba eta bost lehengusu-lehengusina Conilgo Musika Bandaren kide baitziren. Guztiek solfeoa ikasi zuten, Pacok barne, eta gero klarinetea jo zuen. Osabak zuzendu zuen banda, Espainiako Bigarren Errepublikaren amaieran desagertu zen arte.[2]

Hasiera eta zentsura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibila amaitzean, Paco Albak musikarekin lotutako hainbat taldetan parte hartu zuen, eta talde horietan familiarentzako irabazi ekonomikoak ateratzen saiatu zen, Espainiaren egoera ekonomikoa une historiko okerrenetako batetik igarotzen baitzen.

Paco bere taldeetako batekin biran zebilela, ahizpa hil egin zela jakin zuen, eta Cadizera joan zen bere lagunekin egoteko. Cadizen zegoela, Cádizko ontzioletan lan egiteko baimena jaso zuen.

Pacok aspalditik erakutsitako letraz eta musika konpositore dohainari esker, 1952ko urrian Pacoren lankideek Francisco Patrón Tisirán aurkeztu zioten. Hark inauteri-talde bat atera nahi zuen eta Paco izan zen haren egilea. Horrela sortu zen Paco Albak lehiaketara eraman zuen lehen taldea: “Los vendedores de marisco”.

Gobernuak eta Elizak Ironiaz eta kritika sozialez betetako letrak ez zituztenez oso ondo hartu, zentsurak bere funtzioa bete zuen; honela, epaimahaiak txirigota deskalifikatzeko erabakia hartu zuen.

Hurrengo urtean, talde berarekin eta Tisirán zuzendari dela, bigarren saria irabazi zuen, “Los guajiros”ekin, eta, hala, Cádizko inauterietako arrakastara bidea hasi zuen.[3]

Konpartsaren sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cádizko Inauterietako Taldeen Lehiaketaren antolatzaileak ez ziren gai Paco Albak 1953tik aurrera ekartzen zituen taldeak txirigota klasikoen modura kalifikatzeko. Hau dela eta, 1960an arauak aldatzea erabaki zuten, konpartsa modalitatea sortuz. Hala, estilo berri hori egokitzen saiatu ziren. Conilgo egilea konpartsaren sortzaile gisa pasatu zen historiara, eta "Los Pajeros" izan zen lehen konpartsa ofiziala.[4]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere taldeak askotan saritu izan dituzte hainbat hamarkadatan, bere konposizioen argitasunagatik.

Urrezko Antifaza eman zitzaion 1969an, Cádizko inauterietako autore edo interpreteek lor dezaketen sari gorena dena.

Cadizko XXI. Inauteri Kongresua eskaini zitzaion.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Un 'Brujo' inmortal. 23 de abril de 2018.
  2. Aula de Cultura del Carnaval de Cádiz. Paco Alba. .
  3. Documental sobre Paco Alba - Canal Sur
  4. Espinosa, Pedro. (23 de octubre de 2017). «Los pajeros, la primera comparsa de Paco Alba» Cadena SER.
  5. «XXI Congreso del carnaval Paco Alba y su tiempo. Presentación de ‘La Final del Falla’, un nuevo título del Sello Editorial UCA. – Servicio de Publicaciones» publicaciones.uca.es.