Lankide:Amuskitaberna/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pablo Hasélen atxiloketarekin lotutako protestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pablo Hasélen atxiloketaren aurkako manifestazioa Bartzelonan 2021eko otsailaren 21ean

Pablo Hasélen atxiloketarekin lotutako protestak Espainiar Estatu osoan 2021eko otsailean Pablo Rivadulla Duró, artistikoki Pablo Hasél moduan ezaguna den rap abeslaria, atxilotu ondorengo kale protestaldiekin lotzen dira.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ean 2 urtetako kartzela zigorrera kondenatua izan zen terrorismoaren goratzarrea egotzita kanta batzuengatik. Goratzarren zituen taldeak GRAPO, ETA, Al Kaida, RAF eta Terra Lliure lirateke[1]. Hala ere exekuzioa ez zen aurrera eraman kondenak 2 urte ez zituelako gainditzen[2].

2017an Lleidako epaitegiak 540 euroko isuna jarri zion Lleidako alkatea den Àngel Rosi kanta bat egiteagatik eta tartean "Angel geizki jaioa, tiro bat merezi duzu, kolpatuko zaitut, kalte handiak eragin dizkidazu, azala tiraka kenduko dizut" esateagatik[3].

2018ko martxoaren 2an Espainiako Auzitegi Nazionalak 2 urte eta erdiko kondena eta 24300 eurotako isuna jarri zion Pablo Haséli terrorismoaren goratzea eta koroa eta instituzioen aurkako iraien eta kalumniengatik, Twitterreko 64 mezu eta kanta batengatik[4].

Atxiloketa eta protesten abiatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pablo Hasélen aldeko murala Cardedeun.

Pablo Hasél atxilotua izan zen Lleidako unibertsitatean bere alde zeuden hainbat pertsona atxiloketa gelditzen saiatzen ziren bitartean.

Erreakzio politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak eta egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte bereko abenduan, epaileak sententzia berretsi zuen eta bi urteko eta sei hilabeteko kondena ezarri zioten justizia oztopatzeagatik eta mehatxuengatik. Hasiera batean, bederatzi hilabeteko kondena bete behar zuen terrorismoaren goraipamena eta koroarekiko irainak zirela eta, honi gehitu behar zaio 40.000€-ko isuna, ez zuena ordaindu. Gainera, kazetari baten kontrako agresio bat dela eta beste sententzia bat dauka. Gauzak horrela, hainbat sententzia eta isunak ez dituenez ordaindu, 2027ko apirilak 14ean aterako da kartzelatik.[5]

Guztira, 109 pertsona atxilotu zituzten protestetan[6] eta 33 zauritu egon ziren.[7]

Pablo Hasélen aldeko pintada bat Euskal Herrian.

2023an, Kataluniako prozesuko kondenatuen aldeko amnistia eman da estatuko gobernu zentralaren partetik, hala ere, Hasél ez da amnistiaren onuradun bat izango. Haselen hitzetan:[8]

"La amnistía debería ser total, no solo en el marco nacional catalán, que deja fuera a muchos represaliados, sino en el ámbito estatal."

Nahiz eta protesta ugari egon, Haselen askapena eskatzeko, atxilotu eta epaitua izan zen. Gainera, 2023ko amnistia legearen barne ez dagoenez rap abeslaria, bere kondena guztiak bete behar izango ditu ziurrenik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «C.G.P.J | Poder Judicial | Sala de Prensa | Notas de prensa | El Supremo confirma la condena a dos años de prisión al rapero Pablo Hasel por enaltecimiento del terrorismo» www.poderjudicial.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «En suspenso la primera condena a Pablo Hasel por alabar a ETA y Terra Lliure» www.publico.es 2019-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Hasél condenado a pagar 540 euros por ofender al alcalde de Lleida en una canción» La Vanguardia 2017-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. «C.G.P.J | Poder Judicial | Noticias Judiciales | La Audiencia Nacional condena al rapero Hasel a dos años cárcel y 24.300 euros de multa por enaltecimiento del terrorismo e injurias a la Corona e instituciones» www.poderjudicial.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. (Gaztelaniaz) País, Agencias, El. (2023-10-10). «El rapero Pablo Hasél defiende que también se le debería incluir en la eventual ley de amnistía» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  6. (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2021-02-22). «Los Mossos han detenido a 109 personas en los disturbios desde que comezaron las protestas en apoyo a Hasel» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Al menos 15 detenidos y 33 heridos en las manifestaciones de apoyo a Pablo Hasel» EITB 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  8. Press, Europa. (2023-10-10). «Hasel sobre la ley de amnistía: "Todos los represaliados sin excepción deberían estar incluidos"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).