Pablo Hasél

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Hasél

(2011)
Bizitza
JaiotzaLleida1988ko abuztuaren 9a (35 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa, raperoa, idazlea eta musikagilea
InfluentziakKeny Arkana (en) Itzuli eta Los Chikos del Maíz
Izengoitia(k)Pablo Hasél
Genero artistikoahip hop musika
hitz esana
Musika instrumentuaahotsa

pablohaseldesdeprision.wordpress.com, youtube.com… eta youtube.com…
IMDB: nm9608099 Facebook: pablo.haselsverdlov Twitter: PabloHasel Instagram: pablohaseloficial Youtube: UCQpvELhYCAxRhlt3-sh2NPg Musicbrainz: 2f9644b4-7a2a-431e-a2b0-c76c8161fcc5 Discogs: 2908484 Edit the value on Wikidata
Pablo Hasélen aldeko graffitia Donostian, 2021ean.

Pablo Rivadulla Duró (Lleida, 1988ko abuztuaren 9a), artistikoki Pablo Hasél bezala ezaguna, rap estiloko kantaria da. Bere burua komunistatzat jotzen du eta bere letrak oso polemikoak dira, politikoki ezker muturrean kokatuta. 2014an Espainiako Auzitegi Nazionalak terrorismoa goraipatzeagatik, bi urteko espetxe zigorra[1] ezarri zion; sententzia horren arabera bere kantetan ETA eta GRAPOren aldeko mezuak zabaltzen ditu.[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unió Esportiva Lleidaren lehendakari-ohiaren semea da, Ignacio Rivadulla enpresaria.[3] Musika munduan bere debuta 2005an izan zen, "Esto no es el paraíso" demoarekin. Literatura alorrean zenbait lan burutu du, Derritiendo icebergs, bakarka idatzita, eta Veinte poemas de odio y dos corazones descuartizados, Dos canallas a sueldo de la habana eta Con la solidaridad por bandera Aitor Cuervo poetarekin batera.

Gartzelara eraman duten esaldietako batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean agertzen dira berak esandako esaldi batzuk. Gaztelaniaz idatzi zituen esaldi hauek eraman dute gartzelara[4]ː

  • 2014-03-23ː Zauritutako 50 polizia ? Mertzenario nazkagarri hauek jotzen duten bitartean ez dute ezer esaten eta (beraiek, poliziek) zaurituta daudela esaten dute.
  • 2014-03-24 Polizien oldarraldiari aurre egin diotenekin harro.
  • 2014-03-25 Orain Istiluen aurkakoak mainak egiten datoz beraiek izan direnean milaka kolpatu eta torturatu dituztenak eta milaka lagun borrak erabiliz etxegabetu dituztenean.
  • 2014-03-27 Poliziak 15 etorkin erailtzen ditu eta santutxoak dira. Herriak basakeriaren aurka defendatzen da eta "terroristak, zaborra e.a." gara.
  • 2014-03-30 Polizia Nazi-onala kameren aurrean ere torturatzen.
  • 2014-04-04 Polizia bat hiltzen duzu? Harrien azpian ere bilatzen zaituzte. Poliziek erailtzen dute? Ez da ezta ikertzen.
  • 2014-04-04 Bi urte Iñigo Cabacas poliziak erail zuela eta ez dute inor kondenatu honengatik.
  • 2014-04-23 Guardia Zibila etorkinak torturatzen edo tirokatzen? Demokrazia. Faxistei buruzko txisteak? Terrorismoa goratzea.
  • 2016-02-14 Joseba Arregi poliziak eraila torturapean.
  • 2016-03-14 Manifestazioak beharrezkoak dira baina ez nahikoak, haratago joan direnak babestu ditzagun (Gartzelan dagoen Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)ren Victoria Gómezen argazkiarekin batera).
  • 01.04.2016-04-01 Isabel Aparicio komunista izateagatik erail zutenetik bi urtetara, Estatuak preso zegoen bitartean ospitalera joatea ukatu zioten. (PCE (r)ko Isabel Aparicioren argazkiarekin batera).
  • 2016-04-07 Juan Martín Luna, PCE(r)ko militantea, poliziak eraila gure eskubideak babestearren.

Kondena baita ere Espainiako erregearen aurka idatzi eta esan zituen gauzen ondorioz izan zen. Besteak beste Espainiako Erregeari buruzko youtubeko bideoa erregea kritikatzen. Bideoa ikusgai dago youtuben[5].

Diskografia (maketak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esto no es el paraíso (demo) (2005)
  • Miedo y Asco en IlerdaIlerda rima con mierda izenburupean berrargitaratuta (2007)
  • Trastorno Tripolar (2007)
  • Desde el abismo se goza de las mejores vistas (2006-2008)
  • No me joda doctor (2007)
  • En ningún lugar pero aquí (Zyon Revol "Frankie Brown" + Hasél) (2008)
  • Descuartizando resacas (2009)
  • Quemando la vida (Kaktan-ekin batera)(2009)
  • Cuando el tiempo no nos tocaba las ilusiones (2006-2009)
  • Se lo vomite al viento mientras ella se drogaba con otro (2010)
  • Inéditas por culpa de Aileen Wuornos (2007-2010)
  • Banquete de larvas (demo) (2010)
  • El Che disparaba (2011)
  • Siempre perdidos 1 (2008-2010)
  • Siempre perdidos 2 (2008-2011)
  • Solos en medio del misterio infinito - Poemak (2011)
  • Polvo y ceniza (2011)
  • Un café con Gudrun Ensslin (2011)
  • El infierno sería verlos más allá (2010-2011)
  • Crucificado en tu clítoris (2011)
  • Las resakas: Besos cortados con coca (2011)
  • Canciones supervivientes al registro policial (2012)
  • La tortura placentera de la luna: algunas canciones inéditas (2012)
  • Escribiendo con Ulrike Meinhof (2012)
  • Empezar de bajo 0: Algunos poemas grabados (2012)
  • La noche que supe que hay laberintos sin salida (2012)
  • Poemas de presos políticos comunistas (2012)
  • Los gusanos nunca volarán (inéditas) (2012)
  • Sigue desnudándose la dictadura del capital (2013)
  • Por mera superviviencia (inéditas) (2013)
  • Por mera superviviencia II (inéditas) (2013)
  • Por mera superviviencia III (inéditas) (2013)
  • Un gin tonic con Andreas Baader (2013)
  • Tarde o temprano Venceremos (2014)

Marc Hijo de Sam-ekin batera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La muerte nos obligó a vivir (2012)
  • Las resakas: Besos cortados con coca (2011)

Maketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Recital de ideales/No me joda Doctor (2008)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ciniko: Rabia (La teoría del nada/2007)
  • Zwit: Violé a mis monstruos
  • Rekiêm: Insomnio dicta (Amaneciendo en persia/2011)
  • Los Chikos del Maíz: Los hijos de Iván Drago (Pasión de Talibanes/2010)
  • Be timeless: La muerte en cada partícula (Sencillo y en silencio/2011)
  • Charly efe: Follando como perros (Sra. Muerte pase usted primero/2011)
  • RPG-7: Pásate (En tu ciudad/2012)
  • shakymc: Compositor de varios temas (Joel Murillo. 2009-2012)
  • Gorka: Señalando obstáculos (Pipe Díazekin,2013)
  • H.Kanino - 16.Vidas al límite (Ozhe-kin,2013)
  • Pipe Díaz - El eco de los disparos
  • Pipe Díaz - Antes de que los maten
  • The Gulaggers - Whiskey & nachos

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]