Lankide:AnderDiaz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marrazoa edo arrain mota bat da. Hezurrak bigunak ditu (kartilagozkoak) azkar mugitzeko. Haragijalea da, hau da, beste arrainak jaten ditu. Horregatik da hain azkarra (50km/h abiaduraz), beste arrainak harrapatzeko. Hortzak triangelu formakoak dira gure letaginak bezalakoak. Gainera, hortzak guk bezala ilaratan antolatuta dituzte baina gureak baina askoz zorrotzagoak dira haragia jateko. Marrazo bati hortz bat erortzen bazaio beste bat ateratzen zaio aste batean. Marrazoek ez dute ondo ikusten baina usaimen eta dastamen oso ona dute. Uretan dagoen odol tanta bat usaindu dezakete oso urruti egonda. Marrazoen azala ezkataz osatuta dago eta ezkatek azkarrago mugitzen eta zaratarik ez egiten laguntzen diete. Marrazoek hogeita hamar urte irauten dituzte bizirik.

Marrazoa

Tamaina eta Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat mota eta tamainako marrazoak aurkitu ditzakegu. Bi edo hiru metroko marrazo txiki batetik, 18'5 metro eta 21,5 tonelada pisatzen dituen marrazo erraldoi batera. Bestetik, marrazo espezie kantitate anitzak daude bakoitzak berezko ezaugarri batzuekin eta funtzionamendu eta jokaera ezberdinak dituztenak. Beraz, marrazo aniztasun handia dagoela aipatu daiteke bai tamainei dagokionez, baita marrazo espezie motei dagokionez ere.

Dieta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoak, animali harrapakariak eta haragijaleak dira. Mota ezberdinetako arrainak jaten dituzte, nagusiki tamaina txikiko animaliak, hala nola, karramarroak, txibiak, otarrainak, besteak beste. Honetaz gain, moluskuak eta txirlak sartzen dituzte ere haien menuan. Planktonak eta olagarroak dituzte gustoko ere. Egunero haien pisuaren %2-aren inguruko kantitatea jaten dute. Beraz, ez dira janari kantitate handiak jaten dituzten animaliak.

TIBURON

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo espezie batzuk ur goxoko uretan bizi dira. Beste batzuk, aldiz, ur gaziko ozeanoetan. Hego Afrikan marrazo asko aurkitu daitezke. Arrantzaleak bertara joaten dira marrazoak arrantzatzera. Gainera ez dira toki zehatz batean denbora luze batez geratzen bizitzeko. Etengabe mugitzen ari dira itsasoetatik zehar janari eta aterpe bila.

Gorputza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoek arnasketa haien gorputzen alboetan dituzten zakatzen bitartez egiten dute. Ur azpian bizitzeko gaitasuna dute, beraz, haien arnasketa gizakienarekin konparatuta guztiz desberdina da. Gu ur azpian egon gaitezke denbora mugatu batez bakarrik.

Marrazoen azal kolorea zuriaren eta grisaren arteko konbinazio bat da nagusiki. Azal kolore berezia dute, beraz, egunen batean hondartzan egonez gero, oso erraza izango litzateke hauek desberdintzea olatuen artean.

Zenbait marrazo mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

360 marrazo espezie baino gehiago existitzen dira zenbait talde nagusitan sailkatu daitezkenak. Mundu osoko itsasoetatik banatuta daude eta espezie horietako bakoitzak bizi diren habitat-era moldatzeko gaitasun handiak dituzte.

   Ba al dakizu   
Marrazoa animalia arriskutsua izateagatik ezaguna da. Haien tamaina handiko gorputzak eta jokabideak, animali hauekiko beldurra zabaldu du biztanleen artean Hartu duten fama txarren ondorioz, ehunka pelikula sortu dira Marrazoek gizakiengan egindako hilketetan oinarrituta. 


   Ba al dakizu   
Bitxikeria moduan aipatu daiteke marrazoei izugarrizko beldurra dioten pertsona horiek, fobia sentitzeko puntura ailegatu direla. Fobia horri “Selacofobia” deitzen zaio..