Marrazo balea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marrazo balea
Fosilaren garaia: 60 Ma-0 Ma

[1]
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Chondrichthyes
Ordena: Orectolobiformes
Familia: Rhincodontidae
J. P. Müller and Henle, 1839
Generoa: Rhincodon
A. Smith, 1829
Espeziea: Rhincodon typus
A. Smith, 1829
Hedapen mapa
Sinonimoak
  • Micristodus punctatus Gill, 1865
  • Rhineodon Denison, 1937
  • Rhiniodon typus A. Smith, 1828
  • Rhinodon pentalineatus Kishinouye, 1901
  • Rhinodon typicus Müller & Henle, 1839

Marrazo balea (Rhicodon typus) Rhicodontidaeren familiako espezie bakarra da, Rhincodon generokoa. Munduko arrainik handiena da, gutxi gorabehera 12 metroko luzerakoa baita. Ur epel tropikalak eta subtropikalak bizimodu bezala ditu. Adituen ustez espezie hau duela zazpi milioi urte sortu zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitutako lehenengo marrazoa 4,6 metrokoa zen. Harrapatua eta arpoitua izan zen Hegoafrikako Table Bayko kostaldean, 1828an. Marrazoa 6 £-engatik erosita izan zen eta gaur egun, Parisko historiaren museoan aurkitzen da. Lehenengo hitzarmen zientifikoa urte bat ondoren izan zen Andrew Smith zientzialariagatik, mediku militar bat, Britaniar ejertzitoarentzat lan egiten zuena eta egun horietan Lurmutur Hirian aurkitzen zena. 1849an marrazo espeziaren deskribapen sakonago bat idatzi zuen. "Marrazo Balea"ren izenarekin agertu zen arrainaren fisiologia zela eta. Marrazo bat izan arren, balearen neurria berdinak dauzka eta hori da bere izenaren zergatia.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso eta ozeano beroetan bizi ohi da, tropikoaren alboan. Arrain pelagikoak direla sinisten da, baina urte zehatzetan, kostaldera emigratzen dute, Australiako Ningaloo Reffera edo Hondurasko Utilara adibidez. Nahiz eta ur handitan bizi,kostaldean ere aurkitu dezakegu. ±30°-ko latitudean egoten da eta 700 metroko sakontasunean. Era bakartian jokatzen du, hala ere batzuetan taldeak osatzen dituzte janaria bilatzeko janari-kontzentrazio handiak egoten diren zonaldeetan.

Arrak harat-honat ibiltzen dira ibilbide zehatzik gabe; emeek, berriz, leku jakinetan egotea nahiago izaten dute.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sabela guztiz txuria da, aldiz, bizkarraldea gris mota kolore batekoa, beste motatako marrazoak baino gris ilunagoarekin. Orainak eta bertikal eta zeharkako marrak txuriz eta horiz kolorekoak ditu, hau da, xake-taula baten itxurakoak. Lohiune horiek, espezimen bakoitzarentzako, patroi bakarra irudikatzen dute. Desberdintasun horiek baleak identifikatzeko eta biztanleria zenbatzeko baliatzen dituzte biologoek.

Bere azala 10 zentimetroko lodiera izatera ailegatu ahal da. Gorputz hidrodinamika du,zabala eta sendoa, eta bere buruaren eta bizkarraldearen hainbat nabarmendun longitudinalak erakusten ditu. Bere burua nahiko zabala da, alboetan bi begi txiki ditu, eta horien atzean arnasguneak. Bere aho erraldoia 1.5 metroko zabalerakoa izan ahal da eta ahoaren barrukaldean,lerrodun hotz txiki eta zorrotzak dauzka. Bost brankia pare ditu bere hendidurak erraldoiak izanik. Bi pare hegal ditu, horietako bik bizkarraldeko hegalak eta beste biak bularaldekoak,azken hauek oso indartsuak direlarik. Animalia hauetako buztana, 2.5 metroko luzeera izan dezake alboz-albo. Bale-marrazo gazteen gainaldeko hegala handiagoa da barrualdeko hegala baino, helduen hegala, berriz, ilargi-ediko modukoa dute eta honek, propultsioa ematen die. Hala ere, marrazo balea ez da igerilari eraginkorra, bere gorputz osoa erabiltzen baitu igeri egiterakoan, eta hori ez da oso ohikoa arrainen artean. Ondorioz, 5km/h -ko abiaduraz mugitzen da, nahiko abiadura motela hain neurri handiko arraina izateko.

Inoiz ikusi den marrazo balearik handiena 1947ko azaroaren 11n izan zen, Baba irlaren alboan, Karachi (Pakistan) hurbil. 2,5 metro zabal zen eta 21,5 tonelada zituen. Zenbaitek diote 18 metro edota gehiagoko luzerako marrazoak daudela.

1868an, Irlandar botaniko batek, Edward Perceval Wright, Seychelles irletan zegoelarik, bale-marrazo espezimenak behatu zituen eta 15 edota 21 metroko luzerako marrazoak ikusi zituenla baieztatu zuen.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ura filtratuz elikatzen den hiru marrazo espezieetako bat da, cetorhinus maxumius eta megachasma pelagios marrazoekin batera. Nagusiki, fitoplanktonez, nektonez, makro algaz eta krillez elikatzen da, baina baita ere karramarroen larbaz, txibiaz, arrain txikiz (sardinak, atunak eta horrelakoak) eta abarrez. Hortzak, izan, badituen arren, ez dute elikaduran funtzio handirik. Marrazo baleek, ahotik ura xurgatu eta zakatzetatik kanporatzean, ura iragazi eta elikagaiak atxikitzen ditu.

Elikagaiari usaimen bidez antzematen dio.

Gizakiekin dituen harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoen marrazorik handiena izan arren, marrazo baleak ez du inongo arriskurik suposatzen gizakientzat. Izatez, nahiko amultsuak eta jolastiak dira urpekariekin. Gainera bada esaten dutenik gainazalera ateratzen direla urpekariek sabelean hazka egin diezaieten.[erreferentzia behar]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jurassic Shark (2000) Jacinth O'Donnellen dokumentala; Discovery Channelek emana, 2006-8-5
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marrazo balea Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.