Lankide:Anderuni006/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Marigorringo horia orban beltzekin

MARIGORRINGOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marigorringo gorria orban beltzekin

Marigorringoak intsektuak dira, bi antena, hiru hanka pare eta bi hegal pare baitituzte. Intsektu edo zomorro hauek gorriak eta horiak izan ohi dira, hegalen estalkietan orban beltzak dituztelarik.

Animalia klase honetako kideak oso txikiak izan ohi dira, 1mm eta 10mm bitartekoak hain zuzen ere.

Mundu osoan daude eta 5.000 espezie baino gehiago aurkitu dira.

Intsektu hauen artean, hainbat mota ezberdin aurki ditzakegu, deitura eta kolore anitzetakoak. Batzuek beltz beltzak dira, horrek zeharo zailtzen digu intsektu hau ezagutaraztea.


Bizi Zikloa

Ugalketa garaia iristen denean, marigorringoek zurtoin edo hostoetan hori koloreko arrautzak ipintzen dituzte. Astebete geroago, 6 hanketako zizarea azaleratzen da mugikortasun nabarmen batekin.


Elikadura

Marigorringoak animalia oso maitatuak dira beste hainbat intsektu jaten baitituzte; zorriak, akaroak eta larbak besteak beste. Elikatzen diren intsektu horiek ez dira jendearentzat batere gustukoak, beraz fabore bat egiten dutela esaten da. Helduek aurretik aipatutako mila intsektu inguru irentsi ahal dituzte uda garaian. Emeek aldiz, urteko sasoi horretan ugalketa prozesua jasaten dute, non, milioi bat inguru intsektu izaten dituzte.


   Ba al dakizu   

Eibarren, amona marigorri bat hiltzen bazuten euria egingo zuela esan ohi zieten haurrei.

Kanariar Uharteak: Sarantontón edo Santonito

Mexiko: Catarina

Uruguai: San Antonio

Guatemala: Tortolita