Zorri
| Zorri | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Psocoptera |
| Ordena | Phthiraptera Haeckel, 1896
|
| Azpiordenak | |
Zorriak (Phthiraptera) 3.250 espezie inguru dituen intsektu ordena bat dira.[1]
Ugaztun eta hegaztien parasitoak dira, eta beren ile edo lumaian ezkutatu eta erruten dituzte beren arrautzak, bartz izenekoak. Zorri espezieak ostalari zehatz bati moldatzen zaizkio, ostalari mota bakoitzak zorri mota bereziak baititu. Zenbai zorri animalia baten zonalde jakin batean bizitzeko moldatua da, gainera. Erran bezala, ia ugaztun eta hegazti espezie guztiei erasaten diete, baita gizakiei ere: buru-zorria (Pediculus humanus capiti), gorputz-zorria (Pediculus humanus corporis) eta pubis-zorria (Phthirus pubis) kasu, gizakiaren parasito dira.[2]
Bizi zikloa eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espeziearen arabera, zorrien elikagaia ostalariaren azala, lumak, gantz-glandulak edo odola izan daiteke. Arkakusoek ez bezala, zorriak ostalariarengan egiten du bere bizi-ziklo osoa: harengan, jaio, elikatu eta ugaltzen da. Ez du hegan edo jauzi egiteko gaitasunik eta mugitzeko gaitasuna mugatu xamarra du. Hala ere, ostalari batengandik beste batengana mugi daiteke, eta zenbait denbora biziraun dezake ostalaririk gabe, beste bat topatu arte.
Zorriak intsektu hemimetaboloak dira, alegia, metamorfosi bakuna burutzen dute eta beren bizi zikloak hiru fase ditu: arrautza, ninfa eta heldua.
- Bartzak ile edo lumari itsatsirik izaten dira, eta txikiak badira ere, normalki ikusteko modukoak dira.
- Ninfak zorri heldugabeak dira. Helduen oso antzekoak dira, tamaina txikiagokoak izan arren. Elikadura ohitura berak dituzte baina oraindik ez dira ugaltzeko gai. Heldu bihurtzeko metamorfosia egiten dute.
- Azken fasea helduaroa da, ugaltzeko gaitasuna dutenean. Emea handiagoa izan ohi da, arraultzak erruten baititu.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amblycera subordena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Menoponoidea superfamilia
- Ancistronidae familia
- Colpocephalidae familia
- Menoponidae familia
- Pseudomenoponidae familia
- Somaphantidae familia
- Trinotonidae familia
- Ricinoidea superfamilia
- Laemobothriidae familia
- Ricinidae familia
Ischnocera subordena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Philopteridae familia
- Trichodectidae familia
Anoplura subordena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Echinophthiriidae familia
- Enderleinellidae familia
- Haematopinidae familia
- Hamophthiriidae familia
- Hoplopleuridae familia
- Hybophthiridae familia
- Linognathidae familia
- Microthoraciidae familia
- Neolinognathidae familia
- Pecaroecidae familia
- Pedicinidae familia
- Pediculidae familia
- Polyplacidae familia
- Pthiridae familia
- Ratemiidae familia
Rhynchophthirina subordena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haematomyzidae familia
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zorri baten diagrama, 1667.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ H. V. Hoell, J. T. Doyen & A. H. Purcell. (1998). Introduction to Insect Biology and Diversity. Oxford University Press., 407–409 or. ISBN 0-19-510033-6..
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zorri. .