Lankide:Andrelaa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Las Niñas 2020. urtean Pilar Palomerok idatzi eta zuzendutako film espainarra da[1]. Filmak 90ko hamarkadan haurdunaldiaren eta seme-alaba ez-legitimoak izatearen beldurrak baldintzatutako emakumeen hezkuntza lantzen du.[2]

1992an kokatutako Pilar Palomeroren opera prima gaurko emakumeen belaunaldiko erretratua da, Espainako 90ko hamarkadan jaso zuten heziketaren bidez marraztua.


Andrelaa/Proba orria
Film
Direction and scripting
Performers
External links

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celia, 11 urteko neska bat, Zaragozako monja ikastetxe batean ikasi eta bere amarekin bizi da. Brisa, Bartzelonatik etorri berri den klasekidea, bere bizitzako epealdi berrirantz bultzatuko du: nerabezaroa. 1992ko Sevillako nazioarteko erakusketa eta 1992ko Udako Olinpiar Jokoak bizitzen ari den Espainian, Celia ohartuko da bizitza egi eta gezur askoz ostatuta dagoela.[3]

Trama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonistak Celiaren, ama ezkongabeko neska baten, ingururan biltzen diren lagun taldea dira eta hauek ematen diote izenburua filmari: Las niñas. Zaragoza hirian kokatuta 1992. urtean, filmak Celiaren istorioa kontatzen du, bere umezurtz egoeragatik presio sozialeko giroa pairatzen duen neska gaztea, bere buruari "zergatik da bekatua ezkontzatik kanpo seme-alabak izatea?" galdetzeraino.

Cristina eta Brisak, protagonistaren lagun minenak, Celia bere zurztasunaren inguruko gezurrei aurre egiten lagunduko dute, Celiaren amari ama ezkongaien inguruko aurreiritzi sozialik gabeko bide berria irekitzen dioten bitartean.

Celiak bere zurztasunaren gezurra eta bere familiaren eta hezkuntza erlijiosoaren zentsura ezagutuko ditu, adiskidetasunaren indarrak bultzatuta egia bilatzen duen bitartean. Brisa-rekiko duen adiskidetasunak dialogoari eta debekatuta dauden gauzen inguruan hitz egiteari atea irekiko die eta Celiak bere aitaren istorioa ikertu nahi izango du. Horrela, Celiak bere amarekin hitz egingo du eta mingarria izango den arren, Celiaren amak ulertuko du ez duela ezer ezkutatzeko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BTeam eta Inicia Films ekoitzitako filma, ICAA eta ICEC-en finantziazioarekin eta MEDIA, Ibermedia, RTVE, TV3, Movistar + eta Televisión de Aragón-en parte-hartzearekin. Filmak 1,2 milloi €-ko aurrekontua izan zuen.

Zaragozan eta Lleidan burututako filmaketa, 6 asteko iraupena izan zuen.

Banaketa eta erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma film festibal ezberdinetan erakutsita izan da, hala nola Donostiako Zinemaldian, Malagako festibala, Shangai International Film Festival 2020, Brussels International Film Festival 2020 edo The Chicago International Film Festival 2020, beste batzuen artean. [4]

Filma Espainiako 86 aretotan estreinatu zen[5] eta 81.857 euro bildu zituen lehen hiru egunetan. Leihatiletan egondako 7 asteen ostean, filmak 473.568€ bildu ditu 1,2 milloi €-ko aurrekontu baten gainean eta guztira 83.510 sarrera saldu zituen zituen. [6]

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Berlinale - Berlingo Zinemaldia – Generation KPlus
  • Malagako Festibala – Biznaga de Oro (Film onena), Biznaga de Plata (Argazkigintza onena) eta Feroz Puerta Oscura Saria Film Onenari
  • Donostiako Zinemaldia – Made in Spain (Dunia Ayaso saria SGAE fundazioak eskeinia).
  • Shanghai International Film Festival – Highlights: Viva la Festival
  • Chicago International Film Festival – New Directors Competition
  • Torino Film Festival – International Features Competition
  • FICCALI – International Features Competition
  • Thessaloniki International Film Festival – Youth Section
  • Brussels International Film Festival – Director’s Week  (Epailearen Saria)
  • Bergen International Film Festival – Int. Fiction (non-competitive)
  • Leiden Film Festival – First Feauture Competition (Opening Night)
  • FICAL – Luzemetrai onena, zuzendaritza hoberena eta gidoi hoberena (Opera Prima)
  • Festival Int. de Cortometrajes de Talavera – Pávez Emergente 2020 saria
  • CIBRA – CARLOS BLANCO saria jatorrizko gidoieko Film Onenari
  • VIII Premios ‘Días de Cine’ – Urteko Espainiako film onena

Nominazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 76 Edición Medallas CEC – 6 Nominazio: Film onena, Zuzendari berri onena, Bigarren mailako emakumezko aktore onena (Natalia de Molina), Emakumezko aktore berri onenea (Andrea Fandos), Jatorrizko gidoi onena eta Argazkigintza onena.
  • 26 Edición Premios Cinematográficos José María Forqué – Fikziozko edo animaziozko luzemetrai onenean garaile (3 nominazio).
  • VIII Edición Premios Feroz – 6 Nominazio: Film dramatiko onena, Zuzendaritza onena, Gidoi onena, Emakumezko aktore protagonista onena (Andrea Fandos), Bigarren mailako emakumezko aktore onena (Natalia de Molina) eta Trailer onena.
  • Goya Sarien 35. edizioa – 9 Nominazio: Film onena, Zuzendaritza berri onena, Bigarren mailako emakumezko aktore onena (Natalia de Molina), Jatorrizko gidoi onenal, Argazki zuzendaritza onena, Muntai onena, Jatorrizko abesti onena, Jantzi-diseinu onena eta Zuzendaritza artistiko onena.
  • XIII Premios Gaudí – 13 Nominazio: Hizkuntz ez-katalanean film onena, Zuzendaritza onena, Gidoi onena, Emakumezko aktore protagonista onena (Andrea Fandos), Bigarren mailako emakumezko aktore onena (Natalia de Molina), Produkzio zuzendaritza onena, Zuzendaritza artistiko onena, Muntai onena, Jatorrizko musika onena, Argazkigintza onena, Jantzi onena, Soinu onena eta Makillaje eta ile-apaindegi onena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «LAS NIÑAS» BTEAM Pictures 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  2. (Gaztelaniaz) Belinchón, Gregorio. (2020-02-24). «‘Las niñas’: las sombras sociales de la España del 92» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-02-18).
  3. Press, Europa. (2020-08-31). «Pilar Palomero, directora de 'Las niñas': "En los 90 teníamos una sociedad de 'paso a publicidad' con top less incluido"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  4. «Las niñas | Inicia Films» www.iniciafilms.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  5. (Gaztelaniaz) 'Las niñas' en taquilla: prometedor primer fin de semana. 2020-09-08GMT+010016:22:45+01:00 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Recaudación películas ESPAÑOLAS 2020» TAQUILLA ESPAÑA 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).