Goya Sariak
Jump to navigation
Jump to search
Goya Sariak | |
---|---|
![]() | |
Saritutakoa | Espainiako zinemaren sariak |
Babeslea | Academia de las Artes y las Ciencias Cinematográficas de España |
Herrialdea |
![]() |
29 | |
Lehen sari banaketa | 1987 |
Webgune ofiziala | academiadecine.com |
Goya Sariak (gaztelaniaz: Premios Goya) Espainiako Zinema Akademiak urtero Madrilen banatzen dituen zinema sariak dira. Urtarrila eta otsailaren artean ospatzen dute, eta golardoa Francisco Goyaren brontzezko irudia da.
29 ekitaldi egin dituzte orain arte (1987-2015).
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1987 - Lehen ekitaldia.
- 2003 - Urte hartan, hainbat aktorek eta zinema-langilek protesta ekintzak burutu zituzten Irakeko gerraren aurka, Aznar orduko presidentearen aurkako ekitaldi ikusgarria izan zena.
- 2004 - AVT erakundeak (ETAk eragindako biktimak biltzeko asmoz sortutakoa) protesta ekintzak egin zituzten Julio Medem zuzendari donostiarraren, Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra bere pelikula-dokumentala zela eta. Ekitaldi hartan, aipatutako lanak ez zuen saririk lortu, baina bai Javier Agirresarobe eibartarrak, argazki onenarena (Soldados de Salamina pelikularekin).
- 2005 - Pablo Malo donostiarrak zuzendari berriaren saria (Frío sol de invierno pelikularekin) eskuratu zuen.
- 2006 - Obaba pelikulak soinu onenaren saria irabazi zuen.
- 2015 - Lehen aldiz euskara hutsezko filma bat, Loreak, film onenaren sarirako proposatu zuten.
Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Carmen Maura: emakumezko aktore onenaren saria aldi gehien (3) lortu duena.
- Javier Bardem: gizonezko aktore onenaren saria aldi gehien (4) lortu duena.
- Fernando León de Aranoa eta Alejandro Amenábar: zuzendari onenaren saria aldi gehien (3) lortu dutenak.
- Alberto Iglesias donostiarra: jatorrizko musika onenaren saria aldi gehien (9) lortu duena.
- Verónica Forqué, Rosa María Sardá eta María Barranco: bigarren mailako emakumezko aktore onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
- Emilio Gutiérrez Caba eta Juan Diego: bigarren mailako gizonezko aktore onenaren saria aldi gehien (2) lortu dutenak.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Film onenaren Goya Sariak (zerrenda)
- César Sariak
- Gaudí Sariak
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goya Sariak ![]() |
- (Gaztelaniaz)Espainiako Zinema Akademiaren webgunea:
- (Gaztelaniaz)Goya Sarien webgunea