Lleida
Lleida | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() La Seu Vella katedralaren irudia. | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua |
![]() | ||
Erkidegoa |
![]() | ||
Probintzia |
![]() | ||
Eskualdea | Segrià | ||
Izen ofiziala | Lleida | ||
Alkatea |
Àngel Ros Domingo ![]() | ||
Posta kodea |
25001 - 25008 | ||
INE kodea |
25120 | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 41° 37′ 00″ N, 0° 38′ 00″ E / 41.616666666667°N,0.63333333333333°EKoordenatuak: 41° 37′ 00″ N, 0° 38′ 00″ E / 41.616666666667°N,0.63333333333333°E | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
138.542 bizt. (2015) ![]() | ||
Eremua | 211,7 km2 | ||
Dentsitatea | 118,66 bizt/km² | ||
Garaiera | 155 m | ||
Distantzia | 130 km Bartzelonara | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | K. a. VI. mendea | ||
http://www.lleida.cat/ |
Lleida Kataluniako mendebaldeko hiria da, Segrià eskualdeko eta Lleidako probintziako hiriburua dena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 135.919 biztanle zituen hiriak, eta 200.000 bat biztanle metropoli eremuak. Katalunia osoko zazpigarren udalerririk populatuena da.
Lleida Segre ibaiaren ertzean dago, eskualde lau emankorraren (Pla de Lleida edo Segrià) erdian, muino baten oinetan (Seu Vella). Unibertsitatea eta apezpikutegia ditu.
Eduki-taula
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
K. a. III. mendean Iltirda izenaz ageri zen: ilergeteen hiriburu zen. K. a. 218. urtean suntsitu zuten hiria erromatarrek eta Lleidatik hurbil gudu latza gertatu zen Zesarren eta Ponpeioren artean (K. a. 49). IV. mendean zehar mertzenarioen erasoek hiriaren gainbehera ekarri zuten, eta sueboek 449. urtean guztiz birrindu zuten.
Musulmanen inbasioa gerrarik gabe gertatu zen. Bartzelonako konde Ramon Berenguer IV.ak konkistatu zuen 1149. urtean, eta ordutik XIV. mende arte ezagutu zuen hiriak oparotasun handiena, zuraren eta nekazaritzako produktuen merkataritzari esker. Ondorengo mendeetako izurriteek, goseteek (1333, 1348-1351, 1391, 1589, 1599-1600, 1834, 1854, 1865, 1885), eta gerrek (Joan II.a Aragoikoaren aurkakoa, 1464; Kataluniako Gerra, 1644, 1646 eta 1647; Kataluniako Gerra Zibila) hiriaren gainbehera ekarri zuten.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Datu klimatikoak (Lleidako aireportua) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.6 | 13.7 | 17.5 | 19.8 | 24 | 28.5 | 32.2 | 31.6 | 27.3 | 21.2 | 14.2 | 9.8 | 20.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.0 | 2.2 | 4.2 | 6.5 | 10.5 | 14.4 | 17.2 | 17.4 | 14.1 | 9.4 | 4.4 | 2.1 | 8.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 26 | 14 | 27 | 37 | 49 | 34 | 12 | 21 | 39 | 39 | 28 | 28 | 369 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 4 | 3 | 4 | 5 | 6 | 4 | 2 | 3 | 4 | 4 | 4 | 4 | 46 |
Hezetasuna (%) | 81 | 70 | 61 | 58 | 58 | 54 | 51 | 56 | 63 | 71 | 79 | 83 | 66 |
[erreferentzia behar] |
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lleida da Kataluniako mendebaldeko eta, neurri handi batean, Aragoiko ekialdeko merkataritzagune nagusia. Oso garrantzitsua da bertako nekazaritzako produktuen azoka. Industria biziki hazi ez bada ere, azken urteotan gora egin du (janari industria, metalurgia, kimika, ehungintza, eraikuntzarako gaiak).
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arteari dagokionez aipagarri dira, besteak beste, XIII. mendearen hasierako katedral bizantziar-gotikoa (XIV. mendeko klaustroa, XV. mendeko kanpandorrea, ate erromaniko eta gotikoak), katedral berria (1761-1781), XIV. mendeko Laurendi santuaren eliza, La Paeria jauregi erromaniko berantiarra (XIII. mendeko fatxada), XV. mendeko Santa Maria erietxea, eta La Alcazaba gaztelua (XII. mendea).
Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondo lotuta dago errepide, autobide (A-2) eta AVE (Madril-Zaragoza-Bartzelona bidean) bidez. Hiriburuaren ondoko herri batean, Alguairen, Lleidatik 15 kilometrora kokatutako udalerrian, alhan da aireportu bat, 2008ko udatik.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lleida hiriak dituen kirol elkarteen artean, aipatzekoak dira hauek:
- Unió Esportiva Lleida. (futbola)
- Club Bàsquet Lleida (saskibaloia)
- Lleida Llista Blava (patin-hockeya)
- Club handbol Pardinyes (eskubaloia)
Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lleidatar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Enrique Granados (1867 - 1916), musikagilea.
- Landelino Lavilla (1934), politikaria eta legelaria.
- Albert Costa (1975), tenislaria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lleidako Udalaren webgunea (Katalanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez)
- Lleidako hiriaren ataria (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lleida ![]() |
![]() |
Segriàko udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Aitona • els Alamús • Albatàrrec • Alcanó • Alcarràs • Alcoletge • Alfarràs • Alfés • Alguaire • Almacelles • Almatret • Almenar • Alpicat • Artesa de Lleida • Aspa • Benavent de Segrià • Corbins • Gimenells i el Pla de la Font • la Granja d'Escarp • Llardecans • Lleida • Maials • Massalcoreig • Montoliu de Lleida • la Portella • Puigverd de Lleida • Rosselló • Sarroca de Lleida • Seròs • Soses • Sudanell • Sunyer • Torre-serona • Torrebesses • Torrefarrera • Torres de Segre • Vilanova de Segrià • Vilanova de la Barca |