Lankide:Ane Ayarza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luigi Facta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luigi Facta (1861-1930) 1861. urteko azaroak 16an jaio zen, Pinerolon, urte horretan bertan sortutako Italiako Erresuman eta 1930.urteko azaroak 5ean hil zen bere jaioterrian, 69 urte zituela. Zuzenbidea ikasi zuen Turingo Unibertsitatean eta geroago kazetari izango zen. Ikasketak bukatu ondoren, hainbat urtez egon zen haren lanean barneratuta eta horretaz gain zuen  kezka bakarra bere familia zen. Hala ere, 1892. urtean politikan sartzea erabaki zuen.  23 urte zituela Pineroloren ordezkari hautatu zuten diputatuen ganberan parte hartzeko eta bertan lanean 30 urtez mantenduko zen. Kargu horretaz gain, Pinerolon bertan hainbat kargu administratibotaz arduratu zen. Alderdi Liberaleko kidea izan zen eta idazkari ordetzat jardun zuen parlamentuko zenbait arlotan. Gainera 1910-1914 artean Italiako Erresumako Finantza Ministro izan zen, baita 1920-1921 urteetan ere. I. Mundu Gerra heldu zenean gatazkarekiko neutraltasuna proposatu zuen, Italiak gerran izango zuen parte hartzea atzeratuz.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luigi Facta zuzenbidean lizentziatu eta abokatu bihurtu zen. 1892an sartu zen mundu diplomatikoan, haren jaioterrian abokatuen eskolan diputatu hautatu zutenean. Alderdi Liberaleko kidea izan zen eta Giovanni Giolittiren hurbileko, aurrerago harekin kolaboratuko baitzuen. 1903. urtean Grazia eta Justiziaren eta kultura idazkariorde izendatu zuen Giolittik (postuak ondoren etorriko zen Vincenzo Tittoniren gobernualdian zehar mantendu zituen). Haren karrera politikoa hasi zenetik kargu ezberdinak izan zituen: Justizia eta Barne ministeritzan idazkariordea izan zen, eta 1910-1914 tartean Finantza-Ministroa izan zen.

Lehen Mundu gerrak eztanda egin zuenean, posizio neutralista zutenen aldekoa izan zen, gerra Italiara iritsi zen arte: haren semea gudan galdu ostean, semeak aberriagatik egindako sakrifizioaz harro zegoela adierazi zuen. Gerra amaitu zenean, Giottik berriz ere izendatu zuen haren gobernuko finantza-ministro (1920-1921).

1922ko otsailaren 22an Viktor Emmanuel II.ak Ministro-Kontseiluko lehendakari izendatu zuen, eta bitarteko Barne-Ministro kargua bere gain hartu zuen. Gobernu berriak gerra zibiletik oso gertu zegoen herrialde bat gidatu behar zuen, non faxismoaren bortizkeriek gora egiten zuten egunero, batez ere sozialistagoak ziren herrixka eta eskualdeetan. Uztailaren 13an Faxistek Ceremona hiriari erasotu egin zuten eta Guido Miglioli sindikalistarenn etxeari su eman zioten. Guido Miglioli nekazari katolikoen mugimenduaren taldeburua zen, baita Italiako Alderdi Popularreko diputatua. Ekintza horrek gobernuaren haustea ekarri zuen, Alderdi Popularrarekin sortu zen konfidantza ezazko egoeragatik. Uztailaren 30ean, Victor Emmanuel III.ak gobernu berria osatzerakoan, Facta izendatu zuen berriro Lehen Ministro kargurako.

Hurrengo egunetan Mussolinik Erromako Martxa burutu zuen eta Factak erregeari sitio-egoera ezartzeko eskaera egin zion, erregearen obespenik lortu gabe. Erregearen, Viktor Emmanuel III.-aren, sinadura zen bere eskakizuna gauzatzeko beharrezkoa zen bakarra. Erregea ez zen Factaren alde aurkeztu, eta dokumentua ez zuen sinatu.  Urriaren 31an Factak ministro kargua utzi zuen haren porrota zela medio. Egoera horren aurrean, Viktor Emmanuel III.ak telegrama bat bidali zion Milanen zegoen Mussoliniri; haren eskuetan utzi zuen gobernua osatzeko boterea eta Mussolini Erromara abiatu zen haren gobernu berria osatzeko. Factak ezin izan zuen inongo kontrakotasunik erakutsi, Mussoliniren ideiak errespetatu eta beste guztiek bezala, haren nahiak bete behar izan zituen. Horregatik, diktadura errotuago zegoenean, Mussolinik berak Erregearen oniritziarekin senadore izendatu zuen Facta.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidegain, E. (2014). Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria. Baiona: Elkar

Carsten, F. L. (1982). The rise of fascism. Berkeley: University of California Press

Cansacchi, G. (1955). Luigi Facta nei documenti dell’Archivio di Pinerolo

Sircana, G. (1994). Facta, Luigi. in F. Bartoccini, Dizionario Biografico degli Italiani. Erroma: Instituto della Enciclopedia Italiana

Stevenson, D. (2013). 1914-1918 Historia de la primera guerra mundial. Penguin Random. Bartzelona: House Grupo Editorial