Benito Mussolini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Benito Mussolini
Benito Mussolini colored.jpg
Kanpo Harremanetarako ministro

1943ko irailaren 23a - 1945eko apirilaren 28a
Italiako ministroen kontseiluko presidentea

1943ko irailaren 23a - 1945eko apirilaren 28a
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy Itzuli

1943ko otsailaren 6a - 1943ko uztailaren 25a
Galeazzo Ciano - Raffaele Guariglia
Q59193318 Itzuli

1939ko martxoaren 23a - 1943ko abuztuaren 2a
First marshal of the empire Itzuli

1938ko martxoaren 30a - 1943ko uztailaren 25a
← baliorik ez - baliorik ez →
minister of Public Works of the Kingdom of Italy Itzuli

1935eko abuztuaren 7a - 1935eko irailaren 5a
Luigi Razza - Giuseppe Cobolli Gigli
minister of Italian Africa of the Kingdom of Italy Itzuli

1935eko urtarrilaren 18a - 1943ko uztailaren 25a
Emilio De Bono - Melchiade Gabba
Italiako Erresumako diputatua

1934ko apirilaren 28a - 1939ko martxoaren 2a
minister of the Navy of the Kingdom of Italy Itzuli

1933ko azaroaren 6a - 1943ko uztailaren 25a
Giuseppe Sirianni - Raffaele de Courten
minister of Air Force of the Kingdom of Italy Itzuli

1933ko azaroaren 6a - 1943ko uztailaren 25a
Italo Balbo - Renato Sandalli
minister of War of the Kingdom of Italy Itzuli

1933ko uztailaren 22a - 1943ko uztailaren 25a
Pietro Gazzera - Antonio Sorice
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy Itzuli

1932ko uztailaren 19a - 1936ko ekainaren 11
Dino Grandi - Galeazzo Ciano
minister of Public Works of the Kingdom of Italy Itzuli

1930eko otsailaren 3a - 1930eko abenduaren 13a
Michele Bianchi - Araldo di Crollalanza
minister of Corporations of the Kingdom of Italy Itzuli

1929ko irailaren 12a - 1936ko ekainaren 11
Giuseppe Bottai - Ferruccio Lantini
minister of Public Works of the Kingdom of Italy Itzuli

1929ko apirilaren 30a - 1929ko irailaren 12a
Giovanni Giuriati - Michele Bianchi
Italiako Erresumako diputatua

1929ko apirilaren 20a - 1934ko urtarrilaren 19a
minister of Italian Africa of the Kingdom of Italy Itzuli

1928ko abenduaren 18a - 1929ko irailaren 12a
Luigi Federzoni - Emilio De Bono
minister of Interior of the Kingdom of Italy Itzuli

1926ko azaroaren 5a - 1943ko uztailaren 25a
Luigi Federzoni - Umberto Ricci
minister of Corporations of the Kingdom of Italy Itzuli

1926ko uztailaren 2a - 1929ko uztailaren 20a
← baliorik ez - Giuseppe Bottai
minister of Air Force of the Kingdom of Italy Itzuli

1926ko urtarrilaren 4a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Italo Balbo
minister of the Navy of the Kingdom of Italy Itzuli

1926ko urtarrilaren 3a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Giuseppe Sirianni
minister of War of the Kingdom of Italy Itzuli

1926ko urtarrilaren 3a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Pietro Gazzera
minister of Air Force of the Kingdom of Italy Itzuli

1925eko abuztuaren 30a - 1926ko urtarrilaren 4a
Benito Mussolini - Benito Mussolini
minister of the Navy of the Kingdom of Italy Itzuli

1925eko maiatzaren 8a - 1926ko urtarrilaren 3a
Paolo Ignazio Maria Thaon di Revel - Benito Mussolini
minister of War of the Kingdom of Italy Itzuli

1925eko apirilaren 4a - 1926ko urtarrilaren 3a
Antonino Di Giorgio - Benito Mussolini
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy Itzuli

1924ko ekainaren 17a - 1929ko irailaren 12a
Benito Mussolini - Dino Grandi
minister of Italian Africa of the Kingdom of Italy Itzuli

1924ko ekainaren 17a - 1924ko uztailaren 1a
Luigi Federzoni - Pietro Lanza di Trabia
Italiako Erresumako diputatua

1924ko maiatzaren 24a - 1929ko urtarrilaren 21a
minister of Air Force of the Kingdom of Italy Itzuli

1923ko urtarrilaren 24a - 1925eko abuztuaren 30a
← baliorik ez - Benito Mussolini
minister of Interior of the Kingdom of Italy Itzuli

1922ko urriaren 31 - 1924ko ekainaren 17a
Paolino Taddei - Luigi Federzoni
Italiako Erresumako Lehen Ministro

1922ko urriaren 31 - 1943ko uztailaren 25a
Luigi Facta - Pietro Badoglio
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy Itzuli

1922ko urriaren 31 - 1924ko ekainaren 17a
Carlo Schanzer - Benito Mussolini
Italiako Erresumako diputatua

1921eko ekainaren 11 - 1924ko urtarrilaren 25a
Bizitza
Izen osoa Benito Amilcare Andrea Mussolini
Jaiotza Predappio1883ko uztailaren 29a
Herrialdea  Italiako Errepublika Soziala
 Italiako Erresuma
Bizilekua Venezia jauregia
Heriotza Giulino Itzuli1945eko apirilaren 28a (61 urte)
Hobiratze lekua Predappio
Cimitero Maggiore di Milano Itzuli
Heriotza modua gizahilketa: summary execution Itzuli
bala zauria
Hiltzailea Walter Audisio Itzuli
Familia
Aita Alessandro Mussolini
Ama Rosa Maltoni
Ezkontidea(k) Rachele Mussolini  (1915eko abenduaren 16a -  1945eko apirilaren 28a)
Bikotea(k) Ida Dalser
Margherita Sarfatti
Clara Petacci
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Lausanako Unibertsitatea
(1904 - 1904) : gizarte-zientzia
Hizkuntzak frantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, irakaslea eta politikaria
Altuera 1,69 metro
Lantokia(k) Milan eta Erroma
Enplegatzailea(k) Avanti! Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Grand Council of Fascism Itzuli
Mugimendua Italiar nazionalismoa
faxismoa
Zerbitzu militarra
Adar militarra Italian Air Force Itzuli
Regia Aeronautica Itzuli
Alkandora beltzak
Gradua First marshal of the empire Itzuli
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Greco-Italian War Itzuli
Italian invasion of Albania Itzuli
Bigarren Italia-Etiopia gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Republican Fascist Party Itzuli
Alderdi Nazional Faxista
Italiako Alderdi Sozialista
Fasci Italiani di Combattimento Itzuli
IMDb nm0615907
Benito Mussolini Signature.svg

Benito Amilcare Andrea Mussolini (Dovia di Predappio, Forlì-Cesenako probintzia, Emilia-Romagna, 1883ko uztailaren 29a - Giulino di Mezzegra, Comoko probintzia, Lombardia, 1945eko apirilaren 28an) italiar politikari, kazetari, eta Alderdi Nazional Faxistaren burua izan zen. 1922-1943 bitartean Italiako Erresumako lehen ministroa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900. urtean Alderdi Sozialistan sartu zen, eta Avanti, alderdi sozialistaren aldizkari ofizialaren zuzendari izendatu zuten. Lehen Mundu Gerran Frantziaren alde agertu zelako salaketapean, alderditik bota zuten. 1919an, Italiako fascioak sortu zituen, 1921ean eratu ziren Alderdi Nazional Faxistaren oinarri izan zirenak. Gerraosteko italiar suminari probetxu ateraz, 1922ko urrian Erromarako Martxa antolatu zuen, aginpidea lortzeko asmoarekin. Egun batzuk geroago, Viktor Emanuel III.a erregeak gobernua antolatzeko agindua eman zion. Antzinako Erromako buruzagi militarren antzera, duce (latinez: dux, «gidaria») titulua hartu zuen eta legez kanpo utzi zituen alderdi eta sindikatu ez faxista guztiak eta indarrik gabe prentsa askatasuna. 1925. urtean eman zion hasiera erregimen faxistaren diktadurari.

Etiopia eta Albania inbaditu zituen, eta Espainiako Gerra Zibilean Francori laguntza eman zion. 1940an, Bigarren Mundu Gerran, Hitlerren alde jarri zen. Gerran Italiak izan zituen hondamendi militarren ondorioz, Kontseilu Faxista Nagusiak atxilotu egin zuen 1943an. SSetako komando batek askatu ondoren, Italiako iparraldean Saloko Errepublika faxista aldarrikatu zuen, eta zapalkuntza latza bideratu zuen. Aliatuak Italian barrena aurreraka zihoazela eta, alemaniarren babesa galdu zuenean, Suitzara ihes egin nahi izan zuen, baina Italiako erresistentziako talde batek atxilotu eta, Clara Petacci neska-lagunarekin batera, fusilatu zuen.

Mussoliniren kanpo-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mussolini boterera iritsi baino lehen ere, Italiak Mediterraneoan eta Balkanetan zuen eragina hedatu nahi zuen, eta inperio kolonial bat sortu Afrikan. Gainera, 1919-1920ko Parisko Bake Konferentziak (Italian "garaipen mutilatu" izenez ezaguna) eragindako etsipenak berekin ekarri zuen italiar errebisionismoa.

Mussolinik suspertu egin zituen helburu horiek, eta kanpo-politika oportunista bultzatu zuen, helburutzat zuena Italia potentzia bilakatzea. 1920tik 1930era bitartean, Saint-Germaineko Ituna eta Balkanen gaineko politika berraztertzen saiatu zen, baina apenas sortu zuen emaitzarik, Fiume okupatzea (1924) eta Albaniarekin adiskidetasun-itun bat sinatzea (1926) izan ezik (itun horrek Italiaren estatu satelite bilakatu zuen Albania).

1930eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Mussolinik joera argiro espantsionista hartu zuen, eta Alemaniarekin aliantza bat egin zuen. 1935-1936an, italiar tropek Etiopia inbaditu zuten. Nazioen Elkarteak gaitzetsi egin zuen konkista hura. Erresuma Batua eta Frantzia Mussolinirengandik urruntzen joan ziren, eta italiar agintaria Hitlerrengana hurbiltzen hasi zen. Italiaren eta Alemaniaren arteko harremana estutu egin zen, Espainiako Gerra Zibilean partu hartu zutenean Erroma-Berlin Ardatza sortu zutenean (1936).

Mussoliniren botereak 1925ean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Botere betearazlearen agintari gorena da: bere ministroak aukeratzen ditu, eta ministro horiek erantzukizuna dute bai erregearen aurrean, bai bere aurrean; hark erabakitzen du zenbat ministerio izango diren, eta bere gain har ditzake hainbat ministerio; errege-familiako kideen tutoretzako kontseiluan parte hartzen du eta koroaren txanbelan funtzioa betetzen du; ganberek ezin dute inolako gairik eztabaidatu, hark aldez aurretik baimenik ematen ez badu; bi ganberetako batek lege-proiekturen bat baztertzen badu, berriro aurkez dezake hiru hilabeteko epea igaro ostean (...). Inork gobernuburuaren bizitzaren, osotasun fisikoaren edota askatasunaren aurka egiten badu, gutxienez hamabost urteko espetxe-zigorra izango du; eta atentatua hilgarria bada, heriotza-zigorra ezarriko zaio. Inork gobernuburua iraintzen badu, bai hitzez, bai ekintzez, sei eta hogeita hamar hilabete bitarteko espetxe-zigorra izango du."

1925eko abenduaren 24ko legea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benito Mussolini Aldatu lotura Wikidatan