Lankide:Anebarkos/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ahotsa.info[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahotsa.info, Nafarroako komunikabide digitala da, 2014. urtean sortu zen crowdfunding plataforma bidez finantzatua.  Audientzia Nazionalak bere aurrekariak izandako Apurtu.org eta Ateak Ireki hedabideak itxi eta  kausa artxibatu ondoren, Ahotsa.info proiektu berria martxan jarri zen.

Historia eta aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apurtu-org[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apurtu.org, 2007. urtean sortutako Nafarroako komunikabide digitala zen. Plataformaren helburu nagusia preso politikoen eskubideen alde egitea zen. 2011an Auzitegi Nazionalak poliziaren operazio bat agindu zuen. Poliziak webguneko materiala konfiskatu zuen eta plataformako zenbait kide atxilotu zituen. Terrorismoa goraipatzea leporatu zitzaien. Fernando Grande Marlaska epaileak webgunearen itxiera agindu zuen. [1]

Ateak ireki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apurtu.org itxi ondoren, kazetari talde batek hedabide berri bat sortu zuen, Ateak Ireki izenekoa. Komunikabide berriak beste protesta mota batzuei ahotsa ematen zien. 2013ko azaroaren 13an Audientzia Nazionalak itxi zuen, Guardia Zibilaren txosten baten bidez, plataforna Herrira mugimenduarekin harremantzen zuena.[2] 2013ko abenduaren 28an, Audientzia Nazionalak artxibatu egin zuen Apurtu.org itxieraren kasua. [3]

Ahotsa behar dugu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoeraren aurrean, 2014. urtean, aurreko proiektuetako kazetariek Ahotsa.info hedabide berria sortu zuten “Nafarroako herri mugimendua eta aldaketaren aldeko herritarren ahotsa” goiburuarekin. Crowfunding kanpaina jarri zuten martxan www.goteo.org plataformaren bidez, ahotsa behar dugu lelopean. Helburua 20.000 euro biltzea zen eta azkenean 23.098 euro biltzea lortu zuten ekarpenekin. [4] 

Diru bilketaren arrakastak Ahotsa.info eratzea ahalbidetu zuen. 2014ko otsailaren 21ean, Iruñeako Alegría Peñan Ahotsa.info proiektua publikoki aurkeztu zen. [5]

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web orrialdea, http://ahotsa.info/, 8 atal nagusietan banatzen da; Hasiera, politika, sozio-ekonomia, bideoak, kultura, iritzia, agenda, argazkiak eta komunikatuak. Euskarazko zein gaztelaniazko edukiak aurki daitezke. Eduki guztiek etiketa gorri bat daramate, gai esparrua zehazten duena. Mota guztietako edukiak aurki daitezke: Albisteak, iritzi artikuluak, argazkiak, bideoak….

  • Hasiera: Web orrialdean sartzerakoan agertzen zaizuna da. Gai ezberdinen inguruko berriak agertzen dia.
  • Politika: Politikarekin zerikusia duten albisteak. Albiste bakoitza, gaiaren arabera etiketa bat edo beste dauka. (Internazionalismoa, errepresaliatuak, lan mundua…)
  • Sozio-ekonomia: Gizartea eta ekonomiaren inguruko albisteak. Politikaren atalean bezala, albiste bakoitzak etiketa bat darama. (Gazte mugimendua, euskara, herri mugimendua…)
  • Bideoak: Ahotsa.info berak ekoiztutako bideoen galeria.
  • Kultura: Kulturarekin harremana daukaten albisteak. Etiketa ezberdinekin (podcast, euskara…)
  • Iritzia: Gai ezberdinen inguruko iritzi artikuluak aurki daitezke atal honetan. Berriz ere, gaia identifikatzen duten etiketekin. (Sanferminak, haur eskolak, etxebizitza, ekologia…).
  • Agenda: Nafarroan antolatzen diren ekimenei buruzko informazioa. Txpelketak, bertsosaioak, jaiak, aurkezpenak, ekitaldiak, asanbladak, hitzaldiak, mobilizazioak eta bestelakoak.
  • Argazkiak: Albisteei lotutako argazki galeria.
  • Komunikatuak

Negozio eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazkidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web orrialdeko eduki guztiak doan ikus daitezke. Hala ere aukera ematen du bazkide egiteko. Galdetegi bat bete behar da horretarako. Bazkideek 5€ hilean edo 60€urtean ordaintzen dute[6].

Publizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Web orrialdean ere ikus daitezke plataformak eskaintzen dituen publizitate tarifak. Iragarkiak tamaina eta web orrialdean edo youtubeko bideoetnan agertzen diren denboraren arabera prezio bat edo beste dute. Tarifa merkeenak 60€ko prezioa du eta garestienak 350€.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahotsa.info webguneak 2017an 880.757 bisita izan zituen. Sare sozial nagusietan aurki daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) lahaine.org. «El juez Grande-Marlaska decreta el "bloqueo preventivo" de la web Apurtu.org» La Haine Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2013-11-13). «La Audiencia Nacional española decreta el cierre de Ateak Ireki» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  3. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  4. (Gaztelaniaz) Goteo, Fundación. «Ahotsa behar dugu» Goteo.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) lahaine.org. «Presentación de Ahotsa.Info» La Haine MM SS Estado Español (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  6. «Ahotsa.info» ahotsa.info (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).