Herrira
Herrira euskal preso politikoen aldeko defentsarako eta Espainiako gobernuaren haiekiko espetxe-politika salatzeko 2012 urtean sortutako erakundea da.
2013. urteko urriaren 1ean Guardia Zibilak Herrira erakundeko 18 kide atxilotu zituen, Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak aginduta. Atxiloketa gehienak Hernanin gertatu ziren euskal presoen aldeko erakundeko kideak batzarra egiten ari zirenean. Epaileak Herriraren sare sozialetako kontuak itxtea zein kontu korronteak blokeatzeko agindua ere eman zuen.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 18 pertsona atxilotu dituzte, Herriraren aurkako operazio batean, eitb.com, 2013ko urriaren 1a.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |