Lankide:Anejauregi22/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ardipithecus ramidus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardipithecus ramidus desagertutako hominido espezie bat da, seguru aski hominino bat (primate bipedoa) eta beharbada gizakiaren arbasoa. “Ardi“-k grekeraz lurzoru esan nahi du, “pithecus“-ek tximino eta “ramid“-ek sustrai esan nahi du lehen hondarrak aurkitu ziren lekuko (Etiopia) hizkeran (amhárico).

| name = Intsektu - makila | image =Branchiostoma_lanceolatum.jpg | image_caption = Branchiostoma lanceolatum | regnum = Animalia | phylum = Chordata | unranked_familia = Prochordata | subphylum = Cephalochordata | subphylum_authority = Owen, 1846 | subdivision_ranks = Familias | subdivision = Asymmetronidae
Branchiostomidae

Erregistro fosila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 4,4 milioi urtetan datatzen den banako bat aurkitu da Etiopian, Aramiseko aztarnategian.

Tim White eta bere kideek deskubritu eta definitu zuten espezie hau maxilare batzuetatik abiatuz 1992-1993 urteetan izan zen, Ekialdeko Afrikan hain zuzen ere. Hondar fosil hauek, 4,4 milioi urtetako antzinatasuna dutela estimatzen da eta zuhaitz ugarikoko habitat hezean garatu zirela aditzera ematen dute. Hondar hauen inguruko polemika zabaldu zen zalantzan jarriz espezie hau homininien adarrekoa bazen edo hauen kanpoan geratzen zen tximino antropomorfoekin batera.

2005eko urtarrilean beste gorpuzki batzuen aurkikuntzak eman ziren, gutxienez Ardipithecus ramidus-en bederatzi banako sailkatuz, 4,4 eta 4,1 milioi urte bitarteko antzinatasunarekin. Gorpuzki hauek, Etiopia iparraldean, As Duma-n hain zuzen ere aurkitu zituzten Sileshi Seaslug-ek zuzendutako Indianako Unibertsitateko taldeak. Aztarnategian aurkitutako metatarsiano (oineko hezurra) bateko aspektuak, frogatzen du beharbada animalia hau homininoak bezala bere beheko gorputz-adarrekin mugitzen zela. Espezie honen aurkitzaileen arabera, aurkikuntza honek egiaztatzen du duela 4,5 milioi urte hominidoek jada zutik zebiltzala, hots, bi oinen gainean.

2009ko urrian, Ardhipithecus ramidus-en hondar fosil berriak aurkitu ziren Afar-eko haranean (Etiopia), bertatik 75 km iparralderantz aurkitu zen Lucy (Australopithecus afarensis) konkretuki 1974. urtean. Zehazki, 235 arrasto aurkitu dira totalean 36 espezie desberdinetakoak gutxienez, zeinean hondar gehiengoak 4,4 milioi urteko antzinatasuna duen eme heldu bati dagozkien, non eme honi “Ardi“ ezizenaz ezagutzen zaion. Arrasto hauetatik aurrera eskeletoaren parte handi bat berreraiki ahal izan da, A. ramidus espeziearen hainbat informazio eskuragarri emanez bereziki giza zuhaitz ebolutiboari begira.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardipithecus ramidus-en kranioa

   Espezie honen anatomiari dagokionez. 130 eta 150cm arteko altuera eta 50kg-ko pisua zuela estimatzen da. Gainera, 350cm3-ko bolumen zerebrala eta garezurreko oinarri luzanga duela esaten da. Zulo okzipital posteriorea du, eta prognatismo irtena du.  Hauen hortzei dagokienez, homininoen eta tximino antropomorfoen arteko egitura dute. Intsinsibo handiak, molar karratuak, kaninoek diamante forma eta esmalte finekoak dira.

   Bestalde, “Ardi“-ren eskeleto ia osoaren aurkikuntzaren ondoren espezie honen gaineko hainbat zalantza ebatzi ahal izan dira; horrela, pelbisaren goialdeko formak argitzen digu bipedoa zela eta bizkar zuzenarekin zebilela, baina oinaren formak aldiz, barrurantz zuzendutako hatz lodiarekin (eskuetan bezalaxe) gainerako behatzen paraleloa izan beharrean, adierazten digu oinen kanpoko partearen gainean sostengatuz ibili behar zuela eta ondorioz, distantzia handirik ezingo lukeela ibili bi hanketan.

   Ardipithecus ramidus-en diamante itxurako goi-kaninoak gizakiarn hortzen antzekoagoak dira, txinpanzeen “V“ formako kaninoenak baino, beste simioek bezala arrek hortz handiagoak baitituzte, euren artean borrokatzeko.  Aldiz, Ardipithecus arrek, gizakiak bezalaxe, letaginak tamainaz murriztuta (txikituta) zituzten eta emeen antzekoak ziren, zeinetan Lovejoy-ren arabera honako hau harreman sozialeko aldaketarekin erlazionatuta egon behar izan zuen. Hala ere, bere itxura, orokorrean, A. ramidus-ak seguru aski simio baten antz gehiago zuen gizaki batena baino.

Aurpegia txikia eta konplexu kanino/premolarra murriztua zuten. Honek adierazten du eraso soziala minimoa zela espezie honetan. Burmuinaren tamaina, txinpantzeen antzekoa izatea proposatzen dute.

Dimorfismo sexual txikia dute. Eskeleto postkranialeko hainbat hezurren ezaugarriek erakusten dute zuhaitzetan zehar mugitzeko kapaza zela, oin eta esku-ahurraren gainean eutsiz; hau, esku, beso, oin, pelbis eta hanketako hezurrak ikertuz ondorioztatu da. Ar. ramidus-en igotzeko erari igoera palmigradoa deritzo. Aldiz, lurrean ibiltzeko era, bipedoa zen. Dena den, bipedalismo hau, ondoren Australopitezinoek erakutsiko dutena baino primitiboagoa zen. Gainera Australopitezinoekin konparatuz, murtxikadura sendoko aparatua ere falta zitzaien, ingrugiro irekirako moldapena izango zena.

Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizi zen habitata, Ipar-Ekialdeko Ethiopiako Afar Rifta zen. Aramiseko aztarnategian aurkitu zuten espezie honen holotipoa.

Lurreko laginetako eta hortzetako konposizio isotopikoa aztertuz, ondorioztatu da: Ar. ramidus baso irekietan bizi zela, non baso zati dentso eta ilun batzuk tartekatzen ziren.

Dietari dagokionez, txinpanzeak baino omniboroagoak zirela ondorioztatu da. Hain zuzen ere, fruitu helduetan espezializatuak zeuden eta C3 landareak ziren haien dietan protagonistak. Seguruaski, bai zuhaitzetan baita lurrean ere elikatzen ziren. Espezie honek, eremu irekietatik erabiltzen zituen baliagaien kopurua txikia zen, baina dena den, bipedoa zelaren hainbat froga badaude, eta hala kontsideratzen da, nahiz eta oraindik beste ezaugarri primitiboago batzuk mantendu. Honek, bipedia garatzeko eremu irekiak gako izan zirenaren hipotesiaren aurka egiten du. Hauek, oihanetan bizi ziren eta bipedotzat jotzen dira.

Sistematika eta filogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardipithecus ramidus aurkitu aurretik, uste zen txinpanze eta gizakion azken aitzindari komuna Australopithecus afarensis (duela 3-4milioi urte artean bizitakoa) zela. Honek ez zuen azaltzen bipediaren eboluzioa, zati tenporal horretan zegoen hutsune handia dela eta. Dena den, gure leinuaren aitzindariaren inguruko hipotesia kolokan gelditu zen, espezie hau aurkitu zenean, hain zuzen ere, Australopithecus baino espezie zaharragoa eta bipedoa izanik, gure leinuaren eboluzioaren inguruan kontrobertsiak sortu ziren. Tximino antropomorfo eta homininien ezaugarriak partekatzen ditu.

Ardipithecus ramidus-ek foramen magnuma erlatiboki aurrerantz kokatuta dauka basikranio motz batean (kranioaren beheko aldea, bizkarrezurrarekin kontaktuko gunea), honek hortz kanino ez afilatuen eta bipedialismo terrestrialaren frogak ematen ditu. Ezaugarri deribatu hauek, Australopithecus eta Homo generoen kladoaren lerro ebolutiboan kokatzera garamatza.

Era berean, pelbiseko eta oinetako ezaugarriek, Ardipithecus ramidus-ek oraindik zuhaitzetarako bizimodua ahalbidetzen duten moldapenak dituztela aditzera ematen digu. Honek zalantzan jartzen du bere kokapena zuhaitz filogenetikoan. Proposatzen da, eboluzio paraleloa eduki zezakeela, hau da, homoplasiaren adibide izan zitekeela Ardipithecus ramidus txinpanzeak eta homo leinua banatu zeneko tartekoa. Hain zuzen ere, bi espeziek lerro desberdin eta paraleloetan eboluzionatu izanak eta ezaugarri komunak elkarbanatuz, baina independenteki lortuta.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1][2][3]


  1. Mongle, Carrie S.; Strait, David S.; Grine, Frederick E.. (2019-06-01). «Expanded character sampling underscores phylogenetic stability of Ardipithecus ramidus as a basal hominin» Journal of Human Evolution 131: 28–39.  doi:10.1016/j.jhevol.2019.03.006. ISSN 0047-2484. (Noiz kontsultatua: 2020-01-09).
  2. Sarmiento, E. E.; Meldrum, D. J.. (2011-04-01). «Behavioral and phylogenetic implications of a narrow allometric study of Ardipithecus ramidus» HOMO 62 (2): 75–108.  doi:10.1016/j.jchb.2011.01.003. ISSN 0018-442X. (Noiz kontsultatua: 2020-01-09).
  3. Clark, Gary; Henneberg, Maciej. (2017-03-01). «Ardipithecus ramidus and the evolution of language and singing: An early origin for hominin vocal capability» HOMO 68 (2): 101–121.  doi:10.1016/j.jchb.2017.03.001. ISSN 0018-442X. (Noiz kontsultatua: 2020-01-09).