Hominidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Hominidae
Fosilaren garaia: Miozeno-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Goifamilia: Hominoidea
Familia: Hominidae
É. Geoffroy, 1812
Azpifamiliak

Hominidae Hominoidea primateen arteko familia bat da. Gizakiak eta gertu dauden animaliek osatzen dute: orangutana, gorila, txinpanzea eta bonoboa barne.

Sailkapen tradizionalean talde honetan hominido bipedoak baino ez ziren sartzen, Homo, Australopithecus eta Paranthropus generoak, adibidez. Gaur egun kladistikaren arabera sailkatzen dira animaliak eta lehengo Pongidae familia hemen sartzen da. Bi hanken gainean ibiltzen diren generoak Hominina azpileinuan sailkatzen dira gaur egun.

Hominidoak primaterik handienak dira, 48 kilogramotik 270era. Orokorrean arrak emeak baino handiagoak dira, gorputz handiekin eta beso ondo garatuak. Bertikalagoak dira beste primate batzuk baino.

Hominidae filogenia.png
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hominidae Aldatu lotura Wikidatan