Lankide:Aroa Estalayo Beaskoetxea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

MARIA PEDRAZA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Pedraza Morillo (Madrid, 1996ko urtarrilaren 26a) aktore espainiarra da. Lan ugari egin ditu, telebistan zein zineman. Ezaguna egin da netflix-eko “Amar” telesainan egindako paperagaitik, Laura papera antzestuz. Beste lan ezagun batzuk, La casa de papel, Toy Boy, Élite[1] eta Si fueras tu-ren moduan egin ditu.

Aktore lanez gain ballet dantzaria ere izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Pedraza Morillo, 1996ko urtarrilaren 26an jaio zen, Madrilen. 8 urte zituela,(2004an) dantza klasikoa ikasten hasi zen Mariemma[2] Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean.

Amaren aholkuaren ondoren, interpretazio eskolak hartzen hasi zen kontserbatorioko dantza klaseetara joaten zen bitartean, 18 urte bete arte[3]. Orain bere kabuz dantza egiten

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Pedraza, Jaime Lorente lankidearekin hasi zen harremanetan, La Casa de Papel-etik ezagutzen zuen eta bi urte batera egon ziran. 2020aren amaieran publikoki utsi ondoren, 2021eko maiatzan, harreman bat hasi zuen Alex Gonzalezekin, Toy Boy-ren grabazioetan ezagutu eban aktorea.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere instagram-eko kontuan aurkitu zuen Esteban Crespo zinema-zuzendariak, eta entzunaldi bat egitera gonbidatu zuen bere “Amar” opera aktore nagusia izateko[4][5]. Kastinera iritsi zenean, oso urduri zegoela esan zuen, dantzatzen bakarrik zekialako, eta ez antzezten. Hala eta guztiz ere, protagonista moduan hartu zuten Lauraren papera egiteko, Pol Monen, Natalia Tena, Gustavo Salmeron eta Nacho Fresneda aktoreek osatutako aktore taldea osatuz. Filma 2017ko martxoaren 21ean estrenatu zen zinema-aretoetan.

Aktore moduan egindako bigarren proiektua Alison Parker izan zan, Britainia Handiak Espainian zuen enbaxadorearen alaba moduan, La casa de papel telesainean. Ondoren, Netflix-ek erosi zuen, eta, horri esker, aktoreari nazioko eta nazioarteko errekonozimendua eman zioten. Urte horretan bertan, RTVE bere Playz Si fueras tú plataformarako ekoiztutako webseriearen zerrendan parte hartu zuen, Alba Ruiz Alonso eta Cristina Romeroren rolak interpretatuz. Serie interaktibo horretan, erabiltzaileek astero ematen zuten botoa, istorioak nola jarraituko zuen erabakitzeko. Serie horrek telefilma ekarri zuen, 2017ko abenduaren 4an La 1 katean estreinatua.

2018. urtearen hasieran, Elite izeneko Netflix-en jatorrizko bigarren telesailean parte hartuko zuela iragarri zuten. Bertan, La casa de papel telesaileko Miguel Herrán eta Jaime Lorente aktoreekin batera antzeztu zuen. Elite urte bereko urriaren 5ean estrenatu zen. Marina Nunier antzeztu zuen telesailaren lehen denboraldian.

Atresmediak baieztatu zuen aktorea izango zela Toy Boy-en. FesTV-en proiektatu zuten, Gasteizen, eta Atresplayer Premium-en estrenatu zuten 2019an. Telebista irekian emititu ondoren, Netflix online plataforman estreinatu zuten telesaila 2020ko martxoaren hasieran. Gainera, iraila eta urria bitartean, ¿A quién te llevías a una isla desierta? filma filmatu zuen, Jota Linaresen zuzendaritzapean, Netflix plataformarako ere. Filma Malagako Zinemaldiaren XXII. edizioan aurkeztu zen eta 2019ko apirilaren 12an estrenatu zen.

2019ko abuztuan hasi zen, El verano que vivimos filmatzen, Carlos Iglesiasek zuzendutako film-a, eta Blanca Suárez eta Javier Rey aktoreek parte hartu zuten, besteak beste. Bere estrenaldia 2020ko azaroaren 6an izango da. 2020ko ekainean jakitera eman zen Maria, Karra Elejalderekin batera, Fernando Colomoren Poliamor para principiantes komedia berriaren protagonista izan da, eta filmaren filmazioaren hasiera. Hasiera batean iragarri zen, berriro Jota Linaresen eskuetan jarriko zela 2022ko apirilean Netflixen estrenatu zen Las niñas de cristal jatorrizko filmaren protagonista izateko.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2021-05-20). «Así ha evolucionado María Pedraza desde sus primeros papeles en 'La casa de papel' y 'Élite'» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  2. (Gaztelaniaz) PERÚ, NOTICIAS EL COMERCIO. (2019-01-21). «¿Quién es María Pedraza? Fotos de Instagram, biografía, trayectoria, novio y todo sobre la actriz española | RESPUESTAS» El Comercio Perú (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  3. (Gaztelaniaz) «María Pedraza, la bailarina que se convirtió en actriz» Mujer Hoy 2021-06-21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  4. (Gaztelaniaz) «María Pedraza, la ‘instagrammer’ que se convirtió en actriz» La Vanguardia 2017-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  5. (Gaztelaniaz) Pereda, Olga. (2017-04-20). «María Pedraza: de Instagram al cine» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).