Lankide:Arrate Añibarro/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Van Gend & Loos auzia, (26/62), 1963ko otsailaren 5ekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Gend & Loos vs Nederlandse Administratie der Belastingen (1963ko otsailaren 5ekoa) 26/62 auzia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren funtsezko kasu bat izan zen, Europako Ekonomia Erkidegoa Eratzeko Tratatuko xedapenak Erkidegoko estatu kideetako auzitegietan pertsona fisiko zein juridikoek betearazi zitzaketen eskubide juridikoak sortzeko gai zirela ezarri zuena.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegia

Duela hirurogei urte, 1963ko otsailaren 5ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak EBko ordenamendu juridikoaren oinarri konstituzionalak ezarri zituzten hainbat epairen artean lehena eman zuen. Van Gend & Loosen kasu seminalak aukera eman zion Auzitegiari EBko zuzenbideak estatu kideen ordenamendu juridikoetan duen eragin zuzenaren doktrina aldarrikatzeko. Praktikan, horrek esan nahi du gizabanakoek zuzenean eska ditzaketela eskubideak EBko Zuzenbidearen arabera, eta eskubide horiek estatuetako auzitegietan betearazi.

Van Gend & Loos enpresa

Van Gend & Loos auzia Mendebaldeko Alemaniatik inportatutako produktu baten gaineko Herbehereetako aduana-zergak Erromako Itunaren 12. artikuluan jasotako etete-klausula urratzen zutela zioen enpresa batek piztu zuen. EEE T.aren 12 artikuluak dio: “Estatu kideek ez dute beren artean inportazioko eta esportazioko aduana-eskubide berririk edo ondorio baliokidea duten ordainarazpenik ezarriko, ezta elkarrekiko merkataritza-harremanetan aplikatzen ari direnak gehituko ere.”

Garai hartan, estatu kideetako konstituzio-legeak ez ziren koherenteak EBko Tratatuek estatuetako auzitegietan dituzten ondorioei dagokienez. Holandako auzitegiak Europako Justizia Auzitegiari galdetu zion ea etete-klausulak ondorio zuzenik ba ote zuen auzitegi nazionaletan, eta, hala izanez gero, kasuan kasuko produktuaren aduana-sailkapena aldatzeak, aduana-zergak gorago jartzeko ondorioekin, klausula hori urratzen ote zuen.

Europako Auzitegiak, abokatu nagusiaren eta sei estatu kideetako hiruren iritzia ezetsiz, baiezkoa eman zion lehen galderari, eta, horrela, EBko zuzenbidean zuzeneko eragina duen doktrinari hasiera eman zion, eta EBko zuzenbidetik eratorritako eskubideak estatuetako auzitegietan betearazteko ahalmena eman zien partikularrei.

Epaiketara eraman zituzten gertakariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Gend & Loos enpresak material kimiko batzuk Alemania[1]tik Herberehetara inportatzen ditu. Herbereheetako administrazio tributarioak inportazio zerga batzuk ordainarazten dizkio enpresari (arantzelak). Van Gend enpresak tarifak ordaindu egiten ditu baina dirua itzularazia izateko saiakera egiten du Herberehetako auzitegi nazional baten aurrean (Tariefcommissie).

Van Gend & Loos enpresak argudiatu zuen tarifen ordainarazpena ez zela zilegia, Europar Erkidegoaren Erromako tratatuaren 12. artikuluan xedatutakoaren aurka zihoala esanez.

EEEko Tratatuaren 12.artikulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Estatu kideek ez dute beren artean ezarri inportazio eta esportazioetan aduana-zerga berririk edo eragin baliokidea duten tasak, eta elkarren arteko merkataritzan dagoeneko aplikatzen dituztenak areagotzeari."

Landu beharreko bi aspektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, ea Europar Erkide Ekonomikoaren Tratatuaren 12. artikuluak aplikazio zuzena izan dezakeen estatu kide baten mugen barnean.

Eta bigarrenik, lehenengo galderaren erantzuna baiezkoa izatekotan, ea Herberehetako autoritateek ezarritako %8ko arantzel igoera nahiko esanguratsua den EEEko 12. tratatuaren ondorioz kobratzearen erabakia deusez bihurtu zedin edo areagotze arantzelario zilegia kontsideratu zitekeen nahiz eta tasak altuagoak izan.

Holandako administrazioak argudiatu zuen orokorrean bete zuela 12. artikuluan xedatutakoa, eta tasa arantzelarioak kasu partikular batean salbuespen bezala handitu zirenez, ez zela kontuan hartu behar. Bestalde, argudiatu zuten tratatua estatukideen artean egindako akordioa zela, eta inportatzaileek ez zutela legearekin nahiko konexiorik erreklamazio bat egiteko.

Kostuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontuan hartuta EKKren Batzordeak eta prozeduran zehar Justizia Auzitegi honetan oharrak aurkeztu dituzten estatu kideetako gobernuek egindako gastuak ezin direla itzuli, kasu honetan prozedurak auzi nagusiko aldeentzat Tariefcommissie delakoaren aurrean sustatutako intzidentearen izaera du, eta beraz, kostuei buruzko erabakia organo jurisdikzional honi dagokio.

Erabakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EEE tratauaren 12. artikuluak eragin zuzena eragiten du eta artikulu honek esaten duena nazioetako organo jurisdikzionalek babestu behar dute. Aduana-eskubideak edo ondorio baliokidea duten ordainarazpenak gehitu diren egiaztatzeko, kontuan hartu behar dira estatuak benetan aplikatutako eskubide eta ordainarazpenak EEEko Tratatua (horrekin batera bertan dagoen 12.artikulua) indarrean sartu zen momentuan estatu horretan. Honek eraman gaitzake bi adarretara: batetik, muga zergaren estrukturazio berri batera (ondorio bezala izango duena produktu hori sailkatzea partida sujeta batera tributazio altuago batera, edo bestetik, aplikatutako aduana-zuzenbidea handitzeari.

Tariefcommissieri dagokio (Herbehereetako zerga-administrazioa) prozedura honen kostuak konpontzea edo erabakitzea.

Ekarpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lortu da justizia auzitegiak erabaki bat hartzea non ebazten den tratatuaren ebazpenak zuzenean aplikagarriak izango direla estatukideen barruan xedapenen erredakzioa nahiko argia bada.

Tratatuan ez da espreski aipatzen eraginkortasun zuzenaren printzipioa. Auzitegiak bere sententziari justifikazioa emateko argudiatu zuen araudi europarrak izaera autonomoa zuela, honek esan nahi du araudi europarrak berak duela eskumena erabakitzeko ea araudi horrek estatukideen mugen barnean izango duten efektu zuzena. Tribunalak esan zuen europar ordenamendu juridikoaren autonomia beharrezkoa zela bermatzeko estatukideen konpromezua tratatuan ezarritakoarekiko.

Printzipio honen arabera, ordenamendu komunitarioa ez dago mugatua estatu nazionalen ekoizpen normatiboaz edota konstituzioetako mugetaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]