Wikipedia, Entziklopedia askea

Begiak/Proba orria


Chihuahuako basamortu

Chihuahuako basamortua Ipar Amerikako basamortu handiena da. 362.600 km²-ko azalera du.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basamortu zabal hau hainbat medilerrok zatikatzen dute. Bertako klima fresko eta hezea da, han dauden mendilerroei esker. Horregatik haraneko hainbat txokotan belardiak ezezik basoak ere aurki daitezke. Chihuahuako basamortuaren altuera baxuena 600 metrokoa da eta mendi altuenak 1675 metrotaraino iristen dira. Egunez tenperatura 35-40º-tara igotzen dira. Prezipitazioak ere ugariak dira, eskasak diren arren, urtero 250mm baino gutxiago.

Flora eta Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaktus handiak ugari ikusten dira, inguruko basamortuetan ez bezala , sastrakadiak eta belardiak ere agertzen dira tarteka. Hainabat espezie landare daude adibidez: gobernadora, mezkite gozoa, choilla, yucca, peiotea... Chihuahuan animalia txikiak daude basamortuko erbia, azeri azkarra, kaktus-sagua, mexikoko larre-txakurrak, chihuahua txakurra. Baita ere hainbat harrapari aurkitzen dira, koiotea, katamotz gorria, hartz beltza, kriskitin sugea...Eta aipatzekoena bidelaria hegazti korrikalari ezaguna.