Bidelari
Itxura
| Bidelari | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Aves |
| Ordena | Cuculiformes |
| Familia | Cuculidae |
| Generoa | Geococcyx |
| Espeziea | Geococcyx californianus |
| Banaketa mapa | |
Bidelaria (Geococcyx californianus) Geococcyx generoko animalia da. Hegaztien barruko Cuculidae familian sailkatua dago.
60 cm luze izan daiteke. Mokoa, oso indartsua, burua baino luzeagoa du. Kolorez arrea izaten da. Oso hego txikiak dituenez, ez da oso trebea hegaz egiten, baina bai, aldiz, korrika egiten. Arizonako, Mexikoko eta Kaliforniako inguru lehorretan bizi da, mota guztietako harrapakinak janez, narrastiak ere bai.[3]
Koiotea eta Hankarina izeneko marrazki bizidun telesailean agertzeagatik ospetsu bilakatu da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
- ↑ (Ingelesez) IOC Master List
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.