Peiote

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peiote
Lophophora williamsii ies.jpg
Peiote multzoa
Iraute egoera

Ahula (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Plantae
Ordena Caryophyllales
Familia Cactaceae
Leinua Cacteae
Generoa Lophophora
Espeziea Lophophora williamsii
J.M.Coult.

Peiotea (Lophophora williamsii) kaktazeoen familiako landarea da, 5 cm inguru luzea eta 8 bat cm zabala, zurtoin sendo mamitsua duena. Zuzena eta sendoa du sustraia; zurtoina, berriz, kuia baten itxurakoa eta laranjaren antzeko 8-10 atalez osatua, kolorez gris berdexka eta distira urdinekoa. Lore bakarra izaten du, zurtoinaren buruan kokatua eta kolorez zuri-arrosa. Estatu Batuetako hegoaldean eta Mexikon hazten da berez. Haluzinazioak eragiten dituzten 20 bat alkaloide ditu. Alkaloide horietan ezagunena meskalina izeneko haluzinogenoa da. Hazten den lekuetako indiarrek jainkotzat eduki izan dute, eta hala gurtu ere. Errituetarako erabiltzen dute.

Peiotea loretan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peiote Aldatu lotura Wikidatan