Lankide:Birginia1980/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

L F (Cascante,1983), jaiotzako izen-dieiturez, N L. Euskal Herriko rap abeslaria da. Feminismoaren eta rap feministaren aurpegi berritzat kontsideratua da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

N L2010an igo zen eszenatikora eta La Furia izen artistikoa erabakitzen du bere letra borrokalariak abesteko. 2013.urtean bere lehenengo diskoa argitaratu zuen No hay clemencia. Diskoa hamairu abestiz osatua dago eta feminismoa da kanta guztien ardatza.

La Furia ezaguna egin zen urte berean La Tuerka telebista programak bere Youtube kanalean Aborto Retrospectivo kanta argitaratzen duenean.[2] Abestiak Gallardón ministro ohiak proposatzen zuen abortuaren legea kritika zorrotza egiten dio. Aborto Retrospectivo kanta berarekin aurretik aipatutako lege proposamena gaitzespena adierazteko L F itxi zuen 2014ko apirilaren 5eko manifestazio jendetsua Iruñean (Nafarroa) "Gure gorputza, gure erabakia" lelopean.[3]

2017an argitaratu bere bigarren diskoa Vendaval Iñaki Bengoa izan zen ekoizlea eta Arrasateko (Gipuzkoa) SHOT estudioetan grabatu zuten.[4] Urte hasieran L F Rebeca Lane (Rebeca Vargas) Guatemalako rap abeslariarekin elkarlanean Soy lo que soy abestia kaleratu zuen.[5] 2018ko maiatzaren 5ean L F eta Arrasateko Anita Parker bandarekin Orfidal kanta estreinatu zuten esklusiban Naiz egunkarian. 2017 eta 2018an Euskal Herriko eta espainiar estatua zeharkatu zuen Vendaval birarekin. 2018ko azaroaren 12an bere sare sozialetan biraren amaieraren berri eman zuen. Orfidal (SHOT estudioak, abestian bi taldeek indarrak batzen dituzte eta indarkeria matxistaren kontrako salaketa sutsua egiteko.[6]

2018ko azaroaren bukaeran L F Klika! 21.Korrikako edizioko abestiari ahotsa jarri zion. Kanta Fermin Muguruzak zuzendu zuen eta Mad Muasel abeslariak ere parte hartu zuen.[7]

N L rap tailerrak antolatzen ditu rapa ahalduntze feminista tresna bezala erabiliz.[8]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • No hay clemencia (2013,Shot)
  • Vendaval (2017,Shot)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) País, El. (2014-11-30). «Fotos: Los rostros del nuevo feminismo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  2. LaTuerka. FURIA - Aborto Retrospectivo - Tuerka Rap. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  3. Press, Europa. (2014-04-05). «Miles de personas se manifiestan para reivindicar "el derecho al aborto"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  4. (Gaztelaniaz) «El "Vendaval", de La Furia» Tribuna Feminista 2017-09-22 (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  5. (Gaztelaniaz) «Nuevo video de Rebeca Lane y La Furia: Soy Lo Que Soy» Guatemala.com 2017-02-14 (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  6. «Anita Parker y La Furia unen fuerzas contra la violencia machista en ‘Orfidal’» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  7. «KLIKA KORRIKA 2019» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  8. (Gaztelaniaz) «La Furia. El Rap como herramienta de empoderamiento feminista» Intermediae (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).