Lankide:Bmtadeo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Blue Screen of Death edo BSOD (euskaraz hobeto ezagutzen dena heriotzaren pantaila urdina edo pantaila urdina) Microsoft Windowseko sistema eragilearen errore ohiko bat da. Sistema eragilea errore larri batetik berreskuratu ezin denean agertzen da. Errore larri mota hori lehengo aldiz Windows 1.0n agertu zen, gaur egun, Windowseko azkenengo bertsioetan ere agertzen da. Pantaila urdinan agertzen den mezu bakarrak kodeak non egin zuen huts adierazten du soilik, hau da, informazioa ez da nahikoa errorearen jatorria zehazteko.

Pantaila urdina

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Microsoft Windowseko mezu errore honen sortzailea[1] Steve Balmerrek da. Steve Ballmerrek, Microsoft sistema eragileen sailean lan egiten zuenean, aldatu egin zuen errore mezua hau. Berari ez zitzaiolako gustoko sail horretako ingeniaritzak idatzi zuten mezua.

Heriotzaren pantaila urdinak, Windows 1.0tik agertzen da. Windows 1.0tik Windows 3.0ra, sistema eragileak errore larria gertatzen zenean, sistema eragileak erakusten zuen pantaila urdin batean kernel eta memoria helbidearen errorearen deskribapen bat.

Windows XP bertsioetatik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windows XP, Windows Vista edo Windows 7n agertzen denean, ez da agertzen ezer errorea alde batera uzteko. Hau agertzen denean, erabiltzaileak aukera bakarra ordenagailua berpiztea da. Heriotzaren pantaila urdina motibo ohikoena sistema eragile hauetan, DLL artxibo bertsioak bateraezinak direlako. Kausa honi DDLren infernua ezagutzen zaio. Windows kargatzen ditu artxbo hauek memorian programak behar dituztenean. Windows 8 eta Windows 10an, pantaila urdina agertzen da. Pantaila urdin hau erabiltzailea jakinarazteko mezu bat agertzen da, berpiztu beharko dela esaten du.

Windows 1.0tik 3.0ra heriotzaren pantaila urdina

Errore motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stop Error[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windows XPn agertzen den errore bat da. Windows XP gelditzen da, errore larri hau agertzen denean. Errore hau agertzen denean, erabiltzailea berpiztu behar du.

Sistema eragilearen nukleoa ezin da errekuperatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errore mota hau agertzen da sistema eragileak ezin denean berreskuratu errore larri batetik. Erabiltzaileak egin dezakeen ekintza bakarra da ordenagailua berpiztu. Erabiltzaileak ordenagailuak berpizten duenean, egin duen lan guztia galduko du. Ere bai, gerta daiteke, disko gogorrean daukadan informazio guztia galtzea eta NTFS edo FAT 16/32 fitxategi sistema hondatu ahal dira.

Arrazoi ohikoenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • POWER OF ERROR: Sistema ondo itzaltzen ez denean. Edo birus bat amatatu badu.
  • STATUS IMAGE CHECKSUM MISMATCH: DLL artxibo bat hondaduta dago.
  • IRQL NOT LESS OR EQUAL: Kontrolatzailea hondatuta dago.
  • NTFS FILE SYSTEM: Disko gogorra hondatuta dago.
  • UNEXPECTED KERNEL MODE TRAP: RAM memoria hondaduta dago edo plaka hondaduta dago.
  • BAD POOL CALLER: Kontrolatzailea hondatuta dago.

Beste heriotzaren pantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren pantaila beltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren pantaila beltza

Black Screen of Death[2] edo BlSoD (euskaraz hobeto ezagutzen dena heriotzaren pantaila beltza edo pantaila beltza) agertzen da sistema eragile batzuetan errore larri bat agertzen denean. Errore hau agertu eta gero, sistema eragilea gelditzen da kalte larriagoak sahiesteko.

Heriotzaren pantaila gorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzaren pantaila gorria

Red Screen of Death[3] edo RSoD (euskaraz hobeto ezagutzen dena heriotzaren pantaila gorria edo pantaila gorria) errore mezu bat da. Errore mezu hau Windows Vistaren bertsio batzuetan, Windows Vistaren beta bertsioetan ere bai agertzen da. Heriotzaren pantaila urdina baino larriagoa da. Ere bai agertu daiteke Windows 98ko beta bertsioetan. PlayStation 4an ere bai agertzen da pantaila hau.

Kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Windows 98ko aurkezpenean[4], Microsofteko aurkezleak Windows 98ko kontrolatzaile sistemare buruz. Aurkezpenean inprimigailu bat instalatu zutenean, heriotzaren pantaila urdina agertu zen.
  • Toronton, "The Bay"[5] denda sailan agertzen da heriotzaren pantaila urdina lau egunez.
  • Xboxren Halo 2 bideo-jokoan, ordenagailu bat agertzen da pantaila urdinarekin, bideo-joko honen sortzaileak ipini zuten apropos.
  • Mac OS Leopard[6] sistema eragilean, sare baten dagoen Windows ordenagailuak irudikatzen dira heriotzaren pantaila urdinekin.
  • 2008ko Pekineko Joko Olinpikoetan, su olinpikoa piztu baino lehen, heriotzaren pantalla urdina agertu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Pascual, Juan Antonio. (2014-09-07). «Steve Ballmer creó la Pantalla Azul de la Muerte en Windows» ComputerHoy (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  2. (Gaztelaniaz) Pantalla negra de la muerte. 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  3. (Gaztelaniaz) Pantalla roja de la muerte. 2019-10-20 (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  4. Bill Gates, Windows 98, Blue Screen of Death. (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  5. (Ingelesez) «Biggest BSOD of All Time?» Gizmodo (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  6. «Leopard BSOD Icon Continues To Amuse | Gadget Lab from Wired.com» web.archive.org 2008-08-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).