Lankide:Burrunba/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
PETRA: aintzinako herrialdea

Petra Ekialde Hurbileko antzinako erresuma nabateoaren hiriburua da eta Jordanian kokatzen da. Gaur egun, oso garrantzitsua den enklabe arkeologikoa bat da.

Hasiera batean, Petra merkatari eta artzain nomada horientzako urtaroko kanpamentua zen. Gaur egun, aldiz, munduan turista gehien dagoen tokietako bat da.

NONDIK DATOR "PETRA" IZENA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petra hitzak grezieraz, "harrian zulatua" esan nahi du. Izan ere, haran estu batean dagoen hiri hau, harkaitzean zulatua dago literalki.

«Hiri arrosa» ere esaten diote, bere koloreagatik.

NON KOKATZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petra Edom izeneko eskualde menditsuko haran batean kokatzen da, Araba haranaren ekialdean. Gaur egun, Jordaniako hiriburuaren 200 kilometro hegoaldera dago, gutxi gora-behera, kotxez, 3 ordutara.

ZEREZ OSATUA DAGO? ZEIN EZAUGARRI DITU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petra, malda harritsuen artean dagoen hiri troglodita bat da. Harrizko tontorrak eta harriak alde guztietatik ikusten dira. Tokia, hareharriz osatua dago, beraz, harkaitz gogor bat da.

   Ba al dakizu   

HIRIAREN % 80-a EZKUTUAN DAGOELA?

Petra "hiri galdua" bezala ezagutzen da, VI. mendetik aurrera, bertako biztanleek hiria utzi zutenean, XIX. mendean Johann Ludwig Burchardt esploratzaileak aurkitu zuen arte hondar azpian ezkutatuta geratu zelako.

Ekaitz eta lurrikara askoren eraginez lurperatuz joan zen, eta bakarrik hiriaren zati txiki bat bisitatu ahal da, nahiz eta langileek jarraitzen duten eraikinak lurpetik ateratzen.

ZERGATIK DA EZAGUNA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petra, inongo zalantzarik gabe, bertan aurki daitezken eraikinengatik da ezaguna, Khazneh (Altxorra) eta Deir (Monasterioa) izenez ezagutzen diren eraikinengatik, hain zuzen.

Khazneh (Altxorra)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitura hareharrian zulatua dago eta antzinako hiri honetako eraikin landuenetakoa da, baita ezagunena ere. Hau da, toki turistikoen da.


Deir (Monasterioa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin monumental hau harrian induskatuta dago eta harriz osatuta dago ere bai. 45 metro garaiera du eta 50 zabalerakoa. Arkitekturaren ikuspuntutik nabateo klasikoko estilokoa da. Esan daiteke, Khazneh-en ostean, ezagunena dela.

   Ba al dakizu   

Petra zinema mundurako inspirazio eta eszenatokia ere izan da. Zenbait filmen zatiak bertan grabatu izan dira, hala nola, Indiana Jones eta azken gurutzada, Transformers eta Cita con la muerte. Halaber, gaur egun, bideojoko batzuk Petran inspiratzen dira.