Lankide:EiderArsuaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dolores Ibarruri

Dolores Ibarruri Gomez, "Pasionaria" ezizenez ezaguna (Gallarta, Abanto-Zierbena, 1895eko abenduaren 9a - Madril, 1989ko azaroaren 12a), bizkaitar politikari nabarmena izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta emakumerik ezagunenetakoa izan da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroko giroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia meatzari ugari eta pobrean hazi zen Euskal Herriko industrializazioaren hasieraren testuinguruan, meatzeekin oso lotuta zegoen Bizkaiko Meatzaldea eskualde hartan. Aitak euskaraz bazekien baina bizi ziren giro erdaldun eta behartsuan ez zion euskara irakatsi. Hala eta guztiz, bere aitak euskaraz hitz egiten zuen bertan zeuden euskaldunekin.


Politikan hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru urtez neskame egon ondoren, Julián Ruiz Gabiña meatzariarekin ezkondu zen, hogei urte zituela. Errusiako Iraultzan boltxebikeen garaipenarekin txundituta, El minero vizcaíno agerkarian hasi zen lanean. 23 urte zituen eta, Aste Santua zenez, Elizak Jesu Kristoren Nekaldia edo Pasioa oroitzen duen aldia, Pasionaria sinatu zuen. Ezizen hori betirako deitura bihurtu zitzaion. Garai haietan, Somorrostroko elkarteko kide egin eta parte hartzen hasi zen zuzenean langileen aldeko ekintzetan (1917ko abuztuko iraultza greba).

Guztira, sei seme-alaba izan zituen Dolores Ibarrurik; haurretan hil zitzaizkion lau, eta beste bat (Raúl) guduan hil zen. Bizirik aurrera atera zen alaba bakarra, Amaya, Madrilen bizi da. Bere bilobak aldiz, Moskun eta Madrilen bizi dira.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El único camino (1962, Bide bakarra). Oroitzapen liburua.