Lankide:Eneko63D/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pepsi, lehenago Pepsi-Cola bezala ezaguna, kolazko edari karbonatua da. Enpresa hau Ameriketako Estatu Batuetako da jatorriz. PepsiCo izenarekin ere ezaguna. Lehia handia izan du sorrera-sorreratik Coca Cola enpresarekin.

Pepsi edaria lehen aldiz gertu zen 1893. urtean. Honen asmatzailea Caleb Bradham medikua izan zen, edaria prestatzen eta saltzen zituen bere botikan, New Bernen kokatuta (Ipar Carolinan).

Hasieran, Brad Drink bezala ezagutu zen, baina 1898. urtean Pepsi Cola izena ezarri zioten. Caleb Bradhamen helburua zen edari oso gozo bat sortzea, baita ere digestiorako lagungarri izateko eta pizgarria izatea.

1902an, markaren erregistroa eskatu zuen eta enpresa bat sortu zuen 97 akzioekin kapitaletan. 1903an lekuz aldatu zuen botilaratzeko planta alkilatutako biltegi batera, urte berean 30.162 litro saldu zituen. Hurrengo urtean 177 mililitrozko botilak erabiltzen hasi zen eta salmentak 75.133ra igo ziren.

Pepsi enpresak askotan babestu ditu kirolak.

1909an autoen txapelketako Barney Oldfield gidaria lehengo famatua izan zen edari honek sustatu zuena. 1923an Pepsi enpresak prrot egin zuen azukrearen prezioa gainbehera itzelaren ondorioz. Porrot honen ondorioz, Roy Margagel Pepsi-Cola kooperatiba sortu zuen eta ondasun guztiak eta marka erregistratuta erosi zituen 35.000 USDengatik.

1922. eta 1933. urteen artean Coca-Cola enpresak hiru aukeretan erosi ahal izan zuen Pepsi-Cola enpresa, baina beti ezetza eman zion eskaintza horri. Azkenean, enpresa Charles Guth-en eskuetara heldu zen, Loft Inc.-ren presidentea. Guth Coca-Cola enpresa ordezkatu nahi zuen hornitzaile bezala, kontzentratuaren deskontuari uko egin zuenean; salmenta eta gero, Loft Pepsi-Cola-ren errezetari eraldaketa bat egin zion Coca-Cola bezala izateko.

Hazkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950an Pepsi-ren direktiba erabaki izan zuen Alfred Steele presidentea aukeratzea, Coca-Cola-ren ex-lehendakariordea, Joan Crawford aktorearekin eskonduta. Steel botila dotoreago bat sortu zuen, merkatuaren departamendu bat egin zuen, Pepsi edaria aurkeztu zuen edari freskagarri, arina eta baxua kalorietan bezala eta lortu zuen botiratzaileak haien aurrezkiak inbertitzea negozioan, horregatik, 1959an 200 botiratzaile baino gehiago zeuden eta enpresaren mozkinak hirukoiztu egin ziren. Pepsi lehiatzaile indar bat izaten hasi zen Coca-Cola-rentzat. Joan Crawford paper garrantzitsua izan zuen, iragarpenetan, telebistaren programa espezialetan eta edertasun txapelketan agertu zen enpresaren irudia bezala. Steele hil zenean 1959an Crawford enpresaren direktiban sartu zen 1973. urtera arte.

1963an Pepsi-ren presidentea izatera heldu zen Donald Kendall eta berarekin BBDO agentzia publizitarioa, hau, Batten, Baston, Durstime eta Osborn abizenen inizialak dira. 1965ean Pepsi-Cola batu egin zen Frito-lay-rekin eta PepsiCo Inc bihurtu zen. Urte hauen artean pepsi edari merke baten itxura aldatu zuen, orain gazte guztiek edaten zuten edarian bihurtu zen.

1984ko urtarrilaren 27an Michael Jackson, abeslari oso famatua, Pepsi-ren iragarki batean agertuko zen. Iragarkia egiten ari zirenean bertan sortu ziren txispak ia-ia amaitzen dute abeslari honen ilea erretzen.

1985ean The Coca-Cola Company, publizitate askoren erdian, bere formula aldatu zuten, horrela, New Coke edaria sortu zuten. Teoriaz, formula honek famatua izatera heldu zen Pepsi-ri aurka egiteko. Hala ere, kontsumitzaile batzuen erreakzioa bideratu zuen Coca-Cola bere formula berriro ezartzera, honek lagundu zuen Pepsi hainbat komtsumitzaile gehiago lortzea.

1986an, Kendall erretiratu zenean, PepsiCo korporazioa, honi ere Pizza Hut eta Taco Bell jatetxeak partaideak ziren, hamazortzi bider gehitu ziren salmentak 1965. urtetik. Honen eraginez, enpresa honek Estatu Batuetako 41. postuan zegoen enpresa garrantsitzuenetan.

1999. urtean Pepsi Center zabaldu zen, kiroldegi bat, hau, Denver, Coloradon aurkitzen da. Denver-eko talde batek kiroldegia erabiltzen ez duenean musika ekitaldietarako erabiltzen da. 2003an Pepsi Blue-ren promozioa egin zen, merkatuaren lehenengo edari urdina izan zen.

2009ko uztailean Pepsi hasi zen "Pecsi" izena erabiltzen Argentinan, populazioaren %25 horrela esaten zutelako eta horrelea pronuntziamenduaren arabera moldatzen zen.

2011an PepsiCo hainbat kritika jaso zituen Estatu Batuetako National Eating Disorders Association-etik eta hainbat kontsumitzaileengatik lata handiago eta ergelago bat erabiltzeagatik, honek, New York-eko modako astearekin gertatu zen.

2012ko martxoan Pepsi Next sortu zen, edari honek Pepsi normalaren erdiko kaloriak zituen, hau da, %30 gutxiagoko azukrea zuen.

2015ean Back to the future 30eko urteurrena ospatzeko Pepsi botila mugatu bat sortu zuen, hau, Back to the future II.an agertu zen. Bakarrik 6.500 botila egin ziren eta bakoitzak 20,15 dolar kostatzen zuen.