Edukira joan

Lankide:EnekoHuarteAnderAldunateIOO/Ioana Badea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ioana Badea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ioana Badea (Odobesti, Vrancea konderria, Errumania, 1964ko martxoaren 22-) arraunlari errumaniarra da. Errumaniako arraun selekzioarekin parte hartu zuen 1980ko hamarkada erdialdean. 1984ko Udako Olinpiar Jokoetako emakumezkoen arraun txapelketan Urrezko domina lortu zuen. Baita hainbat arraunketa txapelketa nazionaletan lehenengo saria lortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17 urte zituenean egin zuen debuta Errumaniako selekzioarekin, Bukaresteko "Steaua"-n[1], 1983ko denboraldian. Duisbergeko munduko txapelketan, bere lehenengo txapelketa garrantzitsuan bostgarren postua lortu zuen direkzioko arraun modalitatean. Bakarrik zazpi segunduko diferentziarekin talde txapeldunarekiko, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitza nabarmen askoren ondoren, Los Angelesen ospatu ziren 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzeko eskubidea eman zioten Errumaniako selekziotik. Ioana beste lau taldekiderekin egin zuen bidaia Marichika Tseran[2], Anisoara Sorokhan, Sofia Korban eta Ekaterina Oancharekin (azkenengoa taldeko timonela) bidaiatu zuen Los Angelesera [3]. Olinpiada haietan urrezko domina[4] lortu zuten segundu bateko distantzia lortzen haien jarraitzaileekiko, Ameriketako Estatu Batuak.

Olinpiadak eta gero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiadetan urrea lortu eta gero, ez zituen emaitza onik lortu txapelketa internazionaletan. Azkenik 1990. urtean Frantziara joan zen bizitzera.

  1. (Ingelesez) «History» Steaua Bucharest Blog 2014-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  2. «Tseran, Marichika» bnm.wiki (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  3. (Gaztelaniaz) «Juegos Olimpicos de Los Ángeles 1984» Juegos Olimpicos Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Por qué y desde cuándo se entregan medallas de oro a los ganadores en las Olimpiadas» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).