Lankide:Gari1990/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mahai Tenis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahai-tenisa edo ping-ponga banaka edo bikoteka jokatzen den kirol bat da, errektangularra den pista batean jokatzen da eta bi zelai sare batek zeharka banatzen ditu . Erraketa joko bat da, eta pilota zelai batetik bestera txandaka kolpatu behar dute jokalariek, aurkariari tantoa egiteko helburuarekin. 1988az geroztik kirol olinpikoa da. Mundu osoan zehar parte-hartzaile gehien dituen kirola da, 40 milioi pertsonak lehiatzen dutelarik mundu osoan.[1][2][3] NASA-k egindako ikerketa batek dioenez, gizakiak maila profesionalean praktikatu dezakeen kirolik zailena da.[4][5][6] Era berean, beste hainbat ikerketek demostratu dute kirol hau praktikatzen duten pertsonek, besteak beste, erreakzio ahalmena eta denbora, begi-esku koordinazioa, kontzentrazioa eta memoria hobetzen dituztela.[7][8][9][10]

Kirol hau mundu mailan erregulatzeko ardura duen erakundea Mahai Tenisaren Federazio Internazionala da (ITTF, ingelesezko siglak). Honek, 200 erakunde nazional baino gehiago eta 33 milioi federatu baino gehiago dituen maila guztietako lehiaketak, kluben arteko txapelketak eta munduko txapelketak elkarrateratzen ditu. Baita World Tour deritzona ere, ITTF-k antolatzen dituen torneo multzoa, kontinente guztietan ospatzen dena eta elite mailako kirolari hoberenak biltzen dituena.






Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahai teniseko txapelketa areto batean.

Nahiz eta mahai tenisa sarritan herrialde asiarrekin lotzen den, onartuta dago tenisetik eratorritako kirol

hau Ingalaterran sortu zela, XIX. mendearen bukaeran.[11] Kondairak dioenez, eguraldi txarra zela eta tesnisetik moldatutako miniaturazko kirol bat asmatu zuten tenis klub batean. Jokatzeko erreglamentarioa ez zen materiala erabiltzen zutela esaten da. Unibertsitate ikasleek segituan bereganatu zuten Ingalaterra osoan, momentu horretan areto joko bezala kontsideratzen zena. 1985eko urriaren 9an James Devonshire britainiarrak patentatu zuen, «Table Tennis» bezala ezagutara emanez. HIstorian lehenengo aldiz erabilia izan zen "mahai tenis" terminoa. [12]

1891. urtean, Charles Barter-ek, patente berri bat erregistratu zuen kortxozko pilotekin. Urte berean, James Gibb atleta famatuak, bi posteri lotutako sare bat inprobisatu zuen. Poste hauek, egurrezko gainazala zuten eta lurretik metro bat altxatzen zen objetku bati lotuta zeuden Honez gain, 21 puntura jokatzen zen joko bat asmatu zuen, gomazko pilotekin jokatzen zena. Gibb-ek zeluloidezko pilotak aurkitu zituen Ameriketan, eta jokoan barneratzea lortu zuen, eragin zuen bapateko arrakasta ikusi ondoren. Joko honi ping-pong deitzea erabaki zuen, palak pilota eta mahaia kolpatzean ateratzen zuen soinuarengatik.

1901. urtean Ingalaterran, ping-pongeko hainbat txapelketa egin ziren, non 300 pertsona inguruk parte hartu zuten eta diru sari mardulak banatu ziren, 25 librakoak hain zuzen. Urte berean ping-pong elkartea sortu zen Ingalaterran. Erakunde honek 500 jokalari zituen bere baitan.

1902an lehenengo aldiz kirol honen inguruan aldizkari bat hasi zen argitaratzen, The Table Tennis and Pstines Pioneer deiturikoa hain zuzen. Astero argitaratzen zen, eta urte horretan 20.000 ale saltzera iritsi ziren.[13][14][15] Mahai tenisaren mundu mailako garapenean zerikusi handia izan zuten garai hartako jokalariak ingeles hauek izan ziren besteak beste: A. Parker, P. Bronfield, P. E. Warden, G. J. Ross, J. J. Payme, J. Thompson, E. C. Goode eta A. T. Finney.

Nazioartekotzea eta araudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an jada kirol berri hau ezaguna zen Europan eta Indian. Hainbat herrialdetan erregulatuta zegoen eta txapelketak jokatzen ziren maiztasunez. 1926. urtean Ingalaterrako Mahai Tenis Elkartea sortu zen eta Ivor Montagu aukeratu zuten presidente gisa.[16] Hau, Londresen jokatuko zen Munduko txapelketa antolatzeaz arduratuko zen. Zuzendari honek Kongresu bat ospatzearen beharra ikusi zuen, eta hau burutu ostean, ofizialki Mahai Tenisaren Federazio Internazionala (ITTF) sortu zen, non presidente bezala Igor Montagu izan zen aukeratua eta presidenteorde Bill pope. [17][18][19]

Lehenengo Munduko txapelketan besteak beste, Hungariak, Austriak, Ingalaterrak, Indiak, Galesek, Txekoslobakiak eta Alemaniak hartu zuten parte. [20] Emakumeen parte hartzea nahiko eskasa izan zen, 14 jokalarik soilik lehiatu zutelako. Lehenengo Munduko txapelketan, hungariarrek nagusitasun nabarmena erakutsi zuten, jokoan zeuden titulu guztiak eskuratuz.[21] Txapelketa honetan taldekako modalitatean, 21 tantoko jokoetara jokatu zen, eta hiru jokoetatik gehienak irabazten zituena zen garailea. Banakakoan aldiz, bost jokoetan partida gehienak irabazten zituena zen garailea. [22][23]

Asiako herrialdeen agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ma Long 2013ko Munduko txapelketan.

Mahai tenisaren hastapenetan, nagusitasuna Europa ekialdeko herrialdeen esku zegoen, batez ere Hungaria eta Txekoslobakiaren esku. [24]

1959an Dortmund-eko Munduko txapelketan, Rong Guotuang jokalari txinatarrak irabazi zuen banakako urrezko domina. Horrela, herrialde honetan edozein kiroletan urrezko domina irabazten zuen lehenengo kirolaria izan zen. [25][26] 1960-tik aurrera txinatarren nagusitasuna eman zen kirol honetan, gaur egunerarte irauten duen nagusitasuna. Gaur egun, Txina, mahai teniseko potentzia nagusiena da. Kirola hau programa olinpikoan sartu zenetik, eta Rio de Janeiroko 2016ko azken Joko Olinpikoetaraino, jokoan zeuden 32 urrezko dominetatik 28 txinatarrentzat izan dira. [27][28][29]

Kirol olinpikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahai tenisa kirol olinpiko izateko lehenengo proposamenak 1931n izan ziren, baina ez zen 1977. urtera arte hau lortu. Batzorde Olinpikoaren 84. bilkuran, 1981ean, kirol hau olinpikotzat onartu zen. Hala ere, 1984eko joko olinpikoetan Los Angelesen ezin izan zen estreinatu, egitaraua jada itxita zegoelako eta erakustaldi bezala egin zen. Programa ofizialean lehenengo aldiz Seuleko 1988ko Joko olinpikoetan agertu zen. [30]

Araudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan araudi ofiziala ezartzen duen erakundea ITTF da. Araudi hau jarraituz, jarraian datozen arauak adierazten dira: [31][32]

Mahaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arauzko mahai tenis baten neurriak

Mahaiaren gainazala, joko azalera bezala ezagutzen dena errektangularra da. 2,74 metroko luzera du eta 1.525 metroko zabalera. Geruza hau plano horizontalean egongo da kokatuta, lurretik 76 zentimetrotara. Mahaiaren gainazala edozein materialez eginikoa izan daiteke, baina bote uniformea ziurtatu behar du. Neurri berdineko bi zelaietan zatitzen da bertikalki kokatutako sare baten bitartez, hondoko marrekiko paraleloa dena. Sareak zelaiaren zabalerako neurria izango du eta jarraia izango da.

Pilota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota esferikoa da, 40mm-ko diametroa dauka eta 2,7 gramo pisatzen ditu. Zeluloidezkoa izan ohi da, edo antzekoa den beste plastikozko material batekoa. 2015ean ITTF-k 74 modelo ezberdin aprobatu zituen txapelketa ezberdinetan erabiltzeko. [33]

Erraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahai teniseko erraketa

Pilota kolpatzeko erraketa bat erabiltzen da. Edozein tamaina, forma eta pisutakoa izan daiteke, nahiz eta palaren burua laua eta zurruna izan behar den. Gutxienez %85 egurrezkoa izango da bere loditasunean.Pilota kolpatzeko erabiltzen den palaren aldea, gomaz estalita egongo da.

Partiduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko Munduko txapelketako binakako partida

Partiduak banakakoak edo binakakoak izan daitezke. Bi tanto egin ondoren, errestatzailea sakatzaile bilakatuko da, horrela joko bukaerararte. Bikotekako partidetan, pilota txandaka jo beharko dute (aurrena bikote batek eta gero besteak). Binaka, sakea modu gurutzatuan egiten da, sakatzen duen jokalariak eskuineko aldetik egingo du sakea eta beste aldean eskuinean dagoen aurkariaren zelaira bideratu beharko du pilota. 11 tantotara iristen den bikoteak joko bat irabaziko du. 10eko berdinketa ematen bada, jokoa irabazteko bikote batek bi tanto egin beharko ditu jarraian (adibidez 12-10). Partidak bakoitiak diren jokoetara jokatuko dira (3-5 joko), eta garaipena lortzeko partida gehienak irabazi behar dira. Joko kopurua txapelketaren arabera aldatu egiten da.

Azelerazio araua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko bat ez bada bukatzen 10 minuturen buruan (18 tanto baino gehiago egiten direnean salbu), azelerazio araua jarriko da martxan. Momentu horretatik aurrera jokalari bakoitzak txandaka egingo dituzte sakeak jokoa amaitu arte. Errestoan dagoen jokalariak 13 kolpe edo gehiago sartzea lortzen badu tanto horretan, puntua bereganatuko du. Behin arau hau martxan jartzen denean, partida bukaeraraino errespetatuko da.

Sakea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakearen sekuentzia, jokalariak pilota esku haurrarekin helduta duela hasiko da, bere esku librearekin hain zuzen. Jarraian pilota gora botako da ahalik eta bertikalen. Pilota beherako datorrela palarekin kolpatu beharko da, lehendabizi bere zelaian botea eginaraziz eta bigarren botea berriz aurkariaren zelaian.

Jantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoan erabiltzen den arropa mauka motzeko edo mauka gabeko polo bat ,galtza motzak edo gona, galtzerdiak eta kirol zapatilak izan ohi dira. Jokoan zehar ezingo da beste jantzi mota bat erabili, epaileak onartzen ez badu behintzat. Ez dago baimenduta pilotaren kolore bereko arropak erabiltzea. [34]

Txapelketa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federatuta dauden kirolariekin sailkapen bat egiten da, non hauen joko maila erakusten duen honek.Sailkapen honen arabera, jokalariak maila ezberdinetan sailkatzen dira lehiaketa eta torneo ezberdinetan parte hartzeko. Txapelketa internazionaletan ITTf-k hilabetero ranking bat publikatzen du, txapelketa ofizialetako jokalarien emaitzak kontutan hartuz. [35]

2009ko Munduko txapelketa

Mahai teniseko txapelketa nagusiak banakako Munduko txapelketa eta taldekako Munduko txapelketa dira, non bi urtez behin egiten diren. Olinpiar Jokoak ere oso garrantzitsuak dira eta lau modalitate ezberdinetan hartzen dute parte jokalariek: gizonezkoen banakakoa, emakumezkoen banakakoa, binakakoa gizonezkoetan eta emakumezkoetan eta 2008tik aurrrera taldekakoan. [36]

Sailkapen internazionalaren sistema, world tourreko txapelketetan ere erabiltzen da. Hauek ITTFk antolatzen dituen hainbat torneo dira, mundo osoan zehar jokatzen direnak eta jokalari hoberenak biltzen dira bertan.

Kontinente mailan txapelketa latinoamerikarra, joko panamerikarrak, txapelketa iparamerikarra, joko asiarrak eta europako txapelketak izaten dira besteak beste. Kluben arteko txapelketa garrantzitsuak ere izaten dira, eta horren adibide da txapeldunen liga. [37]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Naul, Roland; Binder, Deanna; Rychtecký, Antonín; Culpan, Ian. (2017-02-17). «The promotion of Olympic education by the International Olympic Committee» Olympic Education (Routledge): 16–27. ISBN 9780203131510. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  2. Niada, Aurea Cristina Magalhães; Baptista, Paulo de Paula. (2013-10). «Hierarquia de metas do consumidor para diferentes níveis de autoconexão com a marca: um estudo sobre a relação dos corredores de rua com a marca de seu tênis de corrida» RAM. Revista de Administração Mackenzie 14 (5): 140–176.  doi:10.1590/s1678-69712013000500006. ISSN 1678-6971. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  3. Diego, P; Grandío Pérez, MM. (2018-04-26). El asentamiento de la ficción seriada española en el extranjero (2005-2017). El caso de la adaptación norteamericana de Los misterios de Laura desde el punto de vista de sus creadores. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  4. Alvarenga, Luis. (2017-12-10). «Romero, Óscar Arnulfo. Homilías. Tomo IV. Ciclo B: 3 de diciembre de 1978-17 de junio de 1979» Realidad: Revista de Ciencias Sociales y Humanidades (112): 309.  doi:10.5377/realidad.v0i112.3953. ISSN 1012-5515. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  5. Guyot, Joëlle. (1990). «El discurso artîstico en la revista mexicana Contemporáneos (junio de 1928-diciembre de 1931)» America 4 (1): 137–150.  doi:10.3406/ameri.1990.976. ISSN 0982-9237. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  6. ., .. (2010-08-31). «--------------- por la de Teolojía, el 17 de id. i el 23 de diciembre.» Anales de la Universidad de Chile 0 (0)  doi:10.5354/0365-7779.1862.2827. ISSN 0365-7779. (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  7. Vidja, Dr.Kalpesh; Dodhia, Dr. Shital S; Bhabhor, Dr.Mahesh K; Bhanderi, Dr. Priti; Chudasama, Dr.Jatin; Jani, Dr.Hitesh. (2012-06-01). «Long Term Playing of Table Tennis Improve the Visual Reaction Time» International Journal of Scientific Research 1 (6): 155–156.  doi:10.15373/22778179/nov2012/54. ISSN 2277-8179. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  8. (Ingelesez) Ak, Emre; Koçak, Settar. (2010-6). «Coincidence-Anticipation Timing and Reaction Time in Youth Tennis and Table Tennis Players» Perceptual and Motor Skills 110 (3): 879–887.  doi:10.2466/pms.110.3.879-887. ISSN 0031-5125. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  9. (Ingelesez) Rodrigues, Sergio T.; Vickers, Joan N.; Williams, A. Mark. (2002-1). «Head, eye and arm coordination in table tennis» Journal of Sports Sciences 20 (3): 187–200.  doi:10.1080/026404102317284754. ISSN 0264-0414. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  10. Vila, Miguel. (1975-04-30). «Responsabilidad y marcas de calidad. Conferencia pronunciada en Barcelona, el 11 de diciembre de 1974 en el II Congreso Nacional de la Calidad» Informes de la Construcción 27 (269): 113–117.  doi:10.3989/ic.1975.v27.i269.2880. ISSN 1988-3234. (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).
  11. Toledano, S. (2015). El periodismo de investigación en España Un diagnóstico desde el futuro de la profesión. (Noiz kontsultatua: 2019-04-02).
  12. Toledano, S. (2015). El periodismo de investigación en España Un diagnóstico desde el futuro de la profesión. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  13. Sevillano, Francisco. (2016-01-30). «Guerra de palabras. El discurso político de la derecha en las elecciones de febrero de 1936» El Argonauta español (13)  doi:10.4000/argonauta.2483. ISSN 1765-2901. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  14. Ritchie, M. J. G.. (1902). Table tennis and how to play it. Lippincott (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  15. Sola Ayape, Carlos. (2017-08-02). «En busca del apoyo de América. El exilio español ante la Conferencia de Cancilleres de Chapultepec (febrero-marzo de 1945)» Revista de El Colegio de San Luis 7 (14): 105.  doi:10.21696/rcsl7142017701. ISSN 2007-8846. (Noiz kontsultatua: 2019-04-04).
  16. Toledano, S. (2015). El periodismo de investigación en España Un diagnóstico desde el futuro de la profesión. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  17. Iglesias Delgado de Torres, Alfredo. Investigación y análisis sobre la idoneidad de la práctica del tenis de mesa en la Educación Primaria. Universidad Politecnica de Madrid - University Library (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  18. Sevillano, Francisco. (2016-01-30). «Guerra de palabras. El discurso político de la derecha en las elecciones de febrero de 1936» El Argonauta español (13)  doi:10.4000/argonauta.2483. ISSN 1765-2901. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  19. Itoh, Mayumi. (2011). «Nagoya World Table Tennis Championships» The Origin of Ping-Pong Diplomacy (Palgrave Macmillan US): 105–128. ISBN 9781349298129. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  20. Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352.  doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1. ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  21. Crego, Robert, 1961-. (2003). Sports and games of the 18th and 19th centuries. Greenwood Press ISBN 0313316104. PMC 47643312. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  22. Iglesias Delgado de Torres, Alfredo. Investigación y análisis sobre la idoneidad de la práctica del tenis de mesa en la Educación Primaria. Universidad Politecnica de Madrid - University Library (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  23. Itoh, Mayumi. (2011). «Nagoya World Table Tennis Championships» The Origin of Ping-Pong Diplomacy (Palgrave Macmillan US): 105–128. ISBN 9781349298129. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  24. Sports around the world : history, culture, and practice. ABC-CLIO 2012 ISBN 9781598843019. PMC 815668821. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  25. Sports around the world : history, culture, and practice. ABC-CLIO 2012 ISBN 9781598843019. PMC 815668821. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  26. Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352.  doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1. ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  27. Bragazzi, Nicola. (2019-03-11). «How much popular is table tennis? Googling for table tennis (Preprint)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  28. Bragazzi, Nicola. (2019-03-11). «How much popular is table tennis? Googling for table tennis (Preprint)» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  29. Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352.  doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1. ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  30. Toledano, S. (2015). El periodismo de investigación en España Un diagnóstico desde el futuro de la profesión. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  31. Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352.  doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1. ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  32. «El modelo de juego» Periodización táctica: un ejemplo de aplicación en el fútbol basado en el sistema de juego 1-4-4-2 (Editorial Universidad del Rosario): 29–32. 2018-11-30 ISBN 9789587841541. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  33. Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352.  doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1. ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  34. «El modelo de juego» Periodización táctica: un ejemplo de aplicación en el fútbol basado en el sistema de juego 1-4-4-2 (Editorial Universidad del Rosario): 29–32. 2018-11-30 ISBN 9789587841541. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  35. Juanto, Consuelo. (2015-07-10). «I Congreso Internacional El Protocolo Contemporáneo. (Madrid, 23 al 25 de abril de 2014). Desde el Congreso de Viena hasta la actualidad (1814-2014).» REVISTA ESTUDIOS INSTITUCIONALES 2 (2): 64.  doi:10.5944/eeii.vol.2.n.2.2015.18358. ISSN 2386-8694. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  36. Msuya, Cleopas Sila. (1994-08). «Cometido de la Federación Internacional en la prevención y el control de las enfermedades transmisibles» Revista Internacional de la Cruz Roja 19 (124): 402.  doi:10.1017/s0250569x00019166. ISSN 0250-569X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  37. Msuya, Cleopas Sila. (1994-08). «Cometido de la Federación Internacional en la prevención y el control de las enfermedades transmisibles» Revista Internacional de la Cruz Roja 19 (124): 402.  doi:10.1017/s0250569x00019166. ISSN 0250-569X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).