Lankide:Gorkaazk/Wikipedia Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat baliabide

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasle batzuek ikusi dute euskarazko Wikipediaren atarian badagoela Hezkuntza ataria izenburua duen koadro berde bat.

Hasiko dira Bigarren Hezk. eta Batx. irakasleak galdetzen eta aurretik prestatu beharko dizkiegu argibide batzuk.

Kalitatezko 1.000 artikuluen proiektua 12-16 urteko ikasleentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere unibertsitateko ikasleengan pentsatuz sortutako proiektua da. 12-16 urteko ikasleak artikulu horien hartzaileak lirateke. Ikasle nagusiagoak, unibertsitateko ikasleak, batxilergoko ikasle batzuk agian, artikulu horien sortzaile lirateke.

  • Kalitatezko 1.000 artikuluen proiektua zertan datzan >> hemen << azaltzen da.

DBH ikasleek edo Batxilergoko ikasleek parte har dezakete?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.000 artikuluen proiektuan ez baina euskarazko Wikipedia beste proiektu batzuk sortzeko erabil daiteke.

Eman izena Wikipedian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxe askotako IP helbidea erabili izan da euskarazko Wikipedian bandalismoa egiteko. Guztion ardura da eu.wikipedia.org zaintzea, elikatzea, txukuntzea, etengabe hobetzea. Wikipedia guztion ondarea da. Ikasleei esan behar zaie oso erraza dela Wikipedian ziri bat edo beste sartzea. Parke publiko batean zuhaitz bati kalte egitea bezain erraza. Zorionez Wikipedian egindako kalteak zuhaitzei egindako kalteak baino errazago konpontzen dira. Wikilari batek atzera botako du egindako "umorekeria" eta erabilitako IP helbidea blokeatuko du. Aurrerantzean IP helbide horretatik ezin izango da ezer editatu, ez onerako ez txarrerako.

Bandalismoa gertatu bada, Wikipediako kudeatzaile batek agian blokeatu du bandalismo ekintza batean erabilitako ikastetxeko IP helbidea.

Hasi saioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxeko IP helbidea zuzenean editatzeko blokeatuta geratu bada bandalismo kontuengatik, hala eta guztiz ere, IP helbide hori erabili ahal izango da erabiltzaile izena + pasahitz bat erabiliz, hau da izena eman eta gero, Hasi saioa sakatu eta bi kutxatilatxoak bete eta gero.

Ikasleak jakin behar du erabiltzen duen erabiltzaile izena publikoa izango dela, artikuluen historia-orrietan ikusgai geratuko da. Erabiltzaile izen hori Wikipedian bere nortasun digitala osatzen hasiko da.

Erabiltzailearen orria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaile izena erabat gardena izan daiteke, erabiltzailearen benetako izen-deiturekin, erdi gardena (Aaron_Irun, Aaron1998...) edo goitizena.

Artikulu baten edizioan parte hartuz gero, egindako ekarpena historia-orrian ikusi ahal izango da. Baten batek artikulu baten historia-orrian erabiltzaile baten izenaren gainean klik eginez gero, erabiltzailearen orria ikusi ahal izango du. Erabiltzaile orrietan erabiltzaileak berak erabakitzen du bere buruari buruz zer plazaratu.

  • Egin klik norberaren erabiltzaile izenaren gainean eta sortu norberaren erabiltzaile orria.

Irakasle batek ikasleei beren erabiltzaile orrietan gutxienez bi datu emateko eskatzea ondo legoke (ez da derrigorrezkoa)ː

  1. ikaslea dela adierazteko bere erabiltzaile orrian.

  2. herri bat, auzo bat aipatzeko. (Sorlekua edo bizitokia).

Norberak bere erabiltzaile izena ikustea du, Wikipedian editatzerakoanː goian, ezkerretara. Norberaren erabiltzaile izena gorriz agertzen bada, oraindik ere erabiltzaile orria hutsik dagoelako izango da. Norberaren erabiltzaile izena urdinez jarriko da erabiltzaile orrian edozein edizio gorde eta gero.