Lankide:Iñakiayestaran/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

OKIL BELTZA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okil Beltza Picidae familiako hegazti bat da, eta Eurasiako basoetan eta Euskal Herrian aurkitu daiteke. Lurrean, espezie honetako 2.500.000 eredu daude.


Okil Beltzaren irudia

EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti honen ezaugarrien artean, bere moko luze eta gogorrarekin enborra zulatzeko gaitasuna da. Europako okilen artean, handiena da, 45cmko luzera dauka gutxi gorabehera eta zabalean, hegalak zabalduta, 70-75cm artean neur ditzake. Bere lumak beltzak dira eta buruan marra gorri bat nabarmendu daiteke.

ELIKADURA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrez gain, okil beltzaren elikaduran, intsektu kortikalak eta koleoptero xilofagoak nabarmentzen dira. Hauek harrapatzeko, zuhaitz enborra zulatzen du. Horrez gain inurriez ere elikatzen da, eta inurritegiren bat aurkitzen duenean, bere mihi luzeaz lagunduz, inurriak jaten aritzen da.

UGALKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketari dagokionez, otsailetik aurrera, okil beltzaren soinua entzun daiteke basoetan, eta soinua, mokoarekin adarrak joaz egiten du. Soinu honek okil emeak nahiz arrak erakartzen ditu. Udaberrian jada okil beltzek bikoteak osatu dituzte, eta zuhaitz handi bat aukeratzen dute, enbor sendoarekin, eta hau zulatuz 20 cm-ko diametroko zuloa egiten dute gutxi gorabehera, eta barnean haien habia eraikitzen dute.

      Entzun!