Lankide:Ibai Furun/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paula Maxine Patton (Los Angeles, Kalifornia, 1975eko abenduaren 5a) aktore estatubatuarra da, Dejá vu, Precious, Mission impossible:

Ibai Furun/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Ghost Protocol, 2 Guns eta Jumping the Broom filmetan egindako lanagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patton Los Angelesen (Kalifornia) jaio eta hazi zen, eta Hamilton Arte Dramatikoen Institutuan ikasi zuen. Graduatu zenean, beste hiru errealizadorerekin batera aukeratu zuten PBS kateko "The Ride" dokumentalerako. Dokumental horrek lau zuzendari hasiberriri filmatzen zien, zuzendariek Estatu Batuetako gazteei buruzko dokumental bat filmatzen zuten bitartean.

Berkeleyko Unibertsitatean matrikulatu ondoren, ikasketak aldatu eta USCko Zinema Eskola ospetsuan jarraitzea erabaki zuen (Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatea), non cum laude bezala lizentziatu zen (ohoreekin). Produkzio-laguntzaile gisa lan egin zuen, Discovery Channelen "Medical Diaries" telesailaren produktore izan arte.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patton Robin Thicke musikari eta abeslaria bere bikotekidea da 14 urte zituenetik. 2005ean ezkondu ziren eta elkarrekin seme bat dute, Julian Fuego Thicke, 2010eko apirilaren 6an jaioa. Thicke eta Patton 2014ko otsailean banandu ziren.

2014ko urrian, Paula Pattonek dibortzio-demanda aurkeztu zuen Los Angelesko epaitegi batean, alde bateraezinak adierazi zituen, banatze-data 2015eko otsailaren 21a izanik.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema

Urtea Titulua Pertsonai Aipatzekoak
2018 Traffik Brea Ekoizlea ere
2016 The Do Over Heather
Warcraft Garona
The Perfect Match Sherry Ekoizlea ere
2014 About Last Night Allison
2013 Baggage claim Montana Moore
2 Guns Deb Rees
2012 Disconnect Cindy Hull
2011 Jumping the Broom Sabrina Watson
Misión imposible: Protocolo fantasma Jane Carter
2010 Just Wright Morgan Alexander
2009 Precious Ms. Blu Rain
2008 Mirrors Amy Carson
Swing Vote Kate Madison
2006 Déjà vu Claire Kuchever
Idlewild Angel Davenport/Sally B Shelly
2005 London Alex
Hitch Mandy

Telebista

Urtea Titulua Pertsonaia Denbora
2018 Somewhere between Laura Price 10 kapitulu
2012 Single Ladies Layla Twilight 2 kapitulu
2011 Law & Order: Special Victims Unit Fiscal de distrito Mikka Von 5º kapitulua 12garren denboraldikoa
2005 Murder Book Telebistarako pelikula

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Paula Pattonek dibortzioa formalki eskatzen dio Robin Thickeri[1]». 2014ko urriaren 17an artxibatu zen jatorrizkotik. 2014ko urriaren 9an kontsultatua.

(2011ko azaroaren 21a). «Paula Patton Mission Impossible 4 Ghost Protocol nazioarteko kartel berrian[2]». 2011ko azaroaren 23an artxibatu zen jatorrizkotik. 2011ko azaroaren 22an kontsultatua.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paula Patton Internet Movie Database-n (ingelesez).

Banaketari buruzko oharra 2014ko martxoaren 2an Wayback Machinen  artxibatua.

  1. «Paula Patton pide formalmente el divorcio a Robin Thicke | Noticias De Espectaculos» web.archive.org 2014-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  2. [https://web.archive.org/web/20111123012251/http://www.elmulticine.com/noticias2.php?orden=436556 «Paula Patton en nuevo cartel internacional de Misi�n Imposible 4 Protocolo Fantasma»] web.archive.org 2011-11-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).