Lankide:Ielpi98/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Egitura soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sator-arratoi biluzia intereseko animalia da bere tamainako karraskaria izateko oso bizitza luzea duelako. Naturan, erreginak 17 urte bizi daitezke, baina erreginak ez direnak ez dira 2-3 urte baino gehiago bizi[1]. Ezaugarri biologiko nabarmenena da beste zenbait batiergidorekin batera ugaztun-espezieen artean eusoziala den bakarra dela; hau da, soilik ugalketan espezializaturiko indibiduoak ditu, eta koloniako gainerako indibiduoak antzuak dira, zenbait intsektu-espezietan gertatzen den moduan, hala nola inurri, erle eta termitetan[2]. Lurpeko tuneletan, nagusiki langileek euren ebakortzekin zulatutakoetan[3], gune komunak dituzte zeintzuetan substantziak iraizten dituzten eta horietan iraulkatzen diren koloniako usain komuna mantentzeko. Lurpeko tuneletan, kontaktuan daude erreginaren gernuarekin. Erreginaren gernuak, oraindik detektatu ez diren hormona bereziak dituena, koloniako gainerako emeak eta arren gehienak antzu mantentzen ditu. Erregina hiltzen edo desagertzen denean, gernuak eragindako antzutasuna desagertu eta beste eme batek hartzen du haren postua. Hurrengo erregina nor izango den erabakitzeko, emeen artean hiltzeraino borrokatzen dira.

Erreginak orno espezializatuak ditu, gainerako emeak baino luzeago bilakatzen dutenak[4]. Bizkarrezurraren beheko zatia luzatu egiten da lehen edo bigarren haurdunaldiaren ostean, heren bat luzatu arte. Erreginaren kumaldi batek 3 eta 12 kume artean ditu, nahiz eta 27 fetu izatera hel daitekeen. Ohiko kolonia batean 20 eta 300 indibiduo artean daude arrak eta emeak kontuan hartuta. Horietatik 1-3 arrek emea ernaltzen dute[3] eta gainerako indibiduoak langile, zerbitzari edo soldaduak dira[5]. Langileek tunelak egin eta janaria bilatzen dute, zerbitzariek erregina eta haren kumeak zaintzen dituzte eta, soldaduek tunelak babesten dituzte suge, azeri, arrano eta hontzen erasoetatik.

  1. Buffenstein, Rochelle; Jarvis, Jennifer U. M.. (2002-05-29). «The naked mole rat--a new record for the oldest living rodent» Science of aging knowledge environment: SAGE KE 2002 (21): pe7.  doi:10.1126/sageke.2002.21.pe7. ISSN 1539-6150. PMID 14602989. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  2. Jarvis, J. U.. (1981-05-01). «Eusociality in a mammal: cooperative breeding in naked mole-rat colonies» Science (New York, N.Y.) 212 (4494): 571–573.  doi:10.1126/science.7209555. ISSN 0036-8075. PMID 7209555. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  3. a b Jarvis, J. U. M.; Bennett, N. C.. (1993-10). «Eusociality has evolved independently in two genera of bathyergid mole-rats — but occurs in no other subterranean mammal» Behavioral Ecology and Sociobiology 33 (4): 253–260.  doi:10.1007/bf02027122. ISSN 0340-5443. (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  4. (Ingelesez) San Diego's Animals. Mammals: Naked Mole-rat. (Noiz kontsultatua: 2013-03-23).
  5. (Ingelesez) Sherman, Paul W. (1992). Naked mole rats. Scientific American, 72-79 or..