Arrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arrano baten burua

Arranoa da Falconiformes ordenako zenbait hegazti harrapariri ematen zaien izen generikoa. Ordenaren izen alternatibo bat Accipitriformes da.

Nahiz eta hegazti harrapari bat izateagatik ezagutu, sarraskijalea ere bada. Edonon aurki ditzakegu arranoak, Antartidan izan ezik. Hauen ezaugarri nagusiak haien tamaina handia, gorpuzkera mardula eta buru eta moko pisutsuak dira.

Adierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen estandarizazioak eta hiztegigintzak finkatu eta mugatu egin dute arrano adiera, erdarazko águila, aigle edo eagle hitzen sinonimo bihurtu arte. Baina berez, izena oso modu generikoan erabiltzen da edo erabili izan da euskaraz, ia eguneko hegazti harrapari guztiak izendatzeko balio dezake. Berez arrano izen espezifikoa jasotzen dutenei, zein miru edo aztore deitu ditzakegunei ere, ia denei aplika dakieke, hango edo hemengo herri hizkeran, arrano terminoa.

Harrapari sarraskijaleak ere, putre edo saiak, arrano izendatzen dira hainbat hizkeretan, bai Lapurdin[1] zein Bizkaieraren eremuan[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti harrapari bat denez, arranoak moko handi, boteretsu eta puntazorrotza dauka, harrapakinen haragia erraz askatzeko baliogarria dena. Haien tartso eta atzaparrak ere botere handia daukate. Oso esanguratsua da baita ere arranoek daukaten indarra, izan ere, haiek baino pisutsuagoak diren harrapakinak eramanez hegan egiteko gai dira. Gainera, oso ikusmen ona daukate, harrapakinak distantzia handietan aurkitzeko gai izateko ahalmena ematen dietena. Haien harrapakin batzuk, adibidez, arratoiak, erbiak, saguak, untxiak, azeri txikiak eta beste ugaztun txiki batzuk izan daitezke.

Águila real (Aquila chrysaetos), Arcos de la Frontera, Cádiz, España, 2015-12-08, DD 06.JPG

Arranoa obiparoa da, hau da, arrautzak jartzen ditu. Habiak, zuhaitz altuetan edo arroketan egiten dituzte eta 3 metrotakoak izatera hel daitezke. Hegazti hain handia denez, bakarrik bat edo bi arrautz aurkitu ahal dira habi batean, eta 45 egunez berotzen dituzte aita eta amaren artean. Jaiotzetik bi hilabetera hegan egiteko prest daude eta gero eta urrunago joateko gai dira. Hala eta guztiz ere, urte oso bat egon behar dira habia utzi gabe, gurasoen ondoan ehizatzen ikasten, haien burua eusteko gai izan arte.

Hegazti Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan zehar 60 arrano mota baino gehiago daude. Arrano buruzuria da haien artean famatuena.

Euskal Herrian bizi diren arranoak dira, besteak beste:

arrano arrantzalea

Euskal Herriko beste harrapari batzuk:

Euskal Herriko sarraskijale batzuk:

Ikurtasuna Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, erlijioarekin harremanik ez duen birao arin gisa hainbat adieratan erabiltzen da arranoaren izena, eta izen horretatik eratorriak ere bai. Adibidez:[3]

  • Nola arrano hainbeste diru?
  • Arranoetan!
  • Arranopola!
  • Hau mundu arrano hau![4].

Arrano Beltza euskal abertzaletasunaren ikurretako bat da.

Ikurtasuna beste leku batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aguilas heráldicas.svg

Esanguratsua da ere arranoak izan duen garrantzia historian zehar izandako hainbat etapetan eta leku anitzetan. Izan ere, hainbat zibilizazio eta historiako garaietan, arranoa hartzen zen haien ikur nagusitzat. Esaterako, Erromatar Inperioan, Gurutzaden garaian edota beste hainbat inperioren garaian (Karlomagno, Napoleon, Errege Katolikoak...), arranoa haien sinbolotzat hartua izan zen, batez ere, entsena militarrerako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrano Aldatu lotura Wikidatan
  1. Larrunen, Azkaine Gure Herria, Jean Elizalde Zerbitzari, Elkar 1985
  2. Saiak, arranoak eta putreak, Asier Sarasua, Eibartik blogean, Creative Commons by-sa
  3. Ortik eta Emendik, Justo Mokoroa, 1990
  4. Juan Bautista Bilbao Batxi; Susa argitaldariak haren esaldi horrekin idazburutu zuen bere idazkien bilduma (1997)