Lankide:Inakirecio/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pentagonoaren diagonalak

Pentagonoak bost alde, bost erpin, bost diagonal, bost barne angelu eta bost kanpo angelu dituzten poligonoak dira. Hala ere, denek ez dute forma berdina.

Pentagonoaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagono erregularraren osagai ezberdinak: barne angeluak, kanpo angeluak, erpinak, diagonalak...
  • Erpinak: bi alde elkartzen diren puntuak. Bost erpin ditu.
  • Aldeak: jarraian dauden bi erpinek mugatzen dituzten zuzenkiak dira. Bost alde ditu.
  • Diagonalak: jarraian ez dauden bi erpin lotzen dituzten zuzenkiak dira. Bost diagonal ditu.
  • Barne angeluak: jarraian dauden bi aldek eta alde horiek elkartzen dituen erpinak osatzen duten angelua. Bost angelu daude barruan.
  • Kanpo angeluak: ondoz ondokoak diren aldeen luzapenek osatzen dituzten angeluak. Bost angelu daude kanpoan.

Pentagono motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi pentagono mota daude:

  • Pentagono erregularra: alde guztiak luzera berdinekoak dira eta bere angelu guztiek neurri bera dute. Beste hitz batzuekin, alde eta angelu berdinak dituzte. Barne angelu guztiek 108 gradu dituzte. Angelu guztien batura 540 gradukoa da. Kanpo angelu guztiak, berriz, 72 gradukoak dira. Horrela, kanpoko 5 angeluek, guztira, 360 gradu dituzte.
    Pentagono erregularra
  • Pentagono irregularra: 5 aldeko irudia da, luzera eta angelu ezberdinekin. Horrek esan nahi du luzera eta angeluen konbinazio desberdinetako aukera asko daudela. Pentagono irregular posibleen kopurua, birtualki, infinitua da.
    Pentagono irregularra

Angeluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagono erregularraren aldeak eta angeluak

Geometrian, angelu esaten zaio puntu ( edo erpin) berean dauden bi aldeen artean dagoen espazioari. Angeluak neurtzeko modurik ohikoena gradutan da, zirkulu oso batek 360 gradu neurtzen dituela kontuan hartuta. Poligono baten angeluaren neurria kalkulatzea posible da haren forma eta beste angeluen neurria ezagutzen badira. Halaber, angeluak angelu-garraiagailu batekin neur daitezke, edo, kalkulagailu grafiko baten bidez kalkula daiteke neurria.

Pentagono baten barne angeluak nola kalkulatu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagonoaren barneko angeluen batura aurkitzeko formula hau da: (n – 2) x 180. Formula honetan, n pentagonoaren alde kopurua da. Pentagonoen angeluen batura 540 gradukoa da.

Nola kalkulatu pentagono irregular batean falta zaigun angeluaren neurria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagonoa irregularra bada, angelu guztien guztizko angelu ezagunen batura kendu behar zaio 540-ri, 540 gradukoa delako pentagono guztietan angeluen batura. Poligonoaren aldeek luzera ezberdinak badituzte eta angeluak desberdinak badira, ezagutzen diren angeluen neurriak batu beharko dira lehenik. Gero, angelu ezagunen neurrien batura kendu behar zaio 540-ri emaitza aurkitzeko.

Adibidez, pentagono baten angeluetako 4-k 80, 100, 120 eta 140 gradu neurtzen badituzte, kopuru horiek batu eta 440 gradu lortuko dira. Gero, pentagono baten angelu guztien guztizko neurriari (540-ri) kopuru hau kendu behar zaio: 540 – 440 = 100 gradu. Beraz, angelu ezezagunaren neurria 100 gradukoa izango da.

Zer da pentagonoaren apotema?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagono erregularraren apotema

Pentagonoa bezalako poligono erregular baten kasuan, apotema, erdigunearen eta bere edozein alderen distantziarik txikiena da.

Nola kalkulatzen da pentagonoaren perimetroa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poligono baten perimetroa, alde guztien batura da. Hala ere, pentagono erregular baten perimetroa kalkulatzeko formula hau ere erabili dezakegu:

P=5 x A

Non:

P=perimetroa

5=alde kopurua

A=alde bakoitzaren luzera

Adibidez, pentagonoaren alde bakoitzak 6 centimetro izango balitu, honela kalkulatuko genuke bere perimetroa:

P= 5 x 6= 30cm

Zer da eta nola kalkulatzen da pentagonoaren azalera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiaren barne-azaleraren espazioa da, eta perimetroak mugatzen du.

Pentagonoaren perimetroa eta apotema ezagutzen baditugu, formula honen bitartez kalkulatu daiteke pentagonoaren azalera:

Azalera=

Non:

p= perimetroa

a= apotema

Adibidez, pentagonoaren apotema 4,13cm  eta perimetroa 30cm direla jakinda, honela kalkulatuko genuke bere azalera:

Azalera=  =  = 61,95 cm²

Non ikus daitezke pentagonoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneroko bizitzan, uste dugun baino pentagono formako gauza gehiago ikus ditzakegu. Kasurik argienetako bat baserrien edo etxe askoren fatxada da. Eraikuntza hauen paretek eta goiko puntan teilatuek sortzen dituzten erpinek pentagonoak sortzen dituzte.

Bestalde, futbolean jokatzeko erabiltzen diren baloien josturek ere pentagonoak sortzen dituzte kasu askotan.

Baloiaren josturek pentagonoa sortzen dute
Pentagonoa marrazten
Pentagonoaren ezaugarriak

Ariketa: Inprimitu - moztu - eraiki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentagonoak elkartuz osaturiko Dodekaedroa

Pentagono formekin eskulanak egin daitezke. Adibidez, pentagono formako hainbat irudi inprimatu, hauek moztu eta bata bestearekin elkartzen badira, dodekaedro bat sortzen da.