Wikipedia, Entziklopedia askea

Perimetro

Lauki honen alde guztien batuketa 8 da. Beraz, P=8.

Perimetroa bi dimentsioko irudi geometriko lau bat mugatzen duen lerroa da, bai eta lerro horren luzera ere. Horrela, poligono baten perimetroa bere alde guztien luzeren batuketa da. Zirkulu baten kasuan, perimetroari zirkunferentzia deitzen diogu. P da perimetroa adierazten duen ikurra.

Mundu errealeko objektuek ere izaten dute perimetroa. Adibidez, futbol zelai batek 100 metro baditu luzean eta 75 zabalean, orduan haren perimetroa 350 m da (100+75+100+75).

Bestalde, perimetro hitza matematikatik kanpo ere erabiltzen da; adibidez, eremu baten perimetroa aipatzen denean, eremu horren mugak adierazten dira. Segurtasun-perimetroa aipatzen da, esate baterako, poliziak edo armadak kontrolatzen duen eremu bat, eta esan nahi du inor ezin dela eremu horretara sartu baimenik gabe. Eremu bat hesi batez mugatzen denean, hesi perimetrala deitzen zaio, perimetroa markatzen duelako.

Nola kalkulatu irudi ezberdinetan perimetroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi ezberdinen perimetroa modu berdinean neurtzen da, hau da, nahiz eta irudiek itxura ezberdina izan, perimetroa beti irudi horiek dituzten alde guztien luzera gehituz lortuko dugu.

Perimetroa kalkulatzeko erraminta ezberdinak erabili ditzazkegu, horien artean, erregela, konpasa, ... Hala ere, erabilgarriena erregela izango da.


Egunerokotasunarekin praktikan jarriz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perimetroaren kontzeptua landu eta ezagutzeko, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuen perimetroa kalkulatuz praktikan jarri dezakegu. Adibidez, klaseko arbelaren perimetroa kalkulatuz, mahaien tableroen perimetroa kalkulatuz, koadernoen edo agenden tapen perimetroa kalkulatuz, edota zakarrontziaren goiko zirkunferentziaren perimetroa kalkulatuz.