Lankide:InmaGwiki/Oihana Fernandez Barrena
InmaGwiki/Oihana Fernandez Barrena | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak |
Categoría:Mujeres Oihana Fernández de Barrena (Heredia) aizkolari eta abeltzain arabarra da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Heredian (Araba) bizi da, baina lotura estua du Cabo Verdeko amaren familiarekin. Familiaren baserriko zeregin guztietan lan egiten du, eta euskal herri kiroletan aritzen da, batez ere aizkorarekin enborrak mozten, nahiz eta beste kirol batzuk ere egiten dituen, harri-jasotzea adibidez. Araban emakume aizkolari bakarra da eta horregatik dago Gipuzkoan federatuta.[1] [2]Turismoa ikasten du.[3]
Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aizkora bidezko enborrak mozteko hainbat lehiaketetan parte hartu du, besteak beste, emakumezkoen Euskadiko Aizkolari Txapelketan, Elgoibarren egin zena eta finalera iritsi zena..[4]
Garberan egin zen herri kiroleko erakustaldian ere, Julian Iantzik aurkeztutakoan, parte hartu zuen .[5] Gainera, Gasteizko IKA euskaltegien publizitate-iragarkia egin zuen.[6]
Euskal Pentatloia 2023 txapelketan parte hartu zuen binaka Lur Errekondorekin batera. Txapelketa horretan harri-jasotzean emaitza onenak lortu zituzten eta txapeldunorde geratu ziren.[2][7] Hirugarren sailkatu zen 2023ko Euskadiko Herri Kirol txapelketan, eta bigarren Gipuzkoako emakumezkoen txapelketan..[8][9]
Telebistako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2022an "El Conquistador del Caribe, EITB euskal telebistaren programaren 18. edizioan parte hartu zuen.[10][11]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Oihana Fernández de Barrena, participante del El Conquistador del Caribe 2022. EITB.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Álvarez, Erika. (2023-06-23). «Oihana Fernández de Barrena: De 'El Conquis' a Euskal Pentatloia» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez, Olga. (2023-10-29). «La única aizkolari alavesa» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
- ↑ «Nerea Arrutik irabazi du 2023ko Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa» EITB 2023-10-15.
- ↑ Redacción. (2023-02-21). «Garbera acogerá una vistosa demostración de herri kirolak» Habla Radio.
- ↑ «Euskararen deiari erantzun nahi dio IKAk - Gasteiz» Alea.eus.
- ↑ «Arruti-Arbelaitz y Gabirondo-Telleria, campeones de la Euskal Pentatloia de Parejas 2023» EITB 2023-06-11.
- ↑ N.G. (2023-10-15). «Nerea Arruti, sin rival en Elgoibar» Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ N.G. (2023-10-07). «Los campeonatos femeninos de Gipuzkoa se disputan este domingo en Aia» Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ Álvarez, Erika. (2023-06-23). «Oihana Fernández de Barrena: De 'El Conquis' a Euskal Pentatloia» Gasteiz Hoy.
- ↑ «Oihana Fernández de Barrena, participante de "El Conquistador del Caribe" 2022 | | El Conquistador del Caribe» EITB.
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Oihana Fernández de Barrena: ''Nire helburua emakumeen EHko aizkolari txapelketa irabaztea da'' [Kontsulta: 2023-12-20]
- Sei aizkolari, talaia ezberdinetatik begira [Kontsulta: 2023/12/30]
[[Kategoria:Emakumeak]] [[Kategoria:Kirolariak]] [[Kategoria:Arabarrak]]