Euskal Pentatloi Saria
| Euskal Pentatloi Saria | |
|---|---|
| Antolatzailea | Aiztondo-Oarso Herri Kirol Kluba |
| Sorrera | 1982 |
| Eremua | |
| Tokia | Azpeitiko zezen plaza (aro berrian) Tolosako zezen plaza |
| Lana | bost herri kirol: |
| Errekorra | Gizonezkoak: 27:20.08 (1990) 30:53 (2024) Emakumezkoak: 18:57 (2021) |
| Garaipen gehien | "Izeta VI.a" (4) |
| Txapelduna | Gizonezkoak: "Izeta VI.a" (2024) Emakumezkoak: Nerea Arruti (2022) |

Euskal Pentatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, bost ariketa edo kirolez osaturikoa. Harri-jasotzea, giza-proba, aizkora-proba, txinga-eramatea eta korrika egiten dute parte-hartzaileek.
1980ko hamarkadan hainbat edizio jokatu ziren eta Joxe Mari Olasagasti izan zen garaipen gehien lortu zituena. 2018an ekin zitzaion berriz txapelketari eta arrakasta handiarekin urtero jokatu da 2024ra bitartean[1]. Xabier Zaldua (hirutan) eta Izeta VI.a (lau bider) izan dira garaileak. 2021etik aurrera, gizonezkoen eta emakumezkoen lehiaketak jokatzen dira. Emakumezkoetan Zelai III.a izan zen lehenengo irabazlea[2].
2020an Binakako Pentatloi Saria antolatu zen eta hau ere urtero jokatu da 2023ra arte.
2024an Bigarren Mailako Euskal Pentatloi Saria jokatu zen lehenengo aldiz, proba izaten ari den arrakastaren ondorioz[3].
Txapelketa ofiziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadan jokatu zituzten lehenengo bost pentatloi txapelketak. Aurreneko laurak lau urtez jarraian egin zituzten, 1982tik 1985era, eta etenaldi baten ondoren 1990ean izan zen bosgarrena. Arria II.ak irabazi zuen 1982koa; hala ere, Joxe Mari Olasagasti da txapel gehien dituena: 1983an, 1984an eta 1990ean garaile izan zen Igeldokoa. Errekorra ere berak du, 1990ean lorturiko 27:30.08 denborarekin ezarri zuena. 1985eko ekitaldia Anjel Arrospidek irabazi zuen.[4]
Ia bi hamarkada pasa ziren Euskal Pentatloi Saririk antolatu gabe. Aro berriko lehenengo txapelketa, orotara seigarrena izan zena, 2018ko irailean egin zen eta Xabier Zaldua izan zen irabazlea[5]. Txapartegi, Zelai V.a, Maiza, Zaldua eta Arria VI.a-k parte hartu zuten zumarragarraz gain eta parte hartzekoa zen Arria V.a-k jokatu ezinik geratu zen, lesionatu zelako. Zalduak egindako denbora errekorretik urruti gelditu zen, 9 minutura[5].
2019ko txapelketan[6][7] eta 2020koan ere Xabier Zaldua izan zen irabazle[8]. 2021ean Zaldua ez zen aurkeztu laugarren txapelketa jokatzera eta Izeta VI.a izan zen txapelduna[9]. 2022an txapeldun biak aurrez aurre izan ziren finalean eta Izeta VI.a nagusitu zen eta podiumeko aurreneko hiru kirolari sailkatuek aro modernoko marka onena zena hobetu zuten[10]. 2023an hirugarrenez irabazi zuen Izeta IV.ak eta Olasagastirekin eta Zalduarekin bat egin zuen garaipen-kopuruan bere hirugarren txapela lortuta[11]. 2024ko garaipenak, nolanahi ere den, Izeta IV.a jarri zuen txapel gehien irabazitakoen arteko sailkapenburu[12]. 2025ean etenaldia izango du eta 2026an itzuliko da.
Emakumezkoen lehian hiru parte-hartzaile izan ziren 2021ean eta Karmele Gisasola Zelai III.a izan zen txapelduna. 2022an ere hiru izan ziren lehiakideak eta Nerea Arruti nagusitu zen.
Finala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an seikotea osatzeko lanak izan baziren ere, hurrengo ekitaldietan izen-emate handia izan da eta aurrez sailkapen-probak jokatu behar izan dira finala zehazteko. Sailkapen-proba horietan finalean egin beharreko lanen erdiak egin behar ditu parte hartzaile bakoitzak gutxi gorabehera. 2022an, esate baterako, sailkapen-probarako aurrekanporaketa bat egin zen maiatzean eta 13 kirolaritatik 4 sailkatu ziren bigarren eta azken sailkapen-probarako. Bertan 2021ean parte hartu zuten zortzi kirolari zituzten zain[13].
Finala Azpeitiko zezen plazan jokatzen da gauez. Sei partaide izaten dituenez, hiruko bi txandatan jokatzen da eta denboraren araberako sailkapena egiten da amaieran. 2020an euri-zaparrada handiak zirela jokatu zen pentatloia[8].
2021eko finalean bi txapelketa jokatu ziren: gizonezkoena eta emakumezkoena[14].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko txapelketan finkatu zen egin beharreko lana. Honako hauek dira bost probak:[4]
- Harri-jasotzea: 100 kiloko bola 25 bider jaso.
- Giza proba: 400 kiloko harriarekin bi untze osatu.
- Aizkora: Kana-erdiko (gerri-bueltan 1,252 metro) hiru enbor moztu.
- Txinga-eroatea: 50na kiloko txinga banarekin sei untze osatu.
- Korrika: 3 kilometroko saioa osatu.
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021ean jokatu zen lehenengo ekitaldia eta hau izan zen egin beharreko lana[14]:
- Harri-jasotzea: 62,5 kiloko bola 15 bider jaso.
- Giza proba: 250 kiloko harriarekin untze bat osatu.
- Aizkora: 36 ontzako (gerri-bueltan 0,835 metro) bi enbor moztu.
- Txinga-eroatea: 35na kiloko txinga banarekin sei untze osatu.
- Korrika: 1,5 kilometroko korrika saioa osatu.
Gizonezkoen banakako palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Irabazlearen denbora |
|---|---|---|---|---|
| 1982 | Arria II.a | ? | ? | ? |
| 1983 | Joxe Mari Olasagasti | ? | ? | ? |
| 1984 | Joxe Mari Olasagasti | ? | ? | ? |
| 1985 | Anjel Arrospide | ? | ? | ? |
| 1986- 1989 |
ez zen jokatu | |||
| 1990 | Joxe Mari Olasagasti | ? | ? | 27:20.08[15] |
| 1991- 2017 |
ez zen jokatu | |||
| 2018 | Xabier Zaldua | "Txapartegi II.a" | "Mugertza III.a" | 36:26 |
| 2019 | Xabier Zaldua | Joseba Otaegi | "Arria V.a" | 38:30 |
| 2020 | Xabier Zaldua | Julen Gabirondo | "Arria V.a" | 36:06 |
| 2021 | "Izeta VI.a" | Joseba Otaegi | Julen Gabirondo | 33:29 |
| 2022 | "Izeta VI.a" | Julen Gabirondo | Xabier Zaldua | 31:36 |
| 2023 | "Izeta VI.a" | Xabat Olaizola | Xabier Zaldua | 31:55 |
| 2024 | "Izeta VI.a" | Xabat Olaizola | "Telleria IV.a" | 30:53 |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Herri kirolaria | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| "Izeta VI.a" | 4 | 2021, 2022, 2023, 2024 |
| Joxe Mari Olasagasti | 3 | 1983, 1984, 1990 |
| Xabier Zaldua | 3 | 2018, 2019, 2020 |
| "Arria II.a" | 1 | 1982 |
| Anjel Arrospide | 1 | 1985 |
Finalistak (aro berrian) (bakarkako norgehiagoketan)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Herri kirolaria | Sailkapena | Urteak |
|---|---|---|
| Xabier Zaldua | 5 | 2018, 2019, 2020, 2022, 2023 |
| Julen Gabirondo | 3 | 2020, 2021, 2022 |
| Joseba Otaegi | 3 | 2019, 2021, 2022 |
| Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" | 3 | 2021, 2022, 2023 |
| Aritz Irazabal | 3 | 2021, 2022, 2023 |
| Luis "Txapartegi II.a" | 2 | 2018, 2019 |
| Aratz "Mugertza III.a" | 2 | 2018, 2019 |
| Xabier Orbegozo "Arria V.a" | 2 | 2019, 2020 |
| Kepa Peñagarikano | 2 | 2020, 2021 |
| Iñaki Errazkin | 2 | 2020, 2021 |
| Julen "Kañamares III.a" | 2 | 2020, 2023 |
| Ioritz Gisasola "Zelai VI.a" | 2 | 2022, 2023 |
| Jon Gisasola "Zelai V.a" | 1 | 2018 |
| Aritz Azpiazu "Arria VI.a" | 1 | 2018 |
| Joxean Olaskoaga "Aizperro" | 1 | 2019 |
| Xabat Olaizola | 1 | 2023 |
Emakumezkoen banakako palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Irabazlearen denbora |
|---|---|---|---|---|
| 2021 | Karmele Gisasola Zelai III.a | Lucia Orbe | Garazi Arruti | 18:57 |
| 2022 | Nerea Arruti | Karmele Gisasola Zelai III.a | Lucia Orbe | 21:09 |
| 2023 | ez zen jokatu | |||
| 2024 | ez zen jokatu |
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Herri kirolaria | Garaipenak | Urteak |
|---|---|---|
| Karmele Gisasola Zelai III.a | 1 | 2021 |
| Nerea Arruti | 1 | 2022 |
Finalistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Herri kirolaria | Sailkapena | Urteak |
|---|---|---|
| Karmele Gisasola Zelai III.a | 2 | 2021, 2022 |
| Lucia Orbe | 2 | 2021, 2022 |
| Garazi Arruti | 1 | 2021 |
| Nerea Arruti | 1 | 2022 |
Binakako Pentatloi Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapeldunak | Bigarrenak | Hirugarrenak | Irabazleen denbora |
|---|---|---|---|---|
| 2020 | "Arria V.a" "Izeta VI.a" |
Kepa Peñagarikano Joxe Antonio Olaskoaga "Aizperro" |
Xabier Zaldua "Zelai V.a" |
40'58" |
| 2021 | "Izeta III.a" "Izeta VI.a" |
"Zelai IV.a" "Zelai V.a" |
"Goenatxo III.a" Mikel Larrañaga |
40'24" |
| 2022 | "Izeta VI.a" Gorka Etxeberria |
Xabier Zaldua Joseba Otaegi |
Beñat Amade Aritz Irazabal |
39'44" |
| 2023 | Julen Gabirondo Beñat Telleria "Telleria IV.a" |
"Izeta VI.a" Xabat Olaizola |
Beñat Amade Aritz Irazabal |
36'15" |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapeldunak | Bigarrenak | Hirugarrenak | Irabazleen denbora |
|---|---|---|---|---|
| 2021 | Lucia Orbe Garazi Arruti |
"Zelai III.a" Uxue Ansorregi |
Bi bikote bakarrik aritu ziren. | 29'45" |
| 2022 | Nerea Arruti Amalur Arbelaitz |
Lucia Orbe Garazi Arruti |
"Zelai III.a" Uxue Ansorregi |
24'01" |
| 2023 | Nerea Arruti Amalur Arbelaitz |
Lur Errekondo Oihana Fernandez de Barrena |
Lucia Orbe Julia Martinez |
23`24`` |
Beste pentatloi txapelketa batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Pentatloia berriz abiatu zenean arrakasta handiko ekitaldiak izan zituen eta beste herri batzuetan ere antzeko probak antolatzen hasi ziren.
Euskal Pentatloi motza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko maiatzaren 19an, Astigarragako Auzolan pilotalekuan, Zamalbide-Bentak auzo elkarteak antolatuta, "Euskal Pentatloi Motza" jokatu zen. Bertan ondorengo lan hauek egin behar izan zituzten: 100 kiloko bola 15 aldiz jaso (harri-jasotzen), 400 kiloko harria arrastaka eramanez bi untze (giza proban), kana-erdiko bat (aizkoran), 50na kiloko txingekin sei untze egitea (txinga-eroatean) eta 12 itzuli (1,2 kilometro) pilotalekuari korrika. Luis Txapartegik irabazi zuen (20'46"), Joseba Otaegiren aurretik[16].
Getxoko Pentatloi Sariketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko azaroaren 9an jokatu zen I. Getxoko Pentatloi Saria. Lau kirolarik hartu zuten parte: Jon Gisasola 'Zelai V.a' mallabitarrak, Ousmane Drame senegaldarrak, Unai Ardeo getxoztarrak eta Mikel Agirre ondarroarrak.
Egin beharreko lana, berriz, ondorengo hau izan zen: harri-jasotzen 100 kiloko bolari 15 jasoaldi, giza proban 400 kiloko harria arrastaka eramanez bi untze, aizkoran 45 ontzako 4 enbor, txinga-eroatean 100 kg-rekin (50 kg esku bakoitzean hartuta) 6 untze eta korrika 1,5 km plazan barrena bueltaka.
Mikel Agirrek bukatu zituen lanak aurrena (27:40), bigarren, bost segundora, Ousmane Drame saikatu zen (27:45), hirugarren postuan, Zelai sailkatu zen (29:07) eta laugarren Unai Ardeo (35:29)[17].
Zarauzko pentatloi-erakustaldia (Luis Mari Txapartegi eta Xabier Orbegozo)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko otsailaren 8an herri-kirol jaialdi antolatu zen Zarautzen, Hodei Iruretagoiena eta Udane Ostolazaren harri-jasotze errekor-saiakerak ardatz hartuta. Jaialdi hori motz gera ez zedin, pentatloi erakustaldia egin zuten Luis Mari Txapartegik eta Xabier Orbegozo "Arria V.a"k. Bost kirol egin beharrean, lau egin zituzten, Zarauzko pilotalekuak probalekurik ez duelako. Lan hau osatu zuten: 100 kiloko bola 12 aldiz jaso, kana-erdiko bi enbor ebaki, 50 kiloko txinga banarekin lau untze eta pilotalekuari 12 itzuli korrika.
Xabier Orbegozo izan zen garaile, doi-doi, Txapartegik baino ehuneko batzuk lehenago bukatu baitzituen lanak. Orotara biek 11 minutu eta 7 segundoan amaitu zuten lana.[18]
Hendaiako Pentatloi Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko abuztuaren 30ean jokatu zen banakako pentatloia eta Izeta VI.a izan zen garailea. Bigarren izan zen Julen Gabirondori hiru minutuko aldea atera zion[19].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskal pentatloi saria, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en» EITB (kontsulta data: 2024-06-02).
- ↑ «Karmele Gisasolak Emakumezkoen Lehenengo Pentatloi Txapelketa irabazi du - Mallabia» Anboto.org (kontsulta data: 2024-06-02).
- ↑ «Telleria eta Zapirain, txapeldun Tolosan» EITB 2024-06-02 (kontsulta data: 2024-06-02).
- ↑ a b Euskal pentatloia jokatuko dute zezen-plazan irailaren 29an. uztarria.eus (kontsulta data: 2018-8-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Xabier Zaldua, pentatleta txapelduna» Mundo Deportivo 2018-10-04 (kontsulta data: 2020-09-27).
- ↑ Zalduak irabazi du, bigarren aldiz, pentatloiko txapela. berria.eus (kontsulta data: 2019-9-23).
- ↑ «Emozio handiko lehia - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ a b «Xabier Zalduak hirugarrenez irabazi du Euskal Pentatloi Txapelketa - Azpeitia» uztarria.eus (kontsulta data: 2020-09-27).
- ↑ Hitza, Urola Kostako. (2021-09-26). «Izeta VI.ak marka hautsita irabazi du banakako IV. Euskal Pentatloi Saria» Urola Kostako Hitza (kontsulta data: 2022-09-04).
- ↑ «Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI' eta Nerea Arruti nagusi, Pentatloi Sariaren finalean - Azpeitia» uztarria.eus (kontsulta data: 2022-09-25).
- ↑ Hitza, Ihintza Elustondo-Urola Kostako. (2023-09-28). «Hirugarren urtez jarraian, Izeta VI.ak jantzi du Euskal Pentatloi Sariaren txapela» Berria (kontsulta data: 2023-09-28).
- ↑ «Izeta VI.ak laugarren aldiz irabazi du Euskal Pentatloia» Berria 2024-09-22 (kontsulta data: 2024-09-25).
- ↑ «Izeta VI.a V. Euskal Pentatloi Sariko bigarren kanporaketan ariko da larunbatean - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2022-09-04).
- ↑ a b Ugartemendia, Unai. «Aitzindariak dira» Berria (kontsulta data: 2021-09-25).
- ↑ «Euskal pentatloia berreskuratuko du Azpeitiak ia 30 urteren ostean» El Diario Vasco 2018-06-30 (kontsulta data: 2020-09-27).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-05-21). «Txapartegik irabazi du pentatloia» GARA (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ «Getxoko I. Pentatloia irabazi du Mikel Agirre ondarrutarrak - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-11-11 (kontsulta data: 2019-11-16).
- ↑ Anbune. (2020-02-12). Udane Ostolaza eta Izeta IV.aren erronkak (1) (Zarautz, 2020-02-08) (13'44). (kontsulta data: 2025-07-03).
- ↑ «Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.a' Euskal Pentatloiko hurrengo kanporaketan lehiatuko da - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2022-09-04).