Lur Errekondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lur Errekondo
Lur Errekondo Eitbn.jpg
Bizitza
JaiotzaUsurbil1995eko otsailaren 16a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaXabier Mikel Errekondo
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria eta harri-jasotzailea
Lur Errekondo eta eta Iñigo Vinces, ETB 1eko Naufragoak telesaioaren aurkezle lanetan.

Lur Errekondo Sola (Usurbil, Gipuzkoa, 1995eko otsailaren 16a) harri-jasotzailea, telebistako aurkezlea eta eskubaloi jokalari ohia da. Eskubaloian Bera Bera taldean jokatu zuen bost urtez. Euskal Telebistan, Naufragoak saioa aurkezten du.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Mikel Errekondo eskubaloi jokalari ohi eta politikariaren alaba da. 2016/2017 denboraldian hasita ohorezko mailako Bera Bera taldean jokatu zuen, eta Donostiako talde horrekin Euskadiko Kopa eta Espainiako Superkopa irabazi zituen. Bide horretan, ordea, lesioak izan zituen, eta horien ondorioz 2021ean eskubaloia uztea erabaki zuen.[1]

Harria jasotzen probatzeko aukera izan zuen Izetaren eskolan eta ordutik hainbat txapelketatan hartu du parte. Debuta 2022ko urtarrilaren 23an egin zuen Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan eta Azpeitiko finalerako sailkatu zen. Ondoren Zarauzko Bi Harri txapelketan ere aritu zen, eta hirugarren egin zuen.[2] 2022an Gipuzkoako harri jasotzaile txapelketa irabazi zuen.[3]

Gaur egun EITBn Naufragoak telesaioan aurkezle dihardu, Iñigo Vicensekin batera, 2022ko irailean hasita.[4]

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskubaloian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Taldea Liga
2016-2021 Bera Bera Emakumezkoen Espainiako eskubaloi ligaren ohorezko maila

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri-jasotzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gipuzkoako txapelketa (1): 2022

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-13). «Lur Errekondo, eskubaloitik harria jasotzera jauzi egin duen kirolaria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  2. «Zelai III.a eta Urra nagusi aurten ere Bi Harri Txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  3. «Lur Errekondok irabazi du emakumeen Gipuzkoako lehendabiziko Harri jasotze Txapelketa - Aia orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  4. «Irailaren 27an estreinatuko da 'Naufragoak'» El Diario Vasco 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]